Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

BERRIAK

 

Orrialdea: [28] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31] Hurrengoa

Argazki pila iritsi zaizkigu. Hona hemen: Igeriketa txapelketa, Altzan
Deba Garaiko Elkarhezitzen Lan Taldeak Arrasaten eta Eskoriatzan "Mugarik gabeko Zinemaldia" antolatu du ekainaren 9tik 14ra bitartean.
Oarsoaldeako eta Tolosaldeako bazkariak ospatu ditugu azken asteburuan. Bazkaltzeaz gain, familiak elkartzen gara gogoratzeko denok Atzegi osatzen dugula eta Atzegiren benetako indarra failiarena dela. Oarsoaldealko argazkiak. Paelladaren argazkiak
Bazkide guztioi bidali zaizue karta hau baina hemen gogorarazten dizuegu.
ďż˝ Karta DOC
Lagun agurgarriak, Hurrengo ekainaren 8an kirol egokituko hainbat jarduera egingo dira Kirola Kalera Ateratzeko Egunaren barruan
Pasa den larunbatean, maiatzak 31, Aretxabaletan urteko Deba Goienako festa ospatu genuen.
Datorren ekainaren 10ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Atzegiko 2. laburmetraien lehiaketan parte hartu zuten laneak ikusteko aukera izango dugu. Atzegik antolatuta, Kutxaren laguntzarekin, orain Donostia kulturaren eskutik emanaldi hau prestatu dugu. Sarrera batzu ditugu Atzegin eta nahi badituzue deitu eta Mariarengatik galdetu. Bukatu arte denak banatuko ditugu.
ďż˝ Foiletoa PDF
Menpekotasun legea [2008/05/22]
Mendekotasun legea Mendekotasun Lege "famatu"aren berri ematen saiatuko gara, era laburrean bada ere. Ezer baino lehen, jakin ezazue Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuak telefono bat jarri duela bereziki lege honen gaineko zalantzak erantzuteko emateko. Hauxe da telefonoa: 900434343. Halaber, Atzegiko 943 42 39 42 telefonora deitu dezakezue zuen egoera konkretua azaltzeko.
Atzegiko Etxebizitza Zerbitzuan funtzionatzen duen etxe batetikan (Duque de Mandasekoa hain zuzen ere) argazki hauek bidali dizkigute.
Maiatzaren 13an Donostiako Kutxa aretoan (Andia Kalean) aurtengo kanpainaren ekitaldi nagusia ospatu genuen atzegizaleok. Argazki batzuk ikusi genituen, baita aurtengo kanpaina esplikatu ere. ESTEri aurtengo atzegizale saria eskeini genion eta bukatzeko denok espero genuen sari banaketa: Atzegiko 2. labur metraiarenak, hain zuzen ere.
Aurtengoan gure sentsibilizazio kanpainak ondorengo gaia landu nahi du: lan arrunt bat lortzeko adimen urritasuna duten pertsonek dituzten aukerak. “Lantokian, ikusiko duzu!” leloarekin pertsona hauek lan desberdinak egiteko gai direla adierazi nahi dugu, arlo desberdinetan lan egin dezaketela, eta gizarteari lan aukerak eskatzen dizkiogu, ez nahitanahiez lan zentru berezietan.
ďż˝
Apirilaren 19an adimen urritasuna duten pertsonek osatutako Ezezagunok antzerki taldeak, euren bigarren lana antzeztu zuten Irungo Kabigorri Ateneo Kulturalean. Hona hemen zenbait argazki. Klikatu ikusteko
Atseden, Zarautzen [2008/05/5]
Maiatzako zubia Zarautzen pasa dute, Atzegiko Atseden programa barruan, 8 pertsona eta bi begirale. Eguraldi zoragarriz gain, ekintza desberdinak bete dituzte: Zumaiara joan ziren eta talasoterapia ere probatu zuten, larunbatean Donstiara joan ziren Errealeko partidua ikustera Anoetan bertan, paseo ederrak egin Zarautzen eta Getarian... Klikatu hemen argazkiak ikusteko
Txemak, Ionen aitak, argazki hauek bidali dizkigu.
Argazki hauek iritsi zaizkigu Salouen ateratakoak, Aste Santuko oporretan. Klikatu ikusteko
Bihar larunbata, apirilak 26, Bilbon Fevas-ek (Adimen urritasuna duten pertsonen euskal federazioa) hezkuntza jardunaldi bat antolatu du “Hezkuntza sistemari zer eskatu diezaiokegu?” lemapean. Atzegiko hezkuntza komisiotik lanean jardun gara egun honetan familiak hezkuntza sistemari eskatzen diotenaren inguruko erreflexio batzuen ekarpena egin ahal izateko. Jakin ezazue autobus bat antolatu dela Donostiatik joateko asmoa duten familientzako. (Atzegi, Aspace eta Gautena)
