BIZITZA INDEPENDENTERAKO FAMILIA LAGUNTZA |
Bizitza Independenterako Familia Laguntza Programaren helburua adimen desgaitasuna duten eta bakarrik bizi nahi duten pertsona eta euren familiei norberaren bizitza autonomorako proiektua abian jartzen laguntzea da. Horretarako, aholkularitza, laguntza eta orientazioa eskaintzen dugu bizitzako arlo guztietan.
Gure lanaren oinarria:
2019ko urtarrilaren 31ean 42 pertsonek (23 gizonezko eta 19 emakumezko) jasotzen dute laguntza programa honen bitartez, Gipuzkoako udalerri ezberdinetan (Irun, Zarautz, Tolosa, Andoain, Zumarraga, Lasarte, Ordizia, Beasain, Donostia, Hondarribia, Azpeitia, Arrasate, Bergara, Legazpi, Getaria, Pasaia, Errenteria eta Orio).
Honez gain, berriki martxan jarri dugu Bizitza Independenterako Formazio Programa bat. Honen helburua, adimen desgaitasuna duten pertsonak modu independentean bizi ahal izateko beharrezkoak diren trebetasunak lantzea eta norberaren egoerara egokitzen den bizimodua bilatzea da.
Atzegi
Okendo 6, behea
20004 Donostia
Tel: 943 42 39 42
IFK: G20044095