2023. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA |
Legez, enplegu publikoko plazen %2 adimen desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatuta egon beharko lirateke. Errealitate hori oraindik ezezaguna da pertsona askorentzat. Hala ere, eskubide hori errealitate bihurtzeko, ezinbestekoa da gaitegi, prozesu eta azterketak adimen desgaitasuna duten pertsonentzat egokitzea.
NI PREST NAGO, ETA GIPUZKOA?
Adimen desgaitasuna duten pertsonak prest daude. Gehienek ilusio handiz egiten diete aurre ikasketei, eta aukerak mugatuak direla jakin arren, ez dute amore ematen. ATZEGItik prozesu osoan zehar laguntzen diegu, ikasketa garaian zein azterketa egunean.
Aukera berdintasuna duen gizarte bat nahi badugu, non ohikoa izango den desgaitasun intelektuala duten pertsonak administrazio publikoan lanean ikustea, ezinbestekoa da Gipuzkoa ere prestatuta egotea.
Kartelak
Aurtengo protagonistak Victor eta Marta dira, eta biek dute esperientzia enplegu publikorako hainbat deialditan.
Bideoak
Bideoek erakutsi nahi dute adimen desgaitasuna duten pertsona asko, hala nola Víctor eta Marta, prest daudela.
Orain, haientzat egokitutako enplegu publikoko deialdi gehiago behar ditugu.
Kontuan hartu beharreko zenbait data
Prentsaurrekoa
Urriaren 16an, 11:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian.
Eskualdeetako aurkezpenak
URRIAK 16
URRIAK 17
URRIAK 18
URRIAK 19
URRIAK 20
URRIAK 25
Kanpainako ekitaldi nagusia
Urriaren 23an, 18:30ean, Antzoki Zaharrean.
Sarrerak eskuratu nahi badituzu Atzegira deitu dezakezu (943 42 39 42).