Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

BERRIAK

 

Orrialdea: [24] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31] Hurrengoa

Dakizuen bezala, asteartean, maiatzak 18, aurtengo ekitaldi nagusia ospatu genuen. Hemen dituzue hainbat argazki: www.atzegi.org/antBuspre.asp
Prentsaurrekoa [2010/05/18]
Gaur goizean Gipuzkoako Foro Aldundian aurtengo kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa burutu da. Bertan Josean Idoeta, gure lehendakaria; Maite Etxaniz, Gizarte Politikako Diputatua eta Mitxel Lakunza, Famili laguntzako arduradunak parte hartu dute.
Aurtengo kanpainaren hasiera emango zaio laister. Bihar asteartea prentsaaurrekoa izango da (ez astelenean iragarrita zegoen moduan). Prentsaaurrekoan azalpen guztiak azalduko dira eta espero dugu oiartzuna handia izatea.
Aurreko larunbatean, maiatzak 15, Deba Goieneko bazkideek urtero egiten duten topaketa ospatu zen. Jai eguna izan zen, eta hori dela eta aurtengo kanpainako azalpenak ezagutzeko eta erakusketara bisita egiteko aukera izan genuen. Amaitzeko denok batera polikiroldegian bazkaldu genuen. Informazio gehiago nahi baduzue: http://www.diariovasco.com/v/20100515/alto-deba/atzegi-festeja-aniversario-20100515.html
Atzegiko eskualdeko batzordetik kartelen erakusketak eta argazkienak antolatzen ari gara. Argazkiak Atzegi eta Evahren arteko lahiaketakoak dira. Azkeneko 50 urtean Atzegiko gorabeherak erakutsi nahi ditugu kartelekin baliatuz. Erakusketa hau hainbat herritik pasako da eta ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zehaztutako datak hauek dira: Oñati: Maiatzak 12tikl 19ra. Kultur etxean (18'00-20'00) Irun. Maiatzak 20tikl 27ra. Martindozenea gaztelekuan (17'30-20'30) Rentería: Maiatzak 28tik ekainak 4ra. Xenpelar etxea (17'00-20'00) Hernani: Ekainak 14tikl 18ra Udara pasa eta gero, Donostian, Beasainen, Tolosan, Legazpin, Zarautzen y Azpeitian. Erakusketan, bisitarien iritziak jasotzeko liburuxka bat izango duzue. Bertan, adimen urritasuna duten pertsonen etorkizuna nola imajinatu nahi duzuen idazteko parada izango duzue.
Atsedeneko bloga [2010/05/11]
Eguneratu dugu Atsedeneko bloga, aurreko asteburu informazioarekin (maiatzak 8-9). Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
ZINE ZIKLOA [2010/05/6]
Urtero egiten den bezala, Azpeitin Atzegiko Zikloa jarri duten martxan. Hemen dituzue egitaraua: - maiatzak 7, ostirala: Baztartxon, 22.00tan "Yo, también". - maiatzak 11, asteartea: Matadeizen, 21.30ean "Leon y Olvido". - maiatzak 12, asteazkena: Matadeixen 20.00tan Jon Andueza, zuzendariarekin . 21.30ean "Simplemente". - maiatzak 13, osteguna: Matadeixen 21.30ean "Un ángel en mi mesa". **11 eta 13ean pelikula aurretik laburmetrai bat egongo da.
Eguneratu dugu Atsedeneko bloga, aurreko asteburu informazioarekin (maiatzak 1-2). Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
Igeriketa txapelketa [2010/04/30]
Aurten igeriketa txapelketa maiatzaren 22an izango da, Donostiako Alza polikiroldegian. Gipuzkoako igerilariek maiatzak 10 baino lehen 943 42 39 42 telefonora deitu behar duzue, parte hartu nahi baduzue. Artxiboan klikatu informazio gehiago nahi baduzue
� Igeri txapelketa PDF
Laister udako oporrak izango dira eta honez gero izango dituzue zuen etxean haien berriak. Parte Hartuzeko destinoak ere laister jakingo ditugu, baina Espainia eta Portugalera izango dira, ziur aski. Txolarteko oporretara joateko izen emate epea maiatzaren 10tik 14ra izango da eta Udako Parte Hartuz ekainaren 4tik 8ra. Boluntario gisa joateko gogokin zaudetenok gurekin harremanetan jar zaitez: telefonoz 943423942 edo mail-ez tsasoarmas@atzegi.org
Txolarte Eguna [2010/04/30]
Hurrengo maitzaren 8an Txolarte Eguna ospatuko dugu. Arrasateko Uarkape frontoian izango da, 11tik 16.30tara eta kultur ekintzak, Dj, opariak eta jai giroa izango ditugu. Etor zaitezte!!
