Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

BERRIAK

 

Orrialdea: [21] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31] Hurrengoa

FUTBOL TXAPELKETA [2012/02/13]
Hemen ikus ditzakezue martxoaren 11ean, futbol txapelketa gogor baten ondoren, Ikasbide kultur elkartean egindako bazkariaren argazki batzuk. Bai Lourdesi eta baita Ikasbideri ere eskerrak eman nahi dizkizuegu egindako harreragatik.
Datorren igandean, otsailaren 26an, gaurko filma baten proyekzio egokituarekin disfrutatzeko aukera izango dugu. Informazio gehiago
Otsailaren 6ean Etxebizitza berri bat zabaldu zuen ATZEGIk Beasainen. 8 pertsonentzat da, lau gizonezko eta lau emakumentzat. Horrela, Goierrin ere adimen urritasuna duten pertsonen aldeko zerbitzu eskeintza borobildu egin da. Bertako atzegizaleen aspaldiko nahia zen hau. Eskerrik asko Beasaingo Udala, Euskal Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Zorionak atzegizaleok!!
Bihar, Otsailak 7, Okendo kultur etxean (Donostian) arratsaldeko 18.30etan Pauso Berriak programari buruzko hitzaldia emango dugu. Programa hori Gureak eta Atzegik elkarlanean sortutako ekimena da, eta lan mundu arruntean adimen urritasuna duten pertsonentzako aukerak sortzea helburu dauka. Batzuk okupazional moduan daude lanean eta besteak oraindik ez dira hasi lanean. Hitzaldian, adimen urritasuna duten bi pertsonak bere esperientzia kontatuko digute eta beste enpresetan sortutako praktikak azalduko dira. Jakina, nahi duzuena galdetzeko aukera izango duzue...
Gorka Zufiaurrek, beste aktore batzuen artean, "Etzi" antzerki-lana antzeztuko du laister (otsailak 3an) Zumarragan. Informazio gehiago jasotzeko klik egin ondorengo estekan: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/01/27/vecinos/urola-garaia/el-actor-urretxuarra-gorka-zufiaurre-actuara-ante-sus-vecinos-el-3-de-febrero
Futbol Txapelketa [2012/01/27]
Inguratzen ari da futbol txapelketarako eguna!! Otsailaren 11ean futbol txapelketa antolatu dugu. Ondoren Ikasbide elkartean bazkari eder bat izango dugu. Anima zaitezte, lehenengo gelditzen direnentzat saria baitaukagu!!!
� Informazioa PDF
DANBORRADA ATZEGIZALEAK Urtarrilaren 20an Donostiarrok gure egun potoloa ospatu genuen; eta gero eta gehiago gara San sebastian egunean desfilatzen eta danborra jotzen pasatzen.Hemen ikus ditzakezue argazkiak.
EHATZ-etik boluntarioentzako ikastaroak antolatu direla jakinarazten dizuegu. Hiru izango dira Donostiako Villa Marin antolatuko diren ikastaroak 10etatik 14ak bitarte. Arrate Garatek emango ditu ikastaroak.
EHATZ-k Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen gurasoei zuzenduriko jardunaldi bat antolatu dut urtarrilaren 28an, larunbata, 9.30tatik 13.30etara. Bertan jorratuko diren gaiak interesgarriak iruditzen zaizkigulako parte hartzera animatzen zaituztegu (etapen arteko trntsizioak, bigarren hezkuntzako ikerketa, ...) Ondorengo artxiboan informazio gehiago daukazue. Informazioa zabaltzeko edo izena emateko Atzegira deitu dezakezue(943 42 39 42).
� Jardunaldia Bilbon PDF
Honezkero baditugu Benidorm-eko Pueblo hotelean ibili zen taldearen argazki batzuk. Ikusteko klik egin hemen.
Animatu zaitez gurekin eskiatzera joaten!!!!  Urtarrilak 27-29 asteburuan Jacara joango gara eta bertan eski de fondo egingo ...
FEAPS-ek (Elkarteen Estatuko federazioa) Espainiako familia guztiei zuzenduriko "Adimen urritasuna duen gure senideak urritasuna maneiatzen nola lagundu. Edo familien ikuspegitik autodeterminazioa ulertu" izeneko on line ikastaro bat antolatu du. Eransten zaizuen dokumentuan informazio jaso dezakezue, edo nahi izanez gero Atzegira deitu (943 42 39 42) eta informazio gehiago jasoko duzue
� Kurtsoa PDF
Txolarte Hernani [2012/01/10]
Urtero egiten duten bezala, Hernaniko Txolartekoak gabon gauean lagunekin  ibili ziren kalez kale abesten. Hemen  uzten dizkizuegu
MADRID [2012/01/10]
Hemen uzten dizkizuegu Madrilen ateratako argazkiak. argazkiak ikusteko
ESKI - GOLF 2012 [2012/01/3]
Hurrengo astean, hilak 10, Somportera Eskiatzera joateko  eta Goiburun Golf-ean jokatzeko izena ematea hasiko ...
�
Argazki hau bidaltzen digu Cristinak. Ileapaindegi batean ari da bere praktikak betetzen, Pauso Berriak programaren ardurapean. Programa hau Atzegi eta Gureak artean antolatuta dago eta lanerako oportunidade berriak lortzen saitzen da.
Urteko azkeneko asteburua Atseden programa barruan. Ikusi bloga: http://programarespiro.blogspot.com/
Zuetako batzuk gogoratuko duzuen bezala, EVAH (Espace de vie pour adulte handicapé) eta ATZEGIk mugaz bi aldeetakoentzako argazki lehiaketa antolatu genuen iaz. Argazki hauek Gipuzkoako hainbat tokitan egin den erakusketetan ikusi ahal izan ditugu eta orain liburu bat kaleratu dutela jakinarazi digute EVAH-koek. Liburu benetan ederra atera da eta erosi nahi duenak (benetan merezi du) Atzegin eska lezake, 943423942 telefonora deituz. Aleak 20 euro balio du.
Abenduko boletina [2011/12/18]
Laister jasoko duzue zuen etxean Atzegiko boletina. Dena den, hemen ere ikusgai duzue dagoeneko Boletina
Zine egokitua [2011/12/13]
ZINE EGOKITUA Ezagutzen ditugun pertsona askok zailtasunak dituzte zine aretoetan filmak ikusteko arrazoi ezberdinengatik: gehiegizko soinua, iluntasun osoa, mugitzeko beharra, ... Pertsona hauek zine aretoetan film bat ikusteko aukera izan dezaten autismo edo behar ezberdinak dituzten pertsonentzat egokitutako pase berezi bat antolatzea pentsatu da. Filmaren pase honetan partehartzea mugatzen duten hiru faktore egokituko dira: ENTZUTEZKOA: Soinua pase ireki batekoa baino baxuagoa izango da. ARGIZTAPENA: Argiak gradualki itzaliko dira eta ez bapatean ohikoa den bezala. MUGIKORTASUNA: Proiekzio berezi bat izanez, bertan gaudenak jarrera ulerkorrago bat azalduko dugu; beraz, mugitzeko beharra duten pertsonek lasaitasun handiagoarekin egin dezakete. Oraingoan ikusiko dugun pelicula ARTHUR CHRISTMAS izango da. Sarreraren prezioa 5,20€-koa izango da (Ikuslearen eguna). Emanaldia ABENDUAREN 18, IGANDEA, GOIZEKO 11ETAN IZANGO DA ANTIGUO BERRIKO ZINEMETAN. Esperientzia positiboa suertatuz gero, berriz errepikatzeko aukera egon daiteke.