Ander Idoeta saritua izan da Azpeitiko igeriketa txapelketa batean. Informazio gehiago helbide honetan: http://www.diariovasco.com/20080409/costa-urola/oficinas-atencion-para-afortunados-20080409.html Klikatu argazkiak ikusteko
Lloret de Marrren , Aste Santuko argazkiak bidali digute. Hemen ipintzen ditugu denok ikusteko. Hemen klikatu
Erreala-Numantzia partiduan ateratako argazkia bidali digute. Partido horretara Atzegiko zenbait partaide hara joan ziren argazkian ikusteko aukera duzuen bezala.
Aste Santuko oporrak pasa berriak, laister jasoko duzue zuen etxean 2007.go jardueri buruzko txostena eta martxoko boletina ere. Dena den, hemen jarriko dizkizuegu biak, eskura edukitzeko. 2007.go jardueri buruzko txostenan, joan den urtean egineko ekintzaririk aipagarrienak azaltzen dira, arlo desberdinetan: familiei zuzendutako programetan, aisialdirakoak, etxebizitza, fundazio tutelarra...
Beste argazki sorta jaso ditugu eta hiru taldeetan banatu dizkizuegu: Txolarte Eibar Ińauteriak Eibarko Txolartean Eskiatzen, Donostialdekoak
2008ko udalekuak [2008/03/4]
Aurtengoan ere Gipuzkoako Foru Aldundia ATZEGI-rekin harremanetan jarri da gure bazkide GAZTEEI UDALEKUAK 2008 Kanpainan parte hartzeko aukera emateko. Programa hau 7-13 urte bitarteko haurrentzat udaleku eta udarako kanpamenduek osatzen dute eta 14-17 urte bitarteko gazteak aktibitate ezberdinak egiteko aukera ematen diete Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan. Aipaturiko bi kasuetan parte hartu ahal izateko, haurrak Gipuzkoan erroldatuak egon beharko dira eta baita Ikastetxe batean matrikulatuak ere.
Joan zen astelehenean, Antxieta etxeako 3. eta 4. pisuko ateak zabaldu egin ziren adimen urritasuna duten zenbait pertsonentzako. Urte bete baino gahiago zeramaten dagoeneko bizitzen etxe beran, 1go eta 2.go pisuan. Orain, etxea betetzen doa, sarrera berri hauekin. Zorionak zerbitzu hau martxan jartzeko ihardun ari diren pertsona guztiei!
Atzegiko dantza tadeko zenbait kide Gaska polikiroldegian dantzatu zuten joan zen urtarrilako 27ean. Biurrarena-UPV partiduko atsedenaldian erakutsi zuten zer nolako dantzak egiten dituzten. Klikatu argazkiak ikusteko
Argazki hauek dauzkagu zuei erakusteko: Somporten ateratakoak eta Donostian, Ińauterietan Klikatu ikusteko
Hemen jartzen dizkizuegu Donostiako Ińauterietan ateratako argazkiak. Klick ikusteko
Orain Madrideko argazkiak heldu zaizkigu. Gabonetan han ibili zen taldekoak. Kilk ikusteko
Parte Hartuzeko argazki gehiago iritsi zaizkigu. Benidorekoak dira, hain zuzen ere. Klikatu hemen ikusteko
Gabonetan Benidorren ateratako argazkiak bidali digute Parte Hartuzeko talde batek Klik ikusteko
Lehiaketan parte hartzeko epea iristear dagoenez hemen gogorazten dizuegu martxoaren 31 arte duzuela lanak aurkezteko. Lanean zaudetenei animatu eta besteei, oraindikan denbora duzuela esan nahi dizuegu. Lehiaketaren baseak berriro jartzen dizkizuegu.
ďż˝ Atzegiren 2. laburmetraien lehiaketa PDF
Adimen urritasuna duten pertsonentzat Realeko partidua ikusteko aukera sortu da. Realetik deitu digute adimen urritasuna duten pertsonentzat bi sarrera bakoitzari eskeintzen. Eskaera hau jaso bezain pronto zuenganatu nahi izan dugu eta hemen duzue aukera. Interesatuak deitu Atzegira (943 42 39 42) eta Mariak argituko dizkizue zalantza guztiak.
PINeko argazkiak [2008/01/7]
Argazki hauek Judithek bidali dizkigu. Bilbon ateratakoak dira, PINen. Klikatu ikuisteko
Guraso berrien mariendaren argazkiak (07.11.01) bidali dizkigu Diego Pradoren aitak. Klikatu ikusteko
Iowaren argazkiak [2007/12/20]
Iowa Paternain zaldian ze ondo moldatzen den erakusten duten argazki batzuk dauzkagu.
Abenduko aldizkaria [2007/12/20]
