Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KALITATEAREKIN ETA BERDINTASUNAREKIN KONPROMISOA

KALITATE PLANA

2014ean, Plena Inclusión, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Espainiako Konfederazioak, proposatutako Calidad Plena Sistemaren akreditazioa jasotzeko lanean hasi ginen.

Kalitate eredu honek adimen desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten dugun erakundeei GURE LANEAN HOBETZEN laguntzen gaitu.

Horretarako, 19 neurri jasotzen dituen Hobekuntza Plan bat aurkeztu dugu. Datozen urteetan Plana ezarriko dugu.

Sakatu hemen Hobekuntza Plana ikusteko

 

Konpromiso etapan akreditazioa

2018ko ekainaren 20an KONPROMISO ETAPAN akreditazioa jaso genuen.

 

 

BERDINTASUN PLANA

2014ean bide berri bat hasi genuen Emakume eta Gizonezkoen arteko Aukeren Berdintasunarekiko dugun konpromisoa  erreal eta efektibo bilakatu nahi dugu. Prozesu honen baitan, 2015ean 2015-2018 Atzegiko Emakumezko eta Gizonezkoen arteko Berdintasun Plana abian jarri genuen.

Plan honen helburua Atzegin Emakumezko eta Gizonezkoen arteko aukera berdintasuna  lortzeko neurri ezberdinak ezartzea da.

Horretarako, lan baldintzekin zerikusia duten hainbat aspektuei so egiteaz gain, gure elkartearen helburua aintzat hartuta, gure gizarte esku-hartzean genero ikuspegia  txertatzea beharrezkoa dela uste dugu, adimen urritasuna duten pertsonen aukera berdintasunerako ere lagungarria izango delakoan.

2021ean 2021-2024 Atzegiko Emakumezko eta Gizonezkoen arteko Berdintasun Plana egin dugu. 

Sakatu hemen Berdintasun Plana eskuratzeko

 

Sexu jazarpena eta jazarpen sexualaren aurkako protokoloa

Protokolo hau Atzegiko 2015-2018 emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasun planaren bitartez abian jarritako neurria da. Protokolo honen helburua sexu jazarpen eta jazarpen sexista ekiditea da eta prebentziorako prozedurak espezifikoak arbitratu eta jazarpena jasan dutenen salaketa eta erreklamazioei erantzun bat ematea da.

Ondorengo esteken bitartez protokoloaren bi bertsioak eskuratu ditzakezue:

Bertsio Osoa

 

Emakunderen Lankidetza Erakundearen Aitorpena

2017ko otsailaren 7an Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, Atzegiri Emakumezko eta Gizonezkoen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izaera aitortzea erabaki zuen Elkarteak Berdintasunarekiko onartutako konpromisoa dela eta. Aitorpen hau 2022ko maiatzaren 26ean berritu du Emakundek. 

Egin klik aitorpen berria ikusteko.