Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

BERRIAK

 

Orrialdea: [31] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31]

Joan zen maiatzaren 27an, Altzako polikiroldegian, XII. igeriketaren txapelketa ospatu genuen. 113 igerileri parte hartu zuten 27 begirale eta boluntarioekin
Pasa den maiatzaren 13an Txolarte Eguna ospatu genuen, aurten Eibarren. 386 pertsona parte hartu zuten, iaz baino gahiago eta denok disfrutatu genuen elkar agurtzen, beste Txolarteko kideekin... denetikizan zen: Txolabision, Batuka, Dj, Blues, opariak... Gure eskerra eman nahi dizkiogu Eibarko Unibertsitateari bere kolaborazioarengatik, gauza guztiak erreztru egin bait zizkigun . Nola ez, baita Maite Narbaizari eta Txolarteko kideen senideei eta batez ere, boluntario guztiei. Esker bereziak Eibarko Txolarteko monitoreei lan bikaina egin zuen eta.
Film laburren sari banaketaren argazki gehiago bidali dizkigu Kontxi Rodriguezek (Atzegi). Ikus dezakezue sari guztiak eta erreparatu ze urduritasuna zegoen hasieran eta poza sariak jakin eta gero.
Sexualitatea eta afektibidadea atzerapena duten pertsonengan. Javier Gómez Zapiain, Atzegi 2004. Argitalpena hau Javi Gomez Zapiainek zuzendu zuen, 2004. urrian. Guraso talde bat sortu zen, Kany Peñalba koordinatzailea zelarik eta bilera batzuen ondorioz lan hau aurkeztu zuten.
kaixo lagunok! Argazki batzu bidaltzen dizkizuet. Nere herriko krosean eta Korrikan ateratakoak dira. Ea gustatzen zaizkizuen...
Pasa den maiatzaren 18an, Donostiko Andia Kalean, Kutxak duen aretoan gure lehiaketaren sari banaketa antolatu genuen. Izugarrizko partaidetzarekin (23 lan aurkeztu ziren) oso giro alaian banatu ziren sariak.
Datorren larunbatean, maiatzak 27, Donostian Altzako polikiroldegian igeriketaren lehiaketa ospatukop da. Hona hemen xehetasun guztiak:
Gipuzkoako Foru Aldundiak "ZUK ZEUK bizimodu independientearen II. Jaurdinaldiak" atolatu ditu 2006 urteko ekainaren 15 eta 16 egunetan KURSAAL KONGRESU JAUREGIAN. Bi egun hauetan "bizimodu independiente" kontzepuaren inguruan arituko gara eta honen garapena Gipuzkoan nolakoa izan den aztertuko dugu.
Atzegi buruzko informazioa emateko eta Urola Garaiako Atzegiko Komisioaren lanaren berri emateko han izan ziren hango kideak. Boluntarioen lana gure elkartean eta Atzegizale gehiago egiteko garrantzia azpimarratu zuten.
Joan zen larunbatean, nire famili eta lagunekin nere lehenengo jaunartzea ospatu nuen. Hemendik Atzegi osatzen duzuen guztiei eskertu nahi nizueke egiten duzuen lanarengatik. Segi horrela edozein ume bezain bihurri, zintxo, tiranosario...zoragarri izan gaitezen
Dakizuenez, joan zen abenduan, "Neurrian" programa berria sortu zen. Arrakastatsua suertatu zaigu eta programa mantentzea da denon helburua. Oraingoan argazki pare bat bidali digute, programaren barruan sortutako kuadrila batena, hain zuzen ere.
Kaixo, Lara eta Nerea gara, Anderren arrebak! Datorren maiatzaren zazpian, Anderrek bere lehenego jaunartzea egingo du eta famili osoarekin ospatuko dugu. Gurasoek ateratako argazkiak erakutsi nahi dizkizuegu... oso arro bait sentitzen gara denok gure anaietaz.
Zuetariko askok gure azkeneko aldizkarian irakurriko zenutenez, Atseden programa berria martxan jarri nahi dugu. Bi helburu nagusi bete nahi ditu: batetik, urtean zehar adimen urritasuna duten pertsona gure programan zenbait aste buru pasa, atsedena emateko familiari eta, bestetik, larrialdietan ere zuen senideek izan dezaten serbitzu bat zuen lasaitasunarentzat.
Dagoeneko hasi dira obrak Azpeitian. Eguneko Zentru berria eta Etxebizitza bikainak izango ditugu eskura, laster gainera.
Donostiko Udaletxetik berri hau jaso dugu. Hemendik animati nahi zaituztegu ikuskizun hau ikusteko, datorren martxoaren 26ean, arratsaldeko 17,00tan, Donostiako Antzoki Zaharrean. "ILUNPETIK" IKUSKIZUNAREN AURRESTREINALDIA ZINEA ETA GIZA ESKUBIDEEN IV. TOPAKETETAN
Tutoretza Kongresua [2006/03/14]
Estatu guztiko 800 profesional baino gehiago, gizarte zerbitzuen eremukoak, osasunaren eremukoak eta lege arlokoak, izan dira ostegun, osteguna, eta ostirala (martxoak 9 eta 10) 'Babesik gabeko pertsona heldu ezgaituen tutoretza' izenburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen kongresuan. Foru Aldundiak Espainiako Tutoretza Fundazioen Elkartea eta Gipuzkoako bi tutoretza erakundeak -Hurkoa fundazioa eta Atzegi tutoretza fundazioa- izan ditu laguntzaile. Kongresua Donostiako Kursaal jauregian izandakoa.
� Adierazpena PDF
Irunetik argazki pila bidali dizkigute: eguberritakoak, tartak egiten, kamisetak tintatzen, Donostikoak bisita bat egin zutenean eta baita Iñauteritakoak ere. Denak ikusteko sar zaitezte "Argazki bilduma" atalean, "2006 urtean" barruan.
Leiren argazkiak [2006/03/13]
Leiren gurasoak bere alabari ateratako 5 argazki bidali dizkigute. Leirek agurtzen gaitu eta "oso gogor" ari direla lanean laburmetraia prestatzen esan nahi digu. Ikusiko dugu aurkezten duenenan beraien lana...
Aste hontan iritsiko zaizue martxoko aldizkari berria zuen etxeetara, bai bazkideei, bai kolaboratzaleei bai atzegizaleei ere. Berri asko dakar, ATSEDEN programa berriaren azalpenak, kongresuak...
Auurtengo Iñauterietan ateratako argazkiak bidali dizkigute. Donostiako Txolarteakoak dira eta ikusi dezakezue ze mozorroak...
Bidali berri digute PINen ateratako zenbait argazki. Guraso talde polit bat joan zen Bilbora egunpasa egitera eta hantxe ateratako argazkiak pasa digute denok ikusteko aukera izan dezagun. Oso egun ona pasa omen zuten eta horrelakoak maizago antolatu behar ditugula proposatu dute.
Kaixo denori! Hemen bidaltzen dizkizuet argazki batzuK. Asko gustatuko zaizuelakoan bidaltzen ditugu; oso desberdinak dira, batzuk nere lagunekin, besteak pailasoekin, eskolan, gurasoekin, nere anaiarekin...Polita dela aurrenekoa, pailasoekin nagoena?Eta zer iruditzen zaizue nere anaia, majoa baietz? Beno, argazkietan ikus dezakezuen bezala nere gelan ordenagailu bat dut eta hara noa oraintxe bertan ea agertzen diren nere argazki hauek Atzegiko web orrian.
Gabonetako Oporraldia aprobetxatuz, Atzegiko Aisialdia eta Gizarte Parte HArtze Zerbitzuak Abenduaren 25etik 31ra Benidormen oporraldia antolatu zuen. Bertan 3 talde osatu ziren hotel desberdinetan eta bakoitzean 12 partehartzaile eta 2 begirale egon ziren .
Datorren martxoaren 9 eta 10ean, Donostian, kursaal biltzar jauregian, "Babesik gabeko pertsona heldu ezgaituen tutoretza" estatu biltzarra antolatuko da.
Kaixo, Axel naiz! [2006/02/2]
Kaixo denori. Nire izena Axel da eta Tolosan bizi naiz. Nere amak argazki pila atera dizkit (eskolan, etxean, nere anaiarekin...). Hemendik agurtu nahi ditut nere lagun eta famili guztia, bereziki ARGENTINAn daudenak.Muxu handi bat!
Dagoeneko bukatu dira Intxaurrondon laguntza zabaleko etxebizitza berriko obrak.
Atzegiko Aisialdi eta Giza Partaidetza Zerbitzuak jakinarazten dizue Aisialdi eta Denbora librerako Txolarte Klub bat eraiki berri dugula Arrasaten, Gureaken ondoan hain zuzen ere.
2005.go azaroaren batean, Villa Maryn ateratakoak, Diego Pradoren gurasoek argazki polit anintz bidali dizkigute.
Abenduan, asteratetan burutzen den prentsa tailerreko partehartzaileak TXOLARTEKO BARRIAK izeneko aldizkariaren lehenengo alea plazaratu zuten.
2006ko Otsailean, Txolarteko bazkideentzat fondoko skya egiteko 2 astebukaerako irteera antolatu ditugu.
Atzegiko Aisialdi eta Gizarte Parte Hartze Zerbitzuak foileto berri bat argitaratu du eskeintzen dituen programekin.
� Aisialdiko foiletoa PDF
"Neurrian" [2005/12/28]
Atzegiko Aisialdi eta Gizarte Partaidetza zerbitzutik "Neurrian" programa berria aurkeztu nahi dizuegu. Programa honen ezaugarri garrantzitsuena adimen urritasuna duten pertsonek aisialdian dituzten beharrei modu indibidualizatuego batean erantzuten saiatzea da. Clik egin informazio gehiago nahi baduzu.
Kareken agurra [2005/12/22]
“Kaixo lagunak, beasaingo karek piñeiro diaz naiz eta argazki bat bidaltzen dizuet zer nolako morrosko nagoen ikusteko. Nere ama da erruduna, bihotzeko ebakuntza egiteko errege eguna pasa eta gero cruceseko konpiak abisatu digutenez, egun osoa jan eta jan nabil. Agurra bidaltzeko eta 2006 urtea zoriana izan desala desiatzen dizuet. Ebakuntza eta gero nire berriak izango dituzue, bitartean, MUA handi bat...”
Joan zen abenduaren 3an Alberto Arbidek 2005.boluntarioren saria jaso zuen, Gipuzkoako Foru Aldundia emandakoa. Gure zorionik beroena Atzegitik, Alberto!
Umeak [2005/12/19]
12 hilabete
Iristen ari zaizkigu zuen argazkiak. Mila esker. Hona hemen June! Argazki bilduman atal berri bat ireki dugu "Umeak" izenarekin. Sartu eta ikusi
Beste etxebizitza bat gehiago izango du Etxebizitza Zerbitzuak Donostian, Amaran hain juxtu ere. Inauguratu beri da etxa hau, abenduan 12an hainzuzen ere,. Etxebizitza horren helburua da ahalik eta leku eta laguntza normalizatuenak ematea aldizka erdi mailako laguntza behar duten adimen urriko 4 laguni.
Elkartze mugimenduaren gaineko foro bat antolatzen ari da FEAPS. Informazio gehiago nahi baduzue, FEAPSen web-era jo dezakezue.
“Atzegi 2005 laburmetrai lehiaketa” antolatu dugu. Lehenbiziko lehiaketa da eta “Desberdintasunek bat egiten gaituzte” sentiberatze kanpainaren segida da. Helburua da adimen urritasuna duten pertsonak izatea laburmetraia baten protagonistak, eta gozatzea bai grabatzeko orduan, parte hartzekoan eta filma ikustekoan.
� Atzegi 2005 Film Laburren 1. lehiaketa PDF

Orrialdea: [31] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31]



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia