|
"Etzi" Down sindromea duen pertsonengana eta beraien familiengana hurbiltzen digun ikuskizun hunkigarria da.
Larunbatean eta igandean, arratsaldeko 8retan, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Informazio gehiago
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/02/09/ocio-y-cultura/cultura/etzi-tragikomedia-hunkigarria-taularatuko-dute-asteburuan-donostian
|
|
|
|
Joan zen larunbatataik zabalik dago Legazpiko kultur Etxean Atzegiko kartelen erakusketa. Mriam Gorritxok inauguratu zuen, Atzegiko kartelak esplikatzen. Informazio gahiago
http://www.diariovasco.com/v/20110209/alto-urola/carteles-fotos-recorren-anos-20110209.html
http://www.diariovasco.com/v/20110203/alto-urola/miriam-gorritxo-inaugurara-exposicion-20110203.html
|
|
|
|
Pasa den larunbatean, otsailak 5, Beasaingo Odolkiaren Kofradíak bi Kofrade berri izeandatu zuen: Txolartea eta Oscar Terol. Aurtengoa, bere 26. edizioa ospatu zen giro alaiean.
Atzegitik zorionak eman nahi dizkiogu Txolarteko boluntario guztiei. Benetan eskertzekoa da astebururo konpartitzen duen denbora adimen urritasuna duten neske mutilekin. Eskerrak ere Oscar Teroli bere hitzengatik eta nola ez, Beasaingo Kofradiari Txolertea izendatzeagatik. Mila esker egun borobila honegatik, benetan!
|
|
|
|
Datorren ostiralean zabalduko da erakusketa hau Legazpin. Informazio gehiago hemen:
http://www.diariovasco.com/v/20110130/alto-urola/llega-legazpi-exposicion-aniversario-20110130.html
|
|
|
|
Lehen sorospeneko ikastaro egunak aldatu egin dira.
Azkenean martxoaren 5 eta 6an izango da..
|
|
|
|
Laister jasiko duzue Atzegiko boletina. Urtero abenduan jasotzen duzue baina aurten, 50. urtemuga dela eta, ile hontan iritsiko zaizue. Dena den, hemen duzue begirada bat emateko.
Atzegiko boletina
|
|
|
|
Atzegiko 50 urtemuga dela eta, azken boladan hainbat eereportai azaltzeen ari dira prentsan. hemen adibide batzuk:
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/01/16/sociedad/euskadi/medio-siglo-apostando-por-la-utopia
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/01/17/sociedad/euskadi/dos-generaciones-un-proposito
|
|
|
|
Hernaniko Txolartekoek Gabonetan atera ziren kalez kale abesten eta argazki hauek bidali dizkigute.
Argazkiak
|
|
|
|
Iritsi zaizkigu Kursaalean Atzegiko 50. urtemugaren egindako festaren argazkiak. Hemen dituzue ikusgai
Kursaal (10.12.27)
Kubo txikia (10.12.27)
|
|
|
|
Hurrengo astean, hilak 11, eskiatzera joateko izena emateko epea hasiko da. Anima zaitez eta gure web orriaren bidez izenaeman, INSKRIPZIOAK atalean sartuz eta formularioa betez. Bestela, betiko moduan , Atzegiko mulegoan aurki dezakezuen eskaera orria bete beharko duzue.
|
|
|
|
Pasa den 27an, Donostiako Kursaalean, 2.200 atzegizale baino gehiago elkartu ginen, Atzegiko 50 urtemuga ospatzeko asmoarekin. Han elkartu ginenok ondo baino hobeto pasa genuen. Ilusioz eta ametsez beteriko etorkizuna imajinatzen dugula esan nahi genuen eta adimen urritasuna duten pertsonek ere mezu argiak utzi zizkiguten...
Ea laister argazki batzu jartzen ditugun. Bitartean prentsako berriak ikusgai dituzue hemen:
http://www.diariovasco.com/v/20101228/al-dia-local/atzegi-cumple-anos-multitudinario-20101228.html
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/12/28/sociedad/euskadi/mas-de-2000-personas-celebran-el-50-aniversario-de-atzegi-en-el-kursaal
|
|
|
|
Gaur, ETB1an arratsaldeko 16.30tan Arratsaldero saioan Atzegiko 50. urtemuga dela eta elkarrizketa bat egingo diote Ainhoa, Aiotz eta Haritz, Atzegiko kideei.
