Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

BERRIAK

 

Orrialdea: [10] : Guztira: [16] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16] Hurrengoa

KIROL EGUNA LEGAZPIN [2012/03/22]
 Datorren Igandean Legazpin kirol eguna egingo da. Hori dela eta, Diario Vasco-n artikulu hau publikatu dute. Ondoren berria ikusteko linka eransten dizuegu.
Hemen atxikitzen dizkizuegu bai 2011.go Atzegiko txostena bai martxoko boletina ere. Laister izango dituzue etxean baina gure webean ikusteko ere aukera duzue. Asko laburtu dugu aurtengo txostena, errexago irakurtzeko eta baita ekonomikoki bizitzen ari garen egoera zail honetan frente egiteko. Ea zuen gustokoak diren: 2011.go txostena Martxoa 2012
PAZKO ASTEKO OPORRAK [2012/03/19]
Dagoeneko agenda publikatu ditugu Pazko Asteko oporretako bilera egunak.   Informazio gehiagorako egin klik hemen
 
Martxoan zehar 6tik 23ra bitartean Gipuzkoako foru aldundiak antolatzen dituen udalekuetara apuntatu ahal izan duzue zuen seme-alaba. Horretarako, haurrak 7-17 urte bitartean egon behar du eta izena eman dezakezue bi eratara: itsasoarmas@atzegi.org emailera idatziz edo 943279773 telefonora deitu eta Itsasotaz galdetuz. Animatu zaitezte!!!
Donostiako Txolartea [2012/03/13]
Hona hemen Carlak (igandeetako boluntaria) bidaltzen dizkigun Donostiako basajaun taldeko argazkiak. Aurreko igandean Aquariumeko bisitan ateratakoak dira.
 Aurten eskaintza berria izango dugu, Villa Marin apirilaren 10etik 15era egonaldi berezia eskainiko dugulako. Plaza mugatuak ditugu. Izen emateko edo informazio gehiago ...
 Hemen dituzu Donostiko txolarteko jentil taldearen argazki batzuk, igande honetan kamiseten tailerra izan dute eta gero merienda indarrak berreskuratzeko..
KIROL EGUNA LEGAZPIN [2012/02/27]
Martxoaren 25ean kirol topaketa antolatu dugu  Legazpin, bertan; igeriketa, futbola eta mendi irteerak egiten dituzten talde ezberdinekin elkartu eta egun ...
  Informazioa PDF
Hona hemen Ihauterietan Donostiako Txolartean Tartalo taldekoak ateratako argazkiak. Ikusteko egin klik hemen.
 Hezkuntza komisiotik Sexualitate eta afektibitatearen inguruko tailer bat antolatu dugu 12 eta 20 urte bitarteko gazteentzat. Ondoren gutuna eransten dizuegu tailerraren inguruko xehetasun ...
  Informazioa DOC
Joan zen otsailaren 7an, Pauso Berriari buruzko hitzaldia antolatu zen Donostian (dakizuenez, toki arruntetan lan aukerak zabaltzea du helburu programa honek). Eskertu nahi dugu bai Kristina eta baita Gorkiri ere bere esperientzia kontatzeagatik.
FUTBOL TXAPELKETA [2012/02/13]
Hemen ikus ditzakezue martxoaren 11ean, futbol txapelketa gogor baten ondoren, Ikasbide kultur elkartean egindako bazkariaren argazki batzuk. Bai Lourdesi eta baita Ikasbideri ere eskerrak eman nahi dizkizuegu egindako harreragatik.
Datorren igandean, otsailaren 26an, gaurko filma baten proyekzio egokituarekin disfrutatzeko aukera izango dugu. Informazio gehiago
Otsailaren 6ean Etxebizitza berri bat zabaldu zuen ATZEGIk Beasainen. 8 pertsonentzat da, lau gizonezko eta lau emakumentzat. Horrela, Goierrin ere adimen urritasuna duten pertsonen aldeko zerbitzu eskeintza borobildu egin da. Bertako atzegizaleen aspaldiko nahia zen hau. Eskerrik asko Beasaingo Udala, Euskal Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Zorionak atzegizaleok!!
Bihar, Otsailak 7, Okendo kultur etxean (Donostian) arratsaldeko 18.30etan Pauso Berriak programari buruzko hitzaldia emango dugu. Programa hori Gureak eta Atzegik elkarlanean sortutako ekimena da, eta lan mundu arruntean adimen urritasuna duten pertsonentzako aukerak sortzea helburu dauka. Batzuk okupazional moduan daude lanean eta besteak oraindik ez dira hasi lanean. Hitzaldian, adimen urritasuna duten bi pertsonak bere esperientzia kontatuko digute eta beste enpresetan sortutako praktikak azalduko dira. Jakina, nahi duzuena galdetzeko aukera izango duzue...