ATSEDEN TXIKIS [2010/04/26]
Aurreko asteburuan atseden txikientzat izan da eta primeran pasa dute! Argazkiak ikusteko: http://programarespiro.blogspot.com/
Atzegiko zine taldeak aurkeztu ditu bere lanak, film laburren eta bideoklipen lehiaketan parte hartzeko, argazkiak ikusten duzuen bezala. Gogoratu apirilaren 30ean epea amaitzen dela. Animatu!
Joan zen ostiralean, Bilboko Euskaldunan, gida honen presentazioa burutu zen. Atzegiko 3 pertsonan han izan ziren, Atzegi Hizkuntzako Komisioaren kideek, hain zuzen ere. Ea gida hau asko erabiltzen den berritzegunetan, eskoletan... Informazio gehiago: http://fevas.blogspot.com/
Zentru berri bat (garagunea izenarekin) irikitzear dago Legazpi. Pasa den asteazkenean bilera bat antolatu zen Legazpin, familiei informatzeko. Berri hau zabaltzeko klikatu hemen: http://www.diariovasco.com/v/20100416/alto-urola/garagunea-abrio-puertas-familias-20100416.html
Famili talde batek Bidanin pasa zuen joan zen San Joseko zubia eta argazki hauek bidali dizkigute. Argazkiak ikusi
Akaba Bera Bera taldetik sarrerak eskeini digute. Datorren larunbatean, arratsaldeko 7retan, Bidebieta polikiroldegian eskubaloiko partida ikusteko dira. Partida Akaba Bera Bera-Castro urdiales izango da, Sarrerak interesatzen bazaizue, deitu Atzegira (943 423942) eta galdetu Mitxel edo Oscarrrengatik
Legapizko Txolartea [2010/04/13]
Legazpiko gazteentzat gero eta ezaguna da Txolarte taldea. Joan zen astean, Gazte txokoan, hogei bat gaztek aukera izan zuetn Txolartea zer den jakiteko, hango erabiltzaleak, monitoreak eta familiarrak han izan bait ziren, taldea nola funtzionatzen duen esplikatzen. Informazio gehiago: www.diariovasco.com/v/20100411/alto-urola/txolarte-experiencia-merece-pena-20100411.html
2.009ko memoria [2010/04/12]
Laister Atzeegiko bazkideek jasoko duzue zuen etxean 2.009.go txostena (boletinarekin batera). Dena den, hemen ere aukera duzue gainberatzeko. 2009.go txostena
Martxoko boletina [2010/03/31]
Laister etxean izango duzue martxoko boletina. Denak Atzegiko 50. urtemuga ospatzeko asmoarekin berrikuintza batzuk egin ditugu: kartel zaharral, prentsako notak... Ea gustokoa duzuen. Hemen ere ikus dezakezue. Martxoa 2010
Apirilaren 14ean, Urola Garaiako Bazkideen Batzar Nagusia ospatuko dugu. Bertan, martxan jarriko den Eguneko Zentroari buruz hitz egingo dute bai arduradunek baita adimen urritasuna duten personak ere. Eskualdeko familiei, hemn doan karta iritsiko zaizue. Hona eguna eta ordua: Data: apirilaren 14a asteazkena. Ordua: 19:00etan Lekua: LEGAZPI GARAGUNEA Azkorri kalea, 16 LEGAZPI Lokala, udaletxetik gertu dago
� Karta DOC
Joan zen igandean, Atano pilotalekuan ateratako argazkiak iritsi zaizkigu. Laisterrean, informazio gehiago izango duzue. Argazkiak ikusi
Iparkutxako Torneo [2010/03/24]
Martxoaren 28an, igandea, adimen urriko pilota kirolarien I. Iparkutxa Torneoa jokatuko da Donostiako Atano III.a frontoian, 09:00etatik 14:00etara
Pasa den San Jose zubian, Atsedeneko talde bat Villa Marin izan zen. Hemen dituzue argazkiak, informazioa... Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
TOLEDO 10 [2010/03/16]
Otsailaren 26,27 eta 28an FEAPSeko "Toledo 10" kongresua ospatu zen, eta Atzegik ere parte hartu zuen. Hemen argazki batzuk uzten dizkizuegu. Informazio gehiagorako http://www.toledo10.org orrian sartu.