Gogoratu, gaur denok arratsaldeko 16.30 etb1an!
|
|
|
|
Abenduak 27. Iritsi zaigu eguna. Arratsaldeko zazpiretan, Donostiako Kursaalean, Atzegiko lehenengo 50 urte ospatuko ditugu eta 50eko ibilaldi berriari ekingo diogu.
Zuetako askok, erreserbatutako sarrerak jaso dituzue dagoeneko. Jaso ez duzuenok, prest dituzue Atzegiko bulegoan. Dena den, azkeneko egunean, jaso ez diren sarrerak, Kursaalera eramango ditugu, bertako takilan zuek jasotzeko.
Beste berri bat. Kursaaleko kubo haundiaren sarrera guztiak banatu ditugunez, kubo txikiaren ateak ere zabalduko ditugu, kanpoan inor geratu ez dadin. Jakin dezazuela kubo txikian sartzeko sarrerak oraindik eskuratzeko aukera duzuela (deitu bulegora 943 42 39 42) eta baita 27an, Kursaaleko takilan, 18etatik aurrera.
Ea prestatzen ari garen guztia zuen gustokoa den...
|
|
|
|
2011ko urtarrilaren 3an, 16.00etatik-19.30etara urritasuna duten haurrentzat Kursaalean aurtengo Haurren Gabonetako Parkean saio berezi bat antolatu dute.
Gonbidapenak nahi badituzue bulegoan eskatu.
|
|
|
|
Abenduaren 17tik urtarrilaren 9ra Donostian, Kutxa Boulevard Aretoan, “ATZEGI 50. URTEZ IMAJINATZEN” erakusketako kartelak eta argazkiak ikusteko aukera izango dugu.
Aretoko ordutegia 10:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 21:00etara da. Areto berdina konpartituko dugu Eguberriko Jaiotzen erakusketarekin batera, beraz, Gabonetan familiarekin etortzeko plan polita iruditzen zaigu.
|
|
|
|
Atzegiko 50.urteaurrena ospatzeko, orain argazki eta kartelen erakusketa Guipuzkoako Batzar Nagusietan dago.
Gainera aurten abenduan antolatutako plenoetan adimen urritasuna duen pertsona batek azfata gisa parte hartuko du.
Informasio gehiagorako:
http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DJGPortalWEB/noticias_detalle.jsp?id=157
http://www.diariovasco.com/v/20101210/al-dia-local/atzegi-cumple-anos-consolida-20101210.html
|
|
|
|
Pasa den astean (zubian) atsedeneko programa bete zen Villa Mari.
Hemen dituzue argakiak eta informazioa:
http://programarespiro.blogspot.com/
|
|
|
|
Bertan dugu abenduaren 27a. Egun horretan, arratsaldeko 19,00etan, Donostiako Kursaalean, atzegizale guztiok merezi duen moduan ospatuko dugu Atzegiren 50. urtemuga. Ilusioz ari gara prestatzen dena eta zuekin nahi genuke gozatu momentu hau eta baita zuen senide eta lagunekin.
Nola imajinatzen duten etorkizuna nahi digute esan adimen urritasuna duten pertsonek eta egindako lana nahi dute eskertu... ikus eta entzun behar dugu zer dioten.
Sarrerak eskuratzeko, bi eratara egin dezakezue:
Atzegira deituz (943 42 39 42)
Email bidaliz asociados@atzegi.org helbidera
Probintzi barruan bizi zareten pertsonentzako autobusak ari gara antolatzen, gauzak errezteko.. Interesatzen bazaizue, komentatu lehen bait lehen.
Aurrerago zabalduko dizuegu informazio gehiago baina, data hori kontutan har dezakezue iadanik: abenduak 27.
Atzegiko presidenteak bidalitako karta ipintzen dizuegu
|
|
|
|
Tolosako Txolartean boluntario bila gabiltza. Larunbatetan biltzen gara ekintza desberdinak egiteko: poteoa, eskulanak, zinemara joan etab.
Animatzen bazara deitu dezakezu bulegora 943423942 (Itsaso Armas)
|
|
|
|
Aurreko larunbatean, hilak 20, gure txikiak Tolosan ibili ziren, TOPIC museoa ezagutzen.