Gorka Zufiaurrek, beste aktore batzuen artean, "Etzi" antzerki-lana antzeztuko du laister (otsailak 3an) Zumarragan. Informazio gehiago jasotzeko klik egin ondorengo estekan: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/01/27/vecinos/urola-garaia/el-actor-urretxuarra-gorka-zufiaurre-actuara-ante-sus-vecinos-el-3-de-febrero
Futbol Txapelketa [2012/01/27]
Inguratzen ari da futbol txapelketarako eguna!! Otsailaren 11ean futbol txapelketa antolatu dugu. Ondoren Ikasbide elkartean bazkari eder bat izango dugu. Anima zaitezte, lehenengo gelditzen direnentzat saria baitaukagu!!!
  Informazioa PDF
DANBORRADA ATZEGIZALEAK Urtarrilaren 20an Donostiarrok gure egun potoloa ospatu genuen; eta gero eta gehiago gara San sebastian egunean desfilatzen eta danborra jotzen pasatzen.Hemen ikus ditzakezue argazkiak.
EHATZ-etik boluntarioentzako ikastaroak antolatu direla jakinarazten dizuegu. Hiru izango dira Donostiako Villa Marin antolatuko diren ikastaroak 10etatik 14ak bitarte. Arrate Garatek emango ditu ikastaroak.
EHATZ-k Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen gurasoei zuzenduriko jardunaldi bat antolatu dut urtarrilaren 28an, larunbata, 9.30tatik 13.30etara. Bertan jorratuko diren gaiak interesgarriak iruditzen zaizkigulako parte hartzera animatzen zaituztegu (etapen arteko trntsizioak, bigarren hezkuntzako ikerketa, ...) Ondorengo artxiboan informazio gehiago daukazue. Informazioa zabaltzeko edo izena emateko Atzegira deitu dezakezue(943 42 39 42).
  Jardunaldia Bilbon PDF
Honezkero baditugu Benidorm-eko Pueblo hotelean ibili zen taldearen argazki batzuk. Ikusteko klik egin hemen.
Animatu zaitez gurekin eskiatzera joaten!!!!  Urtarrilak 27-29 asteburuan Jacara joango gara eta bertan eski de fondo egingo ...
FEAPS-ek (Elkarteen Estatuko federazioa) Espainiako familia guztiei zuzenduriko "Adimen urritasuna duen gure senideak urritasuna maneiatzen nola lagundu. Edo familien ikuspegitik autodeterminazioa ulertu" izeneko on line ikastaro bat antolatu du. Eransten zaizuen dokumentuan informazio jaso dezakezue, edo nahi izanez gero Atzegira deitu (943 42 39 42) eta informazio gehiago jasoko duzue
  Kurtsoa PDF
Txolarte Hernani [2012/01/10]
Urtero egiten duten bezala, Hernaniko Txolartekoak gabon gauean lagunekin  ibili ziren kalez kale abesten. Hemen  uzten dizkizuegu
MADRID [2012/01/10]
Hemen uzten dizkizuegu Madrilen ateratako argazkiak. argazkiak ikusteko
ESKI - GOLF 2012 [2012/01/3]
Hurrengo astean, hilak 10, Somportera Eskiatzera joateko  eta Goiburun Golf-ean jokatzeko izena ematea hasiko ...
 
Argazki hau bidaltzen digu Cristinak. Ileapaindegi batean ari da bere praktikak betetzen, Pauso Berriak programaren ardurapean. Programa hau Atzegi eta Gureak artean antolatuta dago eta lanerako oportunidade berriak lortzen saitzen da.
Urteko azkeneko asteburua Atseden programa barruan. Ikusi bloga: http://programarespiro.blogspot.com/
Zuetako batzuk gogoratuko duzuen bezala, EVAH (Espace de vie pour adulte handicapé) eta ATZEGIk mugaz bi aldeetakoentzako argazki lehiaketa antolatu genuen iaz. Argazki hauek Gipuzkoako hainbat tokitan egin den erakusketetan ikusi ahal izan ditugu eta orain liburu bat kaleratu dutela jakinarazi digute EVAH-koek. Liburu benetan ederra atera da eta erosi nahi duenak (benetan merezi du) Atzegin eska lezake, 943423942 telefonora deituz. Aleak 20 euro balio du.
