BIZIMODU INDEPENDENTERAKO LAGUNTZA ZERBITZUA |
Zer da zerbitzu hau?
Zerbitzu honek desgaitasun intelektuala duten pertsonei laguntzen die.
Pertsonak erabakitzeko eskubidea dute:
Nola bizi nahi duten.
Non bizi nahi duten.
Norarekin bizi nahi duten.
Duela 25 urte baino gehiago, ATZEGIn SOLOS programa sortu genuen modu independentean bizi nahi duten pertsonei laguntzeko.
Ordutik, pertsona askok beren Bizimodu Independienterako Plana egin ahal izan dute.
Gaur egun, 65 pertsonari laguntzen diegu Gipuzkoako herri desberdinetan. Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du.
Zer egiten dugu?
Laguntzak eskaintzen ditugu pertsona bakoitzak bere bizimodu independentea has dezan.
Ondo bizitzeko baliabideak bilatzen ditugu.
Eguneroko zereginetan laguntzen dugu.
Jarraipen pertsonalizatua egiten dugu.
Beste zerbitzuekin elkarlanean aritzen gara.
Familiak ere laguntzen ditugu.
Jarduera bereziak
Banakako laguntzaz gain, antolatzen dugu:
Egonaldiak Gabonetan, Urte Berrian eta Aste Santuan.
Ondo pasatzeko topaketak.
Prestakuntza tailerrak.
Bizimodu Independienterako Prestakuntza
2015etik, modu autonomoan bizitzen ikasteko tailerrak eskaintzen ditugu.
Oinarrizko prestakuntza
Astean behin 1,5 orduko tailerrak dira.
Urritik ekainera egiten dira.
Gipuzkoako eremu desberdinetan ematen dira.
Modu independentean bizitzeko oinarrizko trebetasunak irakasten ditugu.
Prestakuntza aurreratua
3 eta 4 hilabete arteko programak dira.
Talde txikietan egiten da lan.
Pertsonak etxebizitza pilotu batean bakarrik bizitzen ikasten dute.
Zerbitzu honen inguruko informazioa zabaldu nahi baduzu 943 42 39 42 telefonora deitu edo bizimoduindependentea@atzegi.eus helbidera idatzi dezakezu.
|
|||||||||||||||
|
|||||||||||||||
|