Hemen argazki batzuk uzten dizkizuegu:
|
|
|
|
Atzo zabaldu zen Donostiako Amara auzoan Atzegiko Etxebizitza berri bat. Dagoeneko bost neska gazte bizi dira bertan, baina laster beste hiru neska joango dira bizitzera, guztira zortzi pertsonentzat pentsatuta bait dago etxebizitza berri hau. Beraientzat garrantzizko pauso bat da beren bizitzan. Horregatik urduri xamar zeuden, baino ilusio osoarekin.
Etxebizitza honek erdibideko laguntza maila izango du eta bertan bost profesionalek bideratuko dute lan zuzena: Beatriz Benito eta Elena Larrañaga Zaintzaileak, Amaia Fernandez eta Rosa Romero Etxekoandre-Zaintzaileak eta Miren Iradi arduradun bezala.
Sorte eta lan ona izan dezazutela zuen bizitza proiektu berri honekin!
|
|
|
|
Ohiturari jarraituz, bi urtean behin, Azpeitin Urola Erdiko familien jaia ospatu genuen joan zen igandean. Ohiko meza entzun ondoren, Atzegiko kartelak eta 2010.go lehiaketaren argazki irabazleak ikusteko aukera izan genuen erakusketan
Eta nola ez, amaitzeko, ia ehun pertsona elkartu ginen jatetxean eta bertan, Txolarteko kideak aterarako argazkiak ikusi genituen eta baita ondo jan eta dantza egin ere, ipintzen ditugun argazkietan ikusten duzuen moduan.
Argazkiak
|
|
|
|
Hurrengo astean, hilak 16an, "Parte Hartuz"-en izena emateko epea hasiko da. Aurtengo aukerak hauek dira: Benidorm, Oviedo eta Madrid.
Anima zaitez eta gure web orriaren ...
|
|
|
|
Atsedeneko bloga eguneratuta dago pasa den asteburuko informazioarekin (azaroak 5-7).
Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
|
|
|
|
Hemen dituzue Gorgonzolako hainbat argazki. Dakizuenez, Atzegiko 2010.go lehiaketaren irabazleak (Aretxabaletako taldea) Italiako Gorgozola herrira joan ziren, hango lehiaketan parte hartzera.
"Todo se puede lograr" lanaren errepresentazioa ere, Italira joan zen.
Oso esperientzi polita suertatu zen eta errepikatzeko modukoa.
Bideo batzuk ere hemen ikusi ditzazkezue:
http://www.youtube.com/results?search_query=amici+di+aretxabaleta+a+gorgonzola&aq=f
|
|
|
|
Urriaren 16an, autogestoreen VI. topaketa egin zen Amurrion, FEVAS-ek antolatuta.
Hemen argazki batzuk uzten dizkizuegu:
|
|
|
|
Errenterian informatika egiten dutenak aurreko astean etb3-ko saio batean atera ziren.
Bideoa ikusi nahi baduzue:
http://www.sutanblai.com/
http://www.eitb.com/telebista/etb3/
|
|
|
|
Urriaren 22an, Gorka Zufiaurrek parte hartzen duen obra, “Etzi”, aukeztuko da. Tolosako Leidor Antzokian izango da, arratsaldeko 20.30ean (sarrera= 10 €).
Gazte eta helduei zuzenduriko, Dar-Dar ekoiztetxearen ikuskizun berria da. Karlos Linazasororen izenburu bereko ipuinaren egokitzapena dugularik. Etzi, Down indromedun pertsonengana eta beraien familiengana hurbiltzen lagunduko digun ikuskizun hunkigarria dugu. Etzik, umore, intriga eta drama puntu batez, bizitza eta gizakiarekin adiskidetzen lagunduko digu.
Informazio gehiago:
http://www.diariovasco.com/v/20101020/tolosa-goierri/etzi-historia-bruno-20101020.html
|
|
|
|
Iaz jarri genuen martxan programa hau, eta balorazio positiba izan zenez, aurten ikastaroa mantentzeko erabakia hartu dugu. Klaseak Villa Marin izango dira, astearte eta ostegunetan (18.00-19.00 h).