Eguneratu dugu Atsedenko bloga, aurreko asteburu informazioarekin (martxoak 5-7) Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
Azkaingo ikastolako gurasoak Integrazio Batzordearen alde igandean Donostian ikusteko aukera! Animatu zaitezte!
Gogoratu gaur, otsailak 26, arratsaldeko 19.30etan "Simplemente" dokumentala ikusteko aukera izando duzuela. Arrasaten izango da, Amaia Antzokian. Informazio gehiago nahi baduzue: www.diariovasco.com/v/20100224/alto-deba/documental-simplemente-mejor-rock-20100224.html#opina
Egunertatu dugu Atsedenko bloga, aurreko asteburu informazioarekin (otsailak 19-21). Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
Inauteriak... [2010/02/22]
Donostiako taldeak inauterietako argazki gehiago bidali dizkigu... Klik hemen ikusteko
Hemen dituzue Film Laburren eta Bideoklipen 3. lahiaketaren arauak. Dakizuenez aurten Atzegiren 50. urtemuga ospatuko dugu eta autengo lehiaketa hau hildo hortaik joatea pentsatu dugu. Nola imajinatzen duzun bizitza adimen urritasuna duten pertsonentzat hemendik 20,30 edo 50 urtera. Imajina ezazu... Jende gehiago parte hartzeko asmoarekin aurten bideokliparen lehiaketa ere izango da. Edonork, argazki batzuekin (hobeto bideoa), musika eta imajonazio apurtxoarekin har dezake parte. Animo guztioi. 2010 kanpainaren barruan banatuko dira sariak (maiatzan)
� Arauak PDF
Eski argazkiak [2010/02/17]
Hemen dituzue esquiatzen egon ziren bigarren taldeko argazkiak (txolarteak: Donosti, Irun, Errenteria) Ikusteko: www.atzegi.org/antBuspre.asp
Aurreko larunbatean inauteriak Villa Marin ere ospatu ziren...Hemen dituzue zenbait argazki:
Eguneratu dugu Atsedeneko bloga Inauterietako informazioarekin (otsailak 12-14). Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
Atzegiko Aisialdi eta Gizarte Parte Hartzeko Zerbitzutik boletin digital bat atera berri dute, MUXUTRUK izenpean hain zuzen ere. Boluntarioei informazioa luzatzeko eta berarien harremanak errezteko jaio da MUXUTRUK. Hasiera batean, boluntario guztiei emailez bidaliko zaie boletina eta atzegizale guztiek gure web orrian ikusteko parada izango dute. Gustatuko zaizuelakoan, hemen ipintzen dugu lehenengo alea.
Eskiatzen argazkiak [2010/02/10]
Begirale batek argazki hauek bidali dizkigu, Jacan eskiatzen ateratakoak (urtarrilak 22-24). Ikusteko Klik hemen
Joan zen igandean, Eibarren, koadro erakusteari amaiera eman zitzaion. Atzegitik parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiogu. Igandean, argazkian ikusten den moduan, Maite Narbaiza, Atzegiko Eibar Zonalde Komisioko delegatua eta Jose Luis Basoko, Atzegiko zuzendaria, hara hurbildu ziren eskerrak ematera eta bildu zen dirua jasotzea.
Simplemente [2010/01/27]
Donostiako Zine eta Giza Eskubideen arlo barruan, datorren Otsailaren 16ean, arratsaldeko 20.00etan, Victoria Eugeniaren antzokian "Simplemente" dokumentala eskeiniko da. Jon Anduezak zuzendu du lan hau. Down Sindromea duen talde baten gora beherak azaltzen dizkigu era dibertigarri eta naturaltasun osoz. Honako helbidean eskura ditzazkezue sarrerak: http://www.generaltickets.com/kutxa/index.cfm?NIdioma=E&referer=http://www.kutxa.net Dena den, Donostiako Kutxa aretoan, otsailak 20ean, berriro botako dute, kasu nonetan, muxutruk. Jakin gaineaizango zarete.
Aisialdiko Bideoa [2010/01/27]
    ATZEGI FEAPS elkartearekin batera ari da ...
Aurten Eibarko Lagun Taldeak "¡Y YO CON ESTOS PELOS!" haurrentzako ikuskizuna eskainiko du. Ekitaldian ileapaindegi batean itxuraldatuko dute eszenatokia eta bertan denetariko pertsonaiak agertuko dira; zahar ospetsuenetatik hasita, festak egitea helburu duten bizilagunak, maiteminduak, diseinatzaileak, merkealdien bisitariak eta beste pertsonaren bat edo beste. Tokia: Hezkuntza Esparruan. Egunak eta ordua: Larunbatak 23 eta 30, 17:30etan. Sarrerak: euro 1
Argazki hauek bidali dizkigute, atzo danborradan ateratakoak. Oso egun aparta pasa omen zuten, errepikatzeko modukoa.
Atsedeneko bloga eguneratuta dago, urtarrillaren azken asteburuekin. Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
Tolosako Txolartea [2010/01/18]
Tolosako Txolarteko begiraleek argazki hauek bidali dizkigute, abuztuan Arandan ateratakoak. Klikatu ikusteko
Margolan Erakusketa [2010/01/15]
Bihartik aurrera eta urtarrilaren bukaerarte, Eibarko Unzaga Erretiratuen Etxean margolan erakusketa bat izango da. Erakusketan parte hartzen duten margolariek euren lanak eman dituzte zozketatuak izan daitezen bertan salduko diren boleto batzuen bitartez. Bildutako diru guztia Atzegira bidaliko da artisauen boraondatez. Erakustaretoaren ordutegia honakoa izango da: Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 19:15etatik 21.15etara eta larunbat eta igandeetan 12tatik 14tara. Atzegitik bertara hurbiltzea animatzen zaituztegu. Bide batez margolariei eskerrak eman nahi dizkiegu izan duten eskuzabaltasunagatik. Informazio gehiagorako: http://www.diariovasco.com/20100115/bajo-deba/exposicion-tombola-beneficio-atzegi-20100115.html
Junen argazkiak [2010/01/7]
Junen familiak argazki hauek bidali dizkigute eta 2010. urte zoriontsu opa digute. Mila esker!
Joan zen 21ean Joxe Cruz Armandariz hil egin zen. Hemendik besarkada handi bat bere familiari, bereziki Mertxe, bere arrebari. Omenaldi gisa, bi karta iritsi zaizkigu eta hemen ipintzen ditugu. Bata, bere laguna Begoñak idatzi du, bere erlazioa Joxetxorekin adieraziz. Besteak, Jasonerena. Eskutitza bat prestatu zuten eta elizkizunetan irakurri zuten. Benetan, hunkigarria, izenburutik hasita "Eras diferente". Agur, Joxetxo eta eskerrik asko denarengatik!
�
Abenduaren 20an Santo Tomas eguna Villa Marin ospatu genuen. Hemen dituzue zenbait argazki.
Atsedeneko bloga eguneratu dugu, azken asteburuko informazioarekin (abenduak 18-20). Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
Zabalegi [2009/12/18]
Aurten ere, ohi bezala, Fundacion Goienetxeko Pausoakeko kideek merkatal azoka antolatu dute Zabalegin. Informazio gehiago helbide honetan: http://www.diariovasco.com/20091218/al-dia-local/baserritarras-primera-20091218.html
"Simplemente" [2009/12/18]
"Simplemente" dokumentalari buruz informazioa zuenganatzen dugu. Jon Anduezak zuzendutako dokumentalan, down sindromea duen pertsonak dira pertsonai importanteenak. Laister izango dugu ikusgai Victoria Eugenia antzokian . Jakin gainean izango zarete. Bitartean, prentsan azaldutako berria duzue hemengo helbidean: http://www.diariovasco.com/20091218/cultura/desarmante-sinceridad-chicos-down-20091218.html

Orrialdea: [24] : Guztira: [31] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31] Hurrengoa



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia