Guztiontzat zailak diren garai hauetan ONCE Fundazioak ATZEGIkin erakutsi duen solidaritatea beste behin azpimarratu nahi dugu. Ondorengoa da beraiengandik jasoriko laguntza:
Etxebizitza Zerbitzurako: Joan den urriak 1ean Irunen ireki zen pisu berriko egokitzapen lanen finantziazioan laguntzeko. Pisu hau adimen urritasuna duten eta harreta maila bizia behar duten 8 pertsonei zuzendurik dago.
Gizarte Partaidetza Programetarako, Aisialdiko eta Denbora Libreko ekintzen bitartez (Oporraldiak, Klubak, Kirol eta Kultur Ekintzak) programa hauek mantendu ahal izateko.