Hemen argazki batzuk uzten diskizuegu, iazko azken egunean ateratakoak:
Hezkuntza.
|
|
|
|
Larunbata, hilak 16, txikiek Urbil-en eman zuten eguna: Macdonals-en bazkaltzen, karting zirkuito batean gidatzen...
|
|
|
|
Hemen duzue boluntarioen boletina, gainberatu bat emateko.
|
|
|
|
Hemen duzue ikusgai iraileko boletina.
Iraila 2010
|
|
|
|
Ekintza kulturaleko liburuxkan ikusi ahal duzuenez, irailak 25ean, Frantziako pasealekuan, Gipuzkoako Lehen itsasoko arrantza txapelketa ospatuko da, Atzegitik animatzen zaiztuztegu parte hartzera...
Ainmatzen bazara, idatzi fran@atzegi.org edo deitu 943 42 39 42 telefonora, irailak 17 baino lehen.
Hona prestautako ordutegia:
14,30 H Arrantzale eta parte hartzaileen harrera
15,00 Txapelketaren hasiera. Arrantzen den guztia itsaora bueltatuko da, bizirik.
18,30 Dominak eta trofeoen banaketa
Arrantzaleentzat txokolatada
|
|
|
|
Lerro hauen bitartez jarduerei buruzko akats bat jakinarazi nahi dizuegu. Hau da, urriaren 8 eta 9an klaseak izango dira eta bestalde urtarrilaren 7 eta 8an ez da klaserik egongo.
Hemen uzten dizuegu ordutegi zuzena:
|
|
|
|
Atzegiko Aisialdiako zerbitzutik datorren kurtsorako 2010-2011 ekintzak zabaldu nahi dizuegu.
Aurtengo izen emateko epea hau da: 2010eko irailaren 14tik 17ra.
|
|
|
|
Urteroko ohiturei eutsiz, aurten ere, boluntaritzaren mugimenduan parte hartzen duzuen guztiei, eskerrak eman nahi dizkizuegu, bazkariaren bidez..
Bazkaria Irailaren 25ean (14:00) Enbeltran kalean dagoen Donostiarra sagardotegian izango da .
Zuen parte hartzea baieztatzeko arantza@atzegi.org helbidera idatzi.
Informazio gehiago jasotzeko:
|
|
|
|
Uztailaren 24an Atzegiko autogestoreek bazkaria bat antolatu zuten, Donostiako "Boulevard 9-an".
Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk:
|
|
|
|
Hemen duzue iraileko boluntarioen boletina, gainberatu bat emateko.
Muxutruk. Iraila 2010
|
|
|
|
Urtero-urtero, gizarte-lanen bati eskaintzen zaio kontzertu hauetan sarreren salmentatik eskuratzen den dirua.Oraingo honetan, Atzegirentzat izango dira kontzertu hauetako irabaziak, aurten gure elkartearen 50. urteurrena ospatzen baitugu.
Kontzertu guztiak, ohi den bezala, Donostiako Santa Teresa Komentuan egin dira eta gu bertan egon gara, Atzegik egiten duen lana zabalduz eta atzegizale berrien bila.
|
|
|
|
Aurten, Atsedeneko oporrak abuztuaren 2tik 13ra izan dira,Villa Marin.
Argazkiak ikusteko betiko helbidean sartu...
http://programarespiro.blogspot.com
|
|
|
|
Dakizuenez, aurten Atzegin 50.urteurrena ospatzen ari garela eta, Musika Hamabostaldiak, abuztuaren 7an Villa Marin kontzertu bat antolatzeko aukera eman zigun. Musika eta giro ezin hobea izan genuen.
Argazkiak ikusteko Klikatu hemen.
|
|
|
|
Aurreko ekainaren 5an, Guipuzkoa plazan, Donostian, boluntaritzaren aldeko azoka ospatu zen. Boluntaritzarekin lan egiten dugun elkarte guztiek hartu genuen parte. Azokaren helburua kaleko jendea sentsibilizatu eta boluntaritzaren beharraz kontzientziatzea izan zen.