Beste urtean egin den bezalaxe, auten ere, urritasunen bat duten haurrentzat ekitaldi berezi bat antolatu da Kursalean, Haurren Gabonetako Parkean, 2012ko urtarrilaren 3an, 16.00etatik-19,etara. Bertaratzeko gonbidapenak Atzegiko bulegoan dituzue (Okendo kalean).
Azaraok 30ean Cebanc bideo gelan antzerki lan bat aurkeztu genuen eta argazki batzuk ikusgai dituzue. Cebanceko arduradunei gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiogu prestatutako laguntzarengatik.
Bloga egunetatuta [2011/12/7]
Asteburua pasa eta gero Villa Marin, Atsedeneko bloga eguneratuta duzue. http://programarespiro.blogspot.com/
Datorren abenduaren 18an Atzegik dituen bi futbol talde Bilbora joango dira Gorabidek antolatutako txapelketan parte hartzera. Hemen duzue informazio gehiago
� Txapelketa PDF
Atsedeneko bloga [2011/11/28]
Aste buru pasa eta gero, hemen duzue berriro Atsedeneko bloga eguneraturik: http://programarespiro.blogspot.com/
Joan zen larunbatean, Donostian, Atzegik dauzkan bi futbol taldearen txapelketa antolatu zen. Bertan futbolariak, boluntaioak, senideak... elkartu ziren eta giro ezin hobean pasa zuten goiza. Ikusi argazkiak
Pauso Berriak programaren barruan (Atzegi eta Gureaken artean zuzenduta) Iñaki Etxabe formakuntza bete ondoren, bere praktikak egiten hasi da Tolosaldeko FP institutoan. Ea denon artean lortzen dugun lanerako oportunidadeak zabaltzea adimen urritasuna duen pertsonei, gizartea nola dagoen ikusita beraiek bait dira zailtasun gehien duten pertsonak. laspostu bat lortzeko. http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/11/23/vecinos/tolosaldea/por-la-integracion-de-personas-con-discapacidad-intelectual
Gertu gertu ditugu Gabonak eta Beasaingo Txolarteko kideak buru belarri daude (urtero ohi denez) bere errepresentazioa prestatzen. Aurten abenduaren 10ean izango Beasaingo La Salle ikastetxean eta hemendik animatzen zaituztegu bertara hulbiltzea. Ikusi ere ze kartel polita egin duten...
Arrasaten ere, Pauso Berriko hiru pertsonak bere laneko praktikak egiten ari dira. Klikatu hemen eta informazio gehiago izango duzue. http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/11/16/vecinos/arrasate-por-la-insercion-laboral
Atsedeneko bloga [2011/11/21]
Gogoratu Atsedenko bloga ikusteko aukera duzuela. Bertan, asteburuetan zer egiten dugun, nora goazen...argazkien bidez jakin dezakezue. Aste buru hontan Anoetan izan gara, Erreala ikusten. http://programarespiro.blogspot.com/
Pauso Berriak programaren barruan, Ionek, Villa Marin formakuntza egin eta gero, praktikak hasi ditu Talaia Ikastolan, Hondarribin. Hango blogean ateratako berriaren linka pasatzen dizuegu http://talaiamediateka.blogspot.com/2011/11/madiatekako-lankide-berria.html
Gabonetako datak gertu izanik, aprobetxatu nahi dugu Parte hartuz-eko informazioa zuei helarazteko. Izen-emate epea azaroaren 15etik - 18ra izango da, web orriaren bidez edo izen emate orria betez egin dezakezue. INFORMAZIOA
FUTBOL TXAPELKETA [2011/11/3]
Hemen uzten dizuegu hurrengo futbol txapelketako informazioa. Azaroaren 27an izango da, Getxon:        
� futbol PDF
Mendi Ibilaldiak [2011/11/3]
Hilabete honetan Mendi Ibilaldien irteerak hasiko dira
Gaur ostirala, urriak 28, Pauso Berriko hirugarren formakuntza kurtsoa amaitu da. Iraileko hasieratik klasean aritu dira eta gaurtik aurrera fase berri batean sartzen dira.(praktikan egiten hain zuzen ere). Dakizuenez, Pauso Berria programaren helburua adimen urritasuna duen pertsonen lanaren oportunidadeak zabaltzea da, enpresa "arruntean". Zorte on denei! Gogoratzen dizuegu azaroaren 7tik aurrera beste talde bat hasiko dela bere formakuntzarekin, martxoa arte. Informazio gehiago nahi baduzue deitu Atzegira 942 42 39 42ra
Padeleko kurtsoa [2011/10/17]
Argazki polit hau bidali digute. Padeleko kurtsiloan ateratakoa da eta argi ikusten da ze giro ona duten...
NEURRIAN TXIKIS [2011/10/13]
Larubatean, hilak 15, txikientzat antolatzen ditugun ekintzak hasiko dira! Hemen uzten dizuegu autengo programazioa begirada bat emateko:  
� ekintzak DOC
Txolarteko argakiak bidali dizkigute. Ea zuen gustokoak diren. Argazkiak ikusi
   Urriaren 22an, Sastarrain Baserri Eskolan
� baserri eskola PDF
Txikiak, piraguan [2011/09/20]
Joan zen ekainean, piraguan aktibitate bat antolatu zen txikientzat. Hemen dituzue argazkiak Piraguan
Monitore boluntarioak behar dira Tolosako Txolartean, asteburuetan ekintza desberdinak ...
Irailaren 23an, arratsaldeko 16.00tan GOIBURUKO ESKOLAREN ETA GOLF EGOKITU JAURDUNALDIAREN AURKEZPENA izango da. Izen emateko 943423942 telefonora deitu edo  fran@atzegi.org
� EGITARAUA DOC
Atzegiko boletina [2011/09/12]
Kalean da Atzegiko iraileko boletina. Dena den, hemen duzue zerbait kontsultatu nahi baduzue. Iraila 2011
Uda pasa eta gero villa marira bueltatu gara asteburua pasatezeko!Argazki eta informazioarekin guztia blogean! Gogoratu helbidea:  https://programarespiro.blogspot.com/
Kirol eta ikasketa ekintzen izen ematea jarriko da martxan irailaren 13tik 16a bitarte.
Atsedeneko egutegia [2011/08/30]
Irailak 9an hasiko dira Atseden programako asteburuak. Web honetan agenda atalean hain zuzen ere, 2011,go asteburu eta zubi guztiak ikus ditzazkezue. Informazio gehiago behar baduzue, idatzi asociados@atzegi.org helbidera
ATSEDEN [2011/08/17]
Urtero egiten den bezala Atsedeneko taldea Villa Marin elkartu da oporrak pasatzeko... Argazki eta informazio guztia blogean: http://programarespiro.blogspot.com/2011/08/vacaciones-atseden-oporrak.html
ARARTEKOAREN ESKU-HARTZEARI ESKER, ARDURAPEKO SEME EDO ALABA EZINDUAGATIKO PRESTAZIOA JASOTZEN DUTEN PERTSONEK (%65EKO EZINTASUNA ETA 18 URTE BETEAK) DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN OSAGARRI BAT JASOKO DUTE... INFORMAZIO GEHIAGORAKO: www.ararteko.net/s_p_9_final_Principal_Listado.jsp
� DBE PDF
Pariseko bidaian aldaketa bat izan da. Goizeko 9etan atera beharrean, arratsaldeko 19,30etan aterako da. Ondorengo eskutitzan ikus dezakezue
� Paris DOC
Oporretako Bilerak [2011/07/7]
Hemen uzten dizkizuegu oporretako gutunak, bileren datak eta lekuak ikus ditzazuen. Parte Hartuzeko informazioa gogoratzeko klikatu hemen.
�

Orrialdea: [21] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31] Hurrengoa



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia