PASAIAKO JAIAK INOIZ BAINO ATZEGIZALEAGO |
Aurreko astean ematen genuen berria; aurtengo "San Pedro Txiki" jaietako txupina botatzeko arduradunak Atzegiko kide sanpedrotarrak izan dira. Diario Vascok ekimenaren berri eman du. Albistea ikusteko ondorengo estekan klik egin dezakezu.
Ez dugu aukera galdu nahi eta eskerrak eman nahi dizkiegu Pasaiako Udalari, ohore handia izan baita guretzako. Eskualdean Atzegiko batzordea osatzen duten familiak zoriondu nahi ditugu ingurune atzegizaleago bat sortzeko egiten duten lanagatik.