Nahi baduzue, hemen dituzue hainbat argazki:
www.atzegi.org/antBuspre.asp
|
|
|
|
Joan zen asteburuan, Hernaniko Txolarteko 4 lagun Lizarara joan ziren eta argazki hauek bidali dizkigute. Mila esker.
http://picasaweb.google.es/117353495359585842385/Estella2325Julio2010?authkey=Gv1sRgCMX4oqCt0uXhPQ&feat=email
|
|
|
|
Dakizutenez, aurten Atzegin 50.urteurrena ospatzen ari garela eta, Musika Hamabostaldiak, aukera gutxigo dituen kolektiboari musika gerturatzeko kontzertu bat antolatzeko aukera eman zigun. Hori dela eta, haiekin koordinatu eta gero, ondorengo egunerako kontzertu bat antolatu dugu Villa Marin (Donostiako Txolartean, Nafarroa etorbidea, 35, Donostian):
2010EKO ABUZTUAK 7, LARUNBATA
18,00etan
Villa Marin (Donostian)
Honekin batera programazioa bidaltzen dizuegu, parte hartuko dutenen izenekin eta joko dituzten piezekin.
Musika ona entzuteko aukera dugu beraz (kanpoan, eguraldiak hala usten badigu), toki paregabe batean eta atzegizalez inguraturik... Plana ezin hobea ematen du (kontzertua bukatzerakoan, pintxoren bat eta edateko zerbait ere egongo da)
Etortzera eta gozatzera gonbidaturik zaudete, noski. Beraz, abuztuaren 7an bertan ikusiko garelakoan, agurt’ erdi,
|
|
|
|
Jan zen igandean (uztailak 11) Atzegiko talde bat (Atseden) Askainera joan zen, han antoltu zen marmitako txapelketan parte hartzera. Oso egun ona pasa zuten argazkian ikusi dezakezuen moduan.
Argazkiak
|
|
|
|
Atsedeneko bloga eguneratu dugu, aurreko asteburuko informazioarekin (uztailak 9-11).
Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
|
|
|
|
Uztailaren 12an, arratsaldeko 6retan, hortz eta ahoko osasunari buruzko hitzaldia emango digute adimen urrritasuna duten pertsonek eta hauen senideek dituzten zalantzei erantzuteko bereziki pentsatua.
Osteoplac formazio zentroan emango digute, Urumea Pasealekuko 3 an, (Federico Garcia Lorcaren atzeko aldean)
Hitzaldia entretenigarria eta parte hartzeko pentsatua izango da eta ahoa ondo zaintzeko arauak ezagutzeko eta etor daitezkeen arazoak ekiditeko hartu behar ditugun neurriak hartzeko balioko digu.
Saioa amaitzean bokadutxo bat dastatzeko aukera izango dugu.
Hitzaldi hau Gandhi proiektuaren baitan doa. Egitasmo honen helburua ahoaren eta hortzen osasunak gizakien ongi izatean eta bizitza kalitatean duen garrantzia zabaltzea da.
|
|
|
|
Hemen klikatuz, Gorka eta Laurari egin zieten elkarrizketa ikusi ahal izango duzue. Bertan, Victoria Eugenian aurkeztu zuten ekitaldiari buruz komentatzen dute:
http://www.diariovasco.com/v/20100703/san-sebastian/miedo-escenario-para-nada-20100703.html
|
|
|
|
Joan zen ostegunean, ekainak 30, Victoria Eugenia Donostiako antzokian Atzegiko film laburmetraien lehiaketara aurkeztu ziren hainbat laburmetrai ikusteko parada izan genuen.
Gorka eta Laurak aurkeztu zuten ekitaldia eta Atzegitik eskerrak eman nahi dizkiogu Donostia Kulturari, baita Kutxari eta nola ez, joan ziren pertsona guztiei.
Amesten jarraitzen dugu...
|
|
|
|
Dar-Dar produkzioak ekoiztetxeak, Atzegiren laguntzaz kasting bat antolatu du. Mutil helebidun bat bilatzen dugu antzerki ekoizpen profesional batetan parte artzeko.
Interesatuei astelehena Uztaila 5 baino lehen ondorengo helbidera curriculm ttiki bat bidaltzea eskertuko genieke ( izena, abizenak, afizioak....). Down sindromea duen gazte baten bila gabiltza (15-35 urte).
Kastina egingo den lekua: Legorretako Kultur etxea.
Egunak: Uztaila 6 edo 7.
Ordua: 18:00tik 20:00etara.
Ordua hartzeko ezinbestekoa da uztilaren 5 baina lehen deitzera da. Deitu Atzegira (Fran).
Mila esker, aldez aurretik
|
|
|
|