Etxean jasoko zenuten dagoeneko abenduko boletina. Dena den, hemen ipintzen dugu denok ikusteko. Aprobetxatzen dugu, jai zoriontsuak desiatzeko eta ea datorren urtea erabat atzegizalea suertatzen zaigun. Zorionak!
Antzerkia Irunen [2007/12/18]
Datorren larunbatean, abenduak 22, Kabigorrin (Irunen) "El secreto de las cosas" Los desconocidos taldearen antzeslana estrenatuko da. Obra honetan adimen urritasuna duten pertsonek hartzen dute parte. Informazio gahiago:
Beste argazki erakusten dizkizuegu. Eibarko Txolartetikan Bilbon eta Arboledan ateratakoak dira batzuk eta besteak, Neurrian Txikis programaren barruan, Donostian patinatzen ateratakoak.
Pasa den azaroaren 13an eman zituzten jakitera Atzegik antolatuko Igo argazki lehiaketako irabazleen izenak. Epai mahaia osatu dutenak hauek izan dira: Miguel Mari Mitxelena (Argazkizaleen Elkarteko kidea), Maite Mentxaka (Lovader publizítate etxeko zuzendaria) eta Kontxi Rodríguez eta Mitxel Lakunza Atzegiren izenean.
Atseden Madriden [2007/12/10]
Pasa berri den zubian 11 pertsona Madriden izan dira, Atseden programaren barruan. Gauza asko ikusi dituzte: Prado museoa, metroa, Puerta del Sol, Retiro... eta gainera abioiez egin dute bidaia. Oso ondo pasa omen dute eta horren lekuko bidali diguten argazkiak.
Orri hau aurkitu dugu eta interesgarria iruditu zaigunez, hemen esplikatzen dizuegu zein den bere edukia: - irudi bidezko hiztegia gazteleraz (hitz bakoitzak bere irudia du). Gai desberdinen arabera sailkaturik dago (gorputzaren atalak, janariak...) - irudi bidezko hiztegia ingelesez - eta zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia, bideo laburren laguntzarekin hizkuntza hau ikasi ahal izateko http://www.leoloqueveo.org/
Hezkuntza Komisioa [2007/11/30]
“Hezkuntzako komisioa”ren berri eman nahi dizuegu. Talde berria dugu hau. Hezkuntza arloan interesak eta kezkak dituzten gurasoz osaturik dago. Gai honen inguruan lan egiteko osaturiko talde honek argi dauka etorkizunaren oinarria heziketan dagoela. Adimen urritasuna duten giza talde osoaren aldeko lana dugu hau eta ez bakoitzaren egoera konkretuei erantzuna emateko (hauek planteatzen direnean, dagokion zerbitzura bideratuko dira).
Yrmak bidalitako argazkiak dira. Ziur gaude zuen gustokoak izango direla.
Guraso Berrien Bazkariaren argazki gehiago iritsi zaizkigu. Ekainearen 6ean Usurbilen ospatu genuen festa. Klikatu argazkiak ikusteko
Ohitura jarraituz, azaroaren batean guraso berrien taldea elkartu zen merendola bat ospatzeko. Jende ugari bildu zen Usandizaga kalean (Villa Mary obretan bait dago) eta ondo pasa genuen umeekin, hizketan...
Zarautzeko Txolartea [2007/10/26]
Zarautzetik argazki hauek bidali dizkigute, zuek ikusteko Galizia 2004 2005 Errenteriko Txolarte egunean Zarautzeko Txolartea
Atzo, urriak 24 Bilbon, adimen urritasuna izateak ekonomikoki eragiten dituen ondorioen azterketa aurkeztu zuten. Atzegiko famili batzuk hartu zuten parte galdeketan eta adimen urritasuna duen familiakide bat izateak ekartzen dituen gastu "extrak" azaldu zituzten bertan. Izenburuan klikatu ezgero berria zabalago ikus dezakezue.
Atzegiko galdera [2007/10/22]
Hiru ilabetean behin galdera bat proposatzen dizuegu Atzegitrik joku gixa. Lehenengoan, Lexuri Artola suertatu zen irabazlea. Prest duzue hurrengo galdera. ea zorte duzuen. Klikatu hemen zuzenean joateko.
Urriaren 15ean amaitzen da argazki lehiaketaren parte hartzeko epea. Oraindik denbora duzue.
Dagoeneko iritsiko zitzaizuen iraileko boletina zuen etxera. Dena den, hemen ipintzen dizuegu bartan ikusi nahi ezkero.
Hasi zaizkigu oporretako lehenengo argazkiak heltzen. Hemen dituzue ikusgai. Disfrutatu izan zinetenek gogoratze...

Orrialdea: [28] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31] Hurrengoa



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia