Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

BERRIAK

 

Orrialdea: [30] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31] Hurrengoa

Asteburu honetan, Adimen urritasuna duten pertsonentzako Karateko txapelketa ospatu zen Mallorkan. Jonek parte hartu zuen bertan eta bi kata egiteko aukera izan zuen eta bertan jasotako txaloak garrantzitsuak izan ziren bertako guztientzat. Atzegitik Joni zorionak eman nahi dizkiogu.
A ze argazkiak bidali dizkigun Anderrek! Azpeitiko danborradan, oso serio eta elegante bere lagunekin desfilatzen. Ez galdu argazki hauek ikusteko aukera!
Datorren larunbatean, otsailak 3, 18,30etan Donostiako Kursalean, pertsona ezgaituen jaialdoi artistikoa ospatuko da, Gipuzkoako Foru Aldundia antolaturik. Atzegitik partaidetza ugaria izango da. Alde batetik, jaialdia hasteko, Ander Alberdik bertso batzuk botako dizkigu. Gero, Atzegiko dantza taldea erakustaldi bat eskeiniko digu. "Bilintx" laburmetraia ere ikusteko aukera izango dugu. Dakizuen bezala, film honen protagonista nagusia Gorka Zufiaurre dugu.
Yon Alonso, karateka, Mallorcara joango da laister, urritasun duen pertsonen txapelketa batera parte hartzera. Berri hau zabaltzeko, klikatu ondorengo helbidean:
Iristen ari dira 2007 hasi berri dugun urte honen lehenengo argazkiak. Besteak beste, Benidormen Eguberrian ateratakoak, Beasaingo Txolarteko kideek eguberriko antzerkia egin zutenean... Segidan klikatu ezkero ikus ditzazkezue.
Urtarrilak, 15. Ez ahazteko data Atzegi osatzen dugun guztientzat. Hain zuzen ere, Antxietako etxea inauguratu dugu, Azpeitian. Ekitaldi eder batean, etxe hau zabaltzea posible egin duten erakundeekin ospatu nahi izan dugu. Herritarren izenean, danborradaren konpanieen errepresentazioa ere han izan zen, bizilagun berriei harrera bero bat eman nahian.
Azkenaldian jaso ditugun eskaerak direla eta, haurrei zuzendutako programa berri bat martxan jartzea erabaki dugu Atzegiko Aisialdi eta Gizarte Partaidetza Zerbitzutik. Programa hau hurrengo hilabeteetan burutuko da eta bere helburu nagusia euren adinerako egokiak diren aisialdiko ekintzak ingurune normalizatu batean burutzeko aukera izatea da. Horretarako zenbait iharduera proposatuko dizkizuegu hurrengo udaberrian. Ekintza hauek adimen urritasunik ez duten gazteentzako irekiak egongo dira. Beraz, zuen seme-alaben senide eta lagunei informazio hau helaraztea eskatzen dizuegu ingurune normalizatuago bat lortzeko asmoarekin. Iharduera hauek uztailean eskainiko diren udaleku irekien hastapena izango dira. Udaleku hauek beste erakundeak eskaintzen dituzten programetan parte hartzeko aukera ez duten haurrei zuzenduak izango dira (Kutxako Udalekuak, Eusko Jaurlaritzako udalekuak, …)
Errege egunean jakin genuen Alejo Martinez, Atzegiko presidente ohia hil egin zela. Besarkada handi bat bidali nahi diegu bere senideei. Urtarrilaren 8an, Eibar bere jaioterrian izango dira elizkizunak.
Pasa den asteburuan, Urretxu-Legazpiko Txolartekoek antzerki bat egin zuen bere senide eta lugunen aurrean. Oso ondo pasa omen zuten eta argazki hau bidali digute.
Egutegia 2007 [2006/12/13]
Abenduko aldizkariarekin batera 2007.go egutegia bidaltzen dizuegu. Zuen gustokoa izatea espero dugu. Orriak markatzeko erabili dezakezue eta horrela, zuen ingurua gero eta atzegizaleagoa izatea gogoratuko zarete.
īŋŊ Egutegia.2007 PDF
Zuetako batzuk jasoko zenuten dagoeneko zuen etxean Atzegiko aldizkaria, abendukoa hain zuzen. Jaso ez duzuenok laister iritsiko zaizue etxera. Dena den, gogor arazten dizuegu gure web orrian ere ikusi ahal dezakuela, azkeneko ale hau eta baita pasatako beste ale batzuk.
Heldu da eguna. Azaroak 28 izan da Tolosako pisu berriaren inaugurazioaren data. Toņo, Txomin eta Vicente gau bat pasa dute dagoeneko bere etxe berrian. Bart ospatu zen inaugurazioa eta hirukotearekin batera, lan taldea elkartu zen festatxo batean. Oso pozik denok eta prest etapa berri honi hasiera emateko. Zorionak denori.
Azaroak 23 eta 24ean Feaps-ek antolaturiko praktika egokien topaketa garatu zen Bilbon “Modeloa partikatzen” lelopean. Bertan 54 praktika egoki aukeratu ziren, aurkezturiko 172etatik. Aukeraturiko 54etatik 3 ziren ATZEGIk aurkezturikoak: Neurrrian, Atzegizaleak egitea eta Inguruan (eskualdeko sentsibilizazio lana). Aipatu beharra dago Ainhoa Fiz-ek (Donostiako Txolarteko arduraduna) "Neurrian" praktika egokia aurkeztu zuela 15 hoberenetan egoteagatik. Zorionak!
Ainhoaren argazkiak [2006/11/27]
Ainhoaren argazkiak bidaltzen dizkigu bere amak, Soniak. Ikusten duzuenez, bere eskolako lagunekin azaltzen da, Santo Tomasen, Iņauterietan, saskibaloian eta baita argazki dotore batean...
Guraso berrien meriendan Yrmak bidalitako argazkiak dituzue hemen. Azaroak batean egin genuen, hain zuzen ere, Donostiako Txolartean. Hemen ikusgai Maria, Alejandra, Amaia, Ander, Asier, Matías, Mateo, Axel, Emiliano, Enara, June, Hodei, Mirian, Sara, Teresa, Leire... bere guraso eta familiekin.
Mirianen gurasoek bidali dizkugute argazki hauek. Talde hau noiz behinka elkartzen dira eta horrelako egunpasak antolatzen dituzte. Klik egin argazkiak ikusteko
Pasa den igandean, azaroak 5, Azpeitin eta Loiolan, Atzegiko famili eta lagunek egun alai eta berezzi ospatu genuen. Goizeko hamaiketan, elizan elkartu ginen. Meza entzun ondoren, omenaldiak hasi ziren. Omenaldi hauek aipatu baino lehen, eskerrak nahi dizkiogu luzatu parrokoari, bere iritzi "atzegizale" zabaltzearren eta baita berpartizipazioarengatik bazkarian
Azaroan 1ean ospatu genuen merendolan, Hebek argazki hauek atera zituen. Zuek ateratako argazkiak hemen azaltzea nahi ezkero, bidali eta guk igoko ditugu.
Ospatu berri dugu, urtero bezala, Donostiako Txolartean, Guraso berrien merendola. Zoriondu nahi dugu hemendik Iņaki eta Eva (Sararen gurasoak), guraso berrien taldeko delegatu berriak, hain ondo antolatu duten beren lehenego merendola honetan. Azken urtean, ardura hori, Iņaki eta Yrmak (Asierren gurasoak) zeramaten eta baita ondo betetzen ere.
Berri bat jaso dugu Uliazpitik. Datorren azaroako 20tik, bulego berriak zabalduko dituzte hebide honetan: Oihenart 2, José María Sert plazatik sartuta, Benta berrin, Donostian. Telefonoaren zenbakia ez da aldatzen, beraz hauxe mantentzen da: 943. 00 50 90
Asteburua Bidanian [2006/10/31]
Mirianen gurasoek argazki polit batzuk bidali dizkigute. Bidanian asteburu bat pasa zuten famili batzuk, giro alai batean, inguru hartan disfrutatzen
Dakizuen bezala, aurreko urtean Aisialdi eta Gizarte Partaidetza Zerbitzutik Neurrian izeneko programa berri bat martxan jarri genuen. Programa honen helburu nagusia erabiltzaileen zaletasun eta beharrei egokitutako aisialdirako erantzun indibidualago bat ematea da. Programa hau hasieran Donostialdean bakarrik ezarri zen arren, gure asmoa probintzia guztira zabaltzea da.
Azken urteotan ohitura bihurtu den bezala, aurten ere Donostiako Txolartean merendola bat antolatu dugu, txikien familientzat. Elkar ikustea, nola ari diren hazten gure seme alabak... dira arratsalde honen helburua, giro alai batean.
Jokin Antxiak bidalitako argazkiak zuenganatzen ditugu jarraian. Urriak 11tik 15 arte "bidai baten ametsa" bete zuten, familiarrrak, boluntarioak eta adimen uuritasuna duten pertsonek. Argazkietan ikusi zituzten tokiak erakusten digute: herriak, paisaiak eta baita ere, azken eguneko festibalaren klaussura, sariak eta guztiz.
Aste buru honeta, urriak 21-22, Atseden programa berria martxan jarriko dugu. Izando duzue programa honen berri, gure web edo aldizkarian aipatu dugulako behin baino gehiagotan. Zabaltoki etxean, bigaren solairuan, adimen urritasuna duten 4 gizon eta 4 emakume parte hartuko dute. Laguntza emateko prest beti 2 begirale izango dituzte, beraiejkin asteburu alai bat pasatzeko helburuarekin.
Hemen gaude berriro! Jakingo duzuen bezala Gorgonzolako (Italia) “Cinema Nuovo” festibalean parte hartu dugu. Hau Milanetik oso gertu ospatu da urriak 11 eta 14 bitartean.
Umeen argazkiak [2006/10/11]
Irailak 19an Guraso Berrien taldearen bilera egin genuen eta ume dexente hurbildu ziren Atzegira. Kontxi hor zegoen bere argazki kamararekin eta argazki polit hauek atera zituen.
Kaixxo, Miriam naiz! Ikastolako argazki batzu bidaltzen dizkizuet, nere gelako lagunekin. Zuen gustokoa izatea espero dut. Gero arte.
Milanera goaz! [2006/10/9]
Iritsi da eguna! Urriak 11 hasita eta 13 arte Gorgonzolan (Italian) V. Film Laburren lehiaketa ospatuko da. Dakizuen bezala, Atzegik antolatuta, gure urteroko kanpainaren barruan, joan zen maiatzan, gure lehiaketa antolatu genuen eta sarien artean, Italiako zine lehiaketarako baidaia bat zegoen. Horrela, Aretxabaletako eta Irungo bi talde animatu egin dira eta hara doaz, hango giroa ezagutzera eta 4-5 egun desberdinak pasatzeko ilusio handiarekin.
Joan zen irailak 23, larunbatean, Atzegiko boluntarien ihardunaldi berri bat ospatu genuen. Amaitzerakoan, argazki lehiaketaren sariak banatu genituen. Hona hemen saridunak:
Gaur giozean, zortziak aldera, JOSE LUIS ZALDUA, gure lehendakaria hil egin da. Bagenekien azken aldi hontan, bere osasuna nola zebilen, baina ala eta guztiz ere... kolpe handia jaso dugu atzegizale eta ezagutu dugun guztiok. Bere irrifar eta umore ona edukiko ditugu oroimen gixa. Bere talante eta portaeraren adibide, eta omenaldi bezala, argazki hauek jartzen dizkizuegu.
Parte Hartuzeko oporrak ere nahiko antolatuta ditugu dagoeneko. Denbora askorekin zuenganatzen ditugu ondo aztertzeko eta ahal baduzue ondo aukeratzeko. Etxean ikus ahal izango duzue eta baita hemen ere. Klik egin eta foileto osorik zabalduko zaizue.
2006-2007 kirola eta gizarte pataidetzaren foiletoa prest dugu eta laister zuen etxean jasoko duzue. Berriro ere, eskeintza zabala prestatu dugu zuen gustokoa izan dadin. Ea animatzen zareten, kirola edo ariketaren fisikoaren garrantzia jakinda.
Prest dugu dagoeneko 2006-2207 urteko ekintza kulturaren eskeintza berria. Ea zure gustukoa duzuen eta animatzen zareten. Famili bazkide guztiak zuen etxean jasoko duzue pronto. Adi izan epearekin.
Aurreratu genizuen bezala, uztailak 28ean Zabaltoki etxe berriaren inaugurazio ofiziala ospatu genuen. Hemen klikatu eta ikusiko dituzue egun horretako argazkiak.
Uztailak 28an goizeko 11etan, Donostiko Intxauurondo auzoan Zabaltoki deitu diogun etxebizitza inauguratuko dugu. Aspalditik duzuee etxe hauen berri eta oraingoan bere inaugurazioaren berri eman nahi dizuegu. Bi solairu ditu etxe honek eta bakoitzan 8 pertsona biziko dira, Atzegiko Etxabizitza Zerbitzua izango da etxe honen arduraduna.
Itxiera: Uztailak 29an, 12:00etan Zabalketa: Abuztuak 27an, arratsaldeko 7etan
Sortu genuenetik Atzegiko web orriaren eguneratzea izan da helburuetako bat. Horrela, atal berri bat zabaldu dugu, Lanaren boltsa, hain zuzen ere, zuei aukera emateko Atzegin lan egiteko. Beste helbide interesgarriak atal barruan ere aldaketa batzu egin ditugu, informazio gehiago zuenganatzeko.
Zine kurtsiloaren argazki bat bidali digute eta baita eskulanaren kurtsiloaren beste bi argazki ere. Donostiko Txolartean uste osoan ibili dira tailer honetan eta hemen jartzen ditugu argazkiak, denok ikus ahal izateko
Guraso berrien bazkariaren argazki gehiago bidali dizkigute eta heme ikus ditzakezue, ea gustatzen zaizuen
Aurtengo Guraso Berrien jaia Zarautzen ospatu genuen joan zen ekainaren 18an. Talde polita bildu ginen eta egun ona pasa genuen, tokia ere oso atsegina bait zen. Aspaldi ikusi gabe geneuzkan familiak agurtzeko aukera izan genuen eta denetatik hitzegiten joan zitzaigun eguna...
Ekainak 18an goierriko eskualdeko bazkideen jaialdia ospatu genuen Oiangun. Bertan bilduta, gutako bakoitzak ATZEGI osatzen dugula eta lanean jarraitu behar dugula gogoraratuaz, egun atsegina pasa genuen. Aurtengoa bigarrenaldi izan da bazkari hau antolatzen dugula. Pasa den urtekoan baina jende gehiago bildu ginen eta datorrenean gehiago izatea espero dugu.
Hemen dituzue Ander Alberdik idatzitako bertso batzuk ATZEGIri, TXOLARTEko monitoreei eta GUREAKi. Argazkian ikusten dugu bertsolaria ezkontza batera joateko prest.
Pasaa zen larunbatean, ekainak 10, Debagoienako batzarra ospatu genuen eta Elgeta, bailarako festa.Antzoki kafean hasi zen eguna, batzar nagusiarekin. gero, denok frontoira bazkaltzeraeta ...
Beste urtetan bezala, aurten ere Pasaiko Lizeoan Oarsoaldea bailarako bazkaria ospatu genuen. Bazkaltzen hasi baino lehen, bi bideo ikusi genituen: bata Atzegik Labur Metraien lehiaketan parte hartu zuten lan guztien bilduma jasotzen zituena eta bestea, irabazlea, Irungo Txlartean eginda, hain zuzen ere. Gero, dantzatzera eta taldeko argazki bat ateratzeko aukera izan genuen.
Joan zen larunbatean, ekainak 10, Kurpil Kirolak elkartean urteko bazkaria ospatu genuen, Bidasoako familiek. Giro ezin hobea bai elkartean baita gero Txolartean ere. Hemen dantza egin genuen eta Atzegiko Laburmetraien txapelketa irabazi zuen kortoa ikusi genuen (Irungo Txolarteko kideek eginda, hain zuzen ere). Eskerrak eman nahi ditugu bereziki Kurpil Kirolak elkartearen kideei bere laguntza eskertuz (Julian Ibaņez, Atzegiko ordezkaria bailaran, opari bat eman zien argazkian ikus dezakezuen bezala).
Berriro ere, Eibarren urteko bazkaria ospatu dugu, Atzegiko bazkide eta familiarekin. Eguna mezarekin hasi genuen eta gero denok bazkaltzera joan ginen. Oso giro onean, musika, dantza, opariak...benetan egun alaia denontzat eta denok batuta, Atzegiren indarra oso garrantziskoa dela unea suertatzen da.
Paellada Amasan. [2006/06/5]
Urtero bezala, Amasan paellada eguna ospatu genuen pasa zen igandean. 130 pertsonatik gora bildu ginen, egun zoragarri bai eguraldiarengatik baita sortutako giroarengatik. Klik egin argazkiak ikusteko.
Parte Hartuz Programak Udako Oporraldiak aprobetxatuaz, datozen zirkuitoak antolatu ditu. Bidaia hauek maila oneko Adimen Urritasuna duten pertsonentzat bideratua dago.
Pasa den maiatzaren 13an Txolarte Eguna ospatu genuen, aurten Eibarren. 386 pertsona parte hartu zuten, iaz baino gahiago eta denok disfrutatu genuen elkar agurtzen, beste Txolarteko kideekin... denetikizan zen: Txolabision, Batuka, Dj, Blues, opariak... Gure eskerra eman nahi dizkiogu Eibarko Unibertsitateari bere kolaborazioarengatik, gauza guztiak erreztru egin bait zizkigun . Nola ez, baita Maite Narbaizari eta Txolarteko kideen senideei eta batez ere, boluntario guztiei. Esker bereziak Eibarko Txolarteko monitoreei lan bikaina egin zuen eta.

Orrialdea: [30] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31] Hurrengoa



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia