BIZITZA INDEPENDENTERAKO FAMILIA LAGUNTZA |
Bizitza Independenterako Familia Laguntza Programa
Desgaitasun intelektuala duten pertsonek nola, non eta norekin bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea dute. Premisa horren pean sortu zen Atzegiko Bizitza Independenterako Familia Laguntzarako programa (lehen SOLOS bezala ezagutzen zena), duela 25 urte. Denbora horretan zehar, adimen-desgaitasuna duten pertsona askok Bizitza Independentearen Plana martxan jarri ahal izan dute Atzegitik eskainitako laguntzei esker.
Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutako Bizitza Independenterako Familia Laguntzako Programatik 55 pertsona artatzen ditugu Gipuzkoako hainbat udalerritan.
Gure egitekoa honakoa da:
Beste jarduera batzuk:
Bizitza Independenterako Familia Laguntza Programaren erabiltzaileei eskaintzen dizkiegun banakako laguntzekin batera, beste jarduera berezi batzuk antolatzen ditugu, hala nola:
- Egonaldi bereziak Gabonetan, Urteberrian eta Aste Santuan.
- Topaketa ludikoak
- Prestakuntza-tailerrak
Bizitza Independenterako Formazio Programa
2015ean, bide berri bati ekin genion Bizitza Independenterako Familia Laguntzako Programaren esparruan; esperientziaren bidezko prestakuntza. 3-4 hilabeteko prestakuntza-promozio txikiak. Etxebizitza pilotu batean egindako entrenamenduaren bidez, adimen desgaitasuna duten pertsonen talde oso txiki batek trebetasunak eskuratzen ditu bizitza autonomoko proiektuari ekiteko.
Esperientzia pilotu horien helburuak honako hauek dira:
• Etxean autonomia-ohiturak hartzea.
• Komunitatearen erabileran autonomia lortzea (garraioak, baliabide publikoak...).
• Bizikidetzarako gizarte-trebetasunak eskuratzea.
• Autodeterminazioa hobetzea (erabakiak hartzeaz arduratzea, behar bezala aukeratzea, aisialdiaz gozatzea...)
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu 943 42 39 42 telefonora edo idatzi mezu bat ainhoa@atzegi.eus helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara.
|
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
|
![]() |
|||||||||
![]() |
|||||||||
|
|||||||||
![]() |
|||||||||
![]() |
Atzegi
Okendo 6, behea
20004 Donostia
Tel: 943 42 39 42
IFK: G20044095