|
|
Bidali berri digute PINen ateratako zenbait argazki. Guraso talde polit bat joan zen Bilbora egunpasa egitera eta hantxe ateratako argazkiak pasa digute denok ikusteko aukera izan dezagun. Oso egun ona pasa omen zuten eta horrelakoak maizago antolatu behar ditugula proposatu dute.
|
|
|
|
|
|
Kaixo denori! Hemen bidaltzen dizkizuet argazki batzuK. Asko gustatuko zaizuelakoan bidaltzen ditugu; oso desberdinak dira, batzuk nere lagunekin, besteak pailasoekin, eskolan, gurasoekin, nere anaiarekin...Polita dela aurrenekoa, pailasoekin nagoena?Eta zer iruditzen zaizue nere anaia, majoa baietz? Beno, argazkietan ikus dezakezuen bezala nere gelan ordenagailu bat dut eta hara noa oraintxe bertan ea agertzen diren nere argazki hauek Atzegiko web orrian.
|
|
|
|
|
|
Gabonetako Oporraldia aprobetxatuz, Atzegiko Aisialdia eta Gizarte Parte HArtze Zerbitzuak Abenduaren 25etik 31ra Benidormen oporraldia antolatu zuen. Bertan 3 talde osatu ziren hotel desberdinetan eta bakoitzean 12 partehartzaile eta 2 begirale egon ziren .
|
|
|
|
|
|
Datorren martxoaren 9 eta 10ean, Donostian, kursaal biltzar jauregian, "Babesik gabeko pertsona heldu ezgaituen tutoretza" estatu biltzarra antolatuko da.
|
|
|
|
|
|
Kaixo denori. Nire izena Axel da eta Tolosan bizi naiz. Nere amak argazki pila atera dizkit (eskolan, etxean, nere anaiarekin...). Hemendik agurtu nahi ditut nere lagun eta famili guztia, bereziki ARGENTINAn daudenak.Muxu handi bat!
|
|
|
|
|
|
Dagoeneko bukatu dira Intxaurrondon laguntza zabaleko etxebizitza berriko obrak.
|
|
|
|
|
|
Atzegiko Aisialdi eta Giza Partaidetza Zerbitzuak jakinarazten dizue Aisialdi eta Denbora librerako Txolarte Klub bat eraiki berri dugula Arrasaten, Gureaken ondoan hain zuzen ere.
|
|
|
|
|
|
2005.go azaroaren batean, Villa Maryn ateratakoak, Diego Pradoren gurasoek argazki polit anintz bidali dizkigute.
|
|
|
|
|
|
2006ko Otsailean, Txolarteko bazkideentzat fondoko skya egiteko 2 astebukaerako irteera antolatu ditugu.
|
|
|
|
|
|
Abenduan, asteratetan burutzen den prentsa tailerreko partehartzaileak TXOLARTEKO BARRIAK izeneko aldizkariaren lehenengo alea plazaratu zuten.
|
|
|
|
|
|
Atzegiko Aisialdi eta Gizarte Parte Hartze Zerbitzuak foileto berri bat argitaratu du eskeintzen dituen programekin.
|
|
|
|
|
|
Atzegiko Aisialdi eta Gizarte Partaidetza zerbitzutik "Neurrian" programa berria aurkeztu nahi dizuegu. Programa honen ezaugarri garrantzitsuena adimen urritasuna duten pertsonek aisialdian dituzten beharrei modu indibidualizatuego batean erantzuten saiatzea da.
Clik egin informazio gehiago nahi baduzu.
|
|
|
|
|
|
“Kaixo lagunak, beasaingo karek piñeiro diaz naiz eta argazki bat bidaltzen dizuet zer nolako morrosko nagoen ikusteko. Nere ama da erruduna, bihotzeko ebakuntza egiteko errege eguna pasa eta gero cruceseko konpiak abisatu digutenez, egun osoa jan eta jan nabil. Agurra bidaltzeko eta 2006 urtea zoriana izan desala desiatzen dizuet. Ebakuntza eta gero nire berriak izango dituzue, bitartean, MUA handi bat...”
|
|
|
|
|
|
Joan zen abenduaren 3an Alberto Arbidek 2005.boluntarioren saria jaso zuen, Gipuzkoako Foru Aldundia emandakoa.
Gure zorionik beroena Atzegitik, Alberto!
|
|
|
|
|
|
Iristen ari zaizkigu zuen argazkiak. Mila esker. Hona hemen June! Argazki bilduman atal berri bat ireki dugu "Umeak" izenarekin. Sartu eta ikusi
|
|
|
|
|
|
Beste etxebizitza bat gehiago izango du Etxebizitza Zerbitzuak Donostian, Amaran hain juxtu ere. Inauguratu beri da etxa hau, abenduan 12an hainzuzen ere,. Etxebizitza horren helburua da ahalik eta leku eta laguntza normalizatuenak ematea aldizka erdi mailako laguntza behar duten adimen urriko 4 laguni.
|
|
|
|
|
|
Elkartze mugimenduaren gaineko foro bat antolatzen ari da FEAPS. Informazio gehiago nahi baduzue, FEAPSen web-era jo dezakezue.
|
|
|
|
|
|
“Atzegi 2005 laburmetrai lehiaketa” antolatu dugu. Lehenbiziko lehiaketa da eta “Desberdintasunek bat egiten gaituzte” sentiberatze kanpainaren segida da. Helburua da adimen urritasuna duten pertsonak izatea laburmetraia baten protagonistak, eta gozatzea bai grabatzeko orduan, parte hartzekoan eta filma ikustekoan.
|
|
|
|
|