Abenduko boletina [2011/12/18]
Laister jasoko duzue zuen etxean Atzegiko boletina. Dena den, hemen ere ikusgai duzue dagoeneko Boletina
Zine egokitua [2011/12/13]
ZINE EGOKITUA Ezagutzen ditugun pertsona askok zailtasunak dituzte zine aretoetan filmak ikusteko arrazoi ezberdinengatik: gehiegizko soinua, iluntasun osoa, mugitzeko beharra, ... Pertsona hauek zine aretoetan film bat ikusteko aukera izan dezaten autismo edo behar ezberdinak dituzten pertsonentzat egokitutako pase berezi bat antolatzea pentsatu da. Filmaren pase honetan partehartzea mugatzen duten hiru faktore egokituko dira: ENTZUTEZKOA: Soinua pase ireki batekoa baino baxuagoa izango da. ARGIZTAPENA: Argiak gradualki itzaliko dira eta ez bapatean ohikoa den bezala. MUGIKORTASUNA: Proiekzio berezi bat izanez, bertan gaudenak jarrera ulerkorrago bat azalduko dugu; beraz, mugitzeko beharra duten pertsonek lasaitasun handiagoarekin egin dezakete. Oraingoan ikusiko dugun pelicula ARTHUR CHRISTMAS izango da. Sarreraren prezioa 5,20€-koa izango da (Ikuslearen eguna). Emanaldia ABENDUAREN 18, IGANDEA, GOIZEKO 11ETAN IZANGO DA ANTIGUO BERRIKO ZINEMETAN. Esperientzia positiboa suertatuz gero, berriz errepikatzeko aukera egon daiteke.
Beste urtean egin den bezalaxe, auten ere, urritasunen bat duten haurrentzat ekitaldi berezi bat antolatu da Kursalean, Haurren Gabonetako Parkean, 2012ko urtarrilaren 3an, 16.00etatik-19,etara. Bertaratzeko gonbidapenak Atzegiko bulegoan dituzue (Okendo kalean).
Azaraok 30ean Cebanc bideo gelan antzerki lan bat aurkeztu genuen eta argazki batzuk ikusgai dituzue. Cebanceko arduradunei gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiogu prestatutako laguntzarengatik.
Bloga egunetatuta [2011/12/7]
Asteburua pasa eta gero Villa Marin, Atsedeneko bloga eguneratuta duzue. http://programarespiro.blogspot.com/
Datorren abenduaren 18an Atzegik dituen bi futbol talde Bilbora joango dira Gorabidek antolatutako txapelketan parte hartzera. Hemen duzue informazio gehiago
  Txapelketa PDF
Atsedeneko bloga [2011/11/28]
Aste buru pasa eta gero, hemen duzue berriro Atsedeneko bloga eguneraturik: http://programarespiro.blogspot.com/
Joan zen larunbatean, Donostian, Atzegik dauzkan bi futbol taldearen txapelketa antolatu zen. Bertan futbolariak, boluntaioak, senideak... elkartu ziren eta giro ezin hobean pasa zuten goiza. Ikusi argazkiak
Pauso Berriak programaren barruan (Atzegi eta Gureaken artean zuzenduta) Iñaki Etxabe formakuntza bete ondoren, bere praktikak egiten hasi da Tolosaldeko FP institutoan. Ea denon artean lortzen dugun lanerako oportunidadeak zabaltzea adimen urritasuna duen pertsonei, gizartea nola dagoen ikusita beraiek bait dira zailtasun gehien duten pertsonak. laspostu bat lortzeko. http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/11/23/vecinos/tolosaldea/por-la-integracion-de-personas-con-discapacidad-intelectual
Gertu gertu ditugu Gabonak eta Beasaingo Txolarteko kideak buru belarri daude (urtero ohi denez) bere errepresentazioa prestatzen. Aurten abenduaren 10ean izango Beasaingo La Salle ikastetxean eta hemendik animatzen zaituztegu bertara hulbiltzea. Ikusi ere ze kartel polita egin duten...
Arrasaten ere, Pauso Berriko hiru pertsonak bere laneko praktikak egiten ari dira. Klikatu hemen eta informazio gehiago izango duzue. http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/11/16/vecinos/arrasate-por-la-insercion-laboral
Atsedeneko bloga [2011/11/21]
Gogoratu Atsedenko bloga ikusteko aukera duzuela. Bertan, asteburuetan zer egiten dugun, nora goazen...argazkien bidez jakin dezakezue. Aste buru hontan Anoetan izan gara, Erreala ikusten. http://programarespiro.blogspot.com/
Pauso Berriak programaren barruan, Ionek, Villa Marin formakuntza egin eta gero, praktikak hasi ditu Talaia Ikastolan, Hondarribin. Hango blogean ateratako berriaren linka pasatzen dizuegu http://talaiamediateka.blogspot.com/2011/11/madiatekako-lankide-berria.html
Gabonetako datak gertu izanik, aprobetxatu nahi dugu Parte hartuz-eko informazioa zuei helarazteko. Izen-emate epea azaroaren 15etik - 18ra izango da, web orriaren bidez edo izen emate orria betez egin dezakezue. INFORMAZIOA
FUTBOL TXAPELKETA [2011/11/3]
Hemen uzten dizuegu hurrengo futbol txapelketako informazioa. Azaroaren 27an izango da, Getxon:        
  futbol PDF
Mendi Ibilaldiak [2011/11/3]
Hilabete honetan Mendi Ibilaldien irteerak hasiko dira
Gaur ostirala, urriak 28, Pauso Berriko hirugarren formakuntza kurtsoa amaitu da. Iraileko hasieratik klasean aritu dira eta gaurtik aurrera fase berri batean sartzen dira.(praktikan egiten hain zuzen ere). Dakizuenez, Pauso Berria programaren helburua adimen urritasuna duen pertsonen lanaren oportunidadeak zabaltzea da, enpresa "arruntean". Zorte on denei! Gogoratzen dizuegu azaroaren 7tik aurrera beste talde bat hasiko dela bere formakuntzarekin, martxoa arte. Informazio gehiago nahi baduzue deitu Atzegira 942 42 39 42ra
Padeleko kurtsoa [2011/10/17]
Argazki polit hau bidali digute. Padeleko kurtsiloan ateratakoa da eta argi ikusten da ze giro ona duten...
NEURRIAN TXIKIS [2011/10/13]
Larubatean, hilak 15, txikientzat antolatzen ditugun ekintzak hasiko dira! Hemen uzten dizuegu autengo programazioa begirada bat emateko:  
  ekintzak DOC
Txolarteko argakiak bidali dizkigute. Ea zuen gustokoak diren. Argazkiak ikusi
   Urriaren 22an, Sastarrain Baserri Eskolan
  baserri eskola PDF
Txikiak, piraguan [2011/09/20]
Joan zen ekainean, piraguan aktibitate bat antolatu zen txikientzat. Hemen dituzue argazkiak Piraguan
Monitore boluntarioak behar dira Tolosako Txolartean, asteburuetan ekintza desberdinak ...
Irailaren 23an, arratsaldeko 16.00tan GOIBURUKO ESKOLAREN ETA GOLF EGOKITU JAURDUNALDIAREN AURKEZPENA izango da. Izen emateko 943423942 telefonora deitu edo  fran@atzegi.org
  EGITARAUA DOC
Atzegiko boletina [2011/09/12]
Kalean da Atzegiko iraileko boletina. Dena den, hemen duzue zerbait kontsultatu nahi baduzue. Iraila 2011
Uda pasa eta gero villa marira bueltatu gara asteburua pasatezeko!Argazki eta informazioarekin guztia blogean! Gogoratu helbidea:  http://programarespiro.blogspot.com/
Kirol eta ikasketa ekintzen izen ematea jarriko da martxan irailaren 13tik 16a bitarte.
Atsedeneko egutegia [2011/08/30]
Irailak 9an hasiko dira Atseden programako asteburuak. Web honetan agenda atalean hain zuzen ere, 2011,go asteburu eta zubi guztiak ikus ditzazkezue. Informazio gehiago behar baduzue, idatzi asociados@atzegi.org helbidera
ATSEDEN [2011/08/17]
Urtero egiten den bezala Atsedeneko taldea Villa Marin elkartu da oporrak pasatzeko... Argazki eta informazio guztia blogean: http://programarespiro.blogspot.com/2011/08/vacaciones-atseden-oporrak.html
ARARTEKOAREN ESKU-HARTZEARI ESKER, ARDURAPEKO SEME EDO ALABA EZINDUAGATIKO PRESTAZIOA JASOTZEN DUTEN PERTSONEK (%65EKO EZINTASUNA ETA 18 URTE BETEAK) DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN OSAGARRI BAT JASOKO DUTE... INFORMAZIO GEHIAGORAKO: www.ararteko.net/s_p_9_final_Principal_Listado.jsp
  DBE PDF
Pariseko bidaian aldaketa bat izan da. Goizeko 9etan atera beharrean, arratsaldeko 19,30etan aterako da. Ondorengo eskutitzan ikus dezakezue
  Paris DOC
Oporretako Bilerak [2011/07/7]
Hemen uzten dizkizuegu oporretako gutunak, bileren datak eta lekuak ikus ditzazuen. Parte Hartuzeko informazioa gogoratzeko klikatu hemen.
 
Hemen duzue ekaineko boletina ikusgai Ekaina 2011
Atzo, astelehenak 27, 9 pertsonak amaitu zuten bere formakuntza Villa Marin Pauso Berriak programaren babesean (argazkian, maixu batzuekin) Uztailean hasiko dira bere praktikan egiten hainbat tokitan eta ea ondo dijoazten! Udara pasa eta gero kurtso berriak antolatuko ditugu eta horien berri izango duzue. Dena den, informazioa zabalagoa nahi baduzue deiti 943 42 39 42 telefonora (Atzegi)
PAUSO BERRIAK [2011/06/22]
Hemen uzten dizkizuegu Pauso Berriak programaren berriak... Aritz eta Amaia agertzen diren bideoa, ETBn emandakoa, bere esperientziak kontatzen, eta Jonek praktikak egiten dituen Elatzeta ikastetxeko bloga. elatzetan.blogspot.com/2011/06/gure-jon.html www.eitb.com/videos/noticias/sociedad/detalle/683344/testimonio-para-aritz-trabajar-es-ganarse-vida/
Hurrengo astelehena, ekainak 27, Villa Marin Ohiko Asanblada Orokorra egingo da. Aurten jorratuko dugun Gai Monografikoa Elkartearen Etxebizitza Zerbitzua izango da, euren sema-alaben ...
Aurreko astelehenean Andia Kaleko Kutxa aretoan 2011ko “Gogoko ditut astelehenak” kanpaina aurkeztu genuen. Bertan “Urteko Atzegizale” saria banatu zen Pauso Berriak programarenpean euren enpresetan adimen urritasuna duten pertsonak praktiektan hartu dituzten enpresa eta erakundeen artean. Aldi berean, Iñaki Alkorta “Ohorezko atzgizalea”-ren saria jaso zuen. Ondoren ekitaldiaren argazki batzuk ikus ditzakezue. Argazkiak
Prentsan azaldutako hainbat informazio jartzen dizuegu hemen. Laister argazkiak ere, Kutxako ekitaldian ateratakoak. FEVAS http://www.youtube.com/watch?v=ARvbNcp3fgU Diario Vasco http://www.diariovasco.com/v/20110614/al-dia-local/encantan-lunes-20110614.html http://www.diariovasco.com/20110613/local/encantan-lunes-201106131235.html http://www.diariovasco.com/v/20110615/bidasoa/cuatro-atzegizales-irun-20110615.html http://www.diariovasco.com/v/20110615/comarca/urbil-recibio-premio-atzegitzale-20110615.html http://www.diariovasco.com/v/20110615/alto-urola/premio-integracion-laboral-20110615.html http://www.diariovasco.com/v/20110615/pasaia-errenteria/atzegizales-premio-20110615.html http://www.diariovasco.com/v/20110608/costa-urola/otezuri-recibira-galardon-asociacion-20110608.html Noticias de Guipúzcoa http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/06/14/sociedad/euskadi/atzegi-busca-empresas-para-fomentar-la-inclusion-laboral-de-discapacitados Gara http://www.gara.net/paperezkoa/20110614/272469/es/Me/encantan/los/lunes»/busca/practicas/laborales/a/discapacitados/ Berria http://paperekoa.berria.info/gizartea/2011-06-14/017/001/ezinduentzat_lan_eske.htm
Hurrengo astean Udarako Parte Hartuz oporretako izen emateko epea hasiko da. Aurtengo lekuak hauek izando dira: Salou, Paris, Lloret, Costa Brava eta Mallorca. Anima zaitezte eta web orriaren ...
Iaz, 2010ean, torneoak izan zuen arrakasta ikusirik, ekainaren 11ean izango dugu bigarren ekitaldia Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Bi jardunaldi egingo dira, goizean eta arratsaldean, ...
  Araudia PDF
Ekintza kulturaleko liburuxkan ikusi ahal duzuenez, ekainaren 18an, Frantziako pasealekuan, Gipuzkoako Itsasoko arrantza txapelketa ospatuko da, Atzegitik animatzen zaiztuztegu parte hartzera... ...
Argazki polit hauek bidali dizkigute eta gustora igo ditugu web orrira. Gogoratzen dizuegu nahi izanez gero, bidali eta hemen bertan jarriko ditugu. Mila esker
Neurrian Txikis [2011/05/27]
Maiatzak 14an Atzegiko haurrek "Neurrian txikis" programaren barruan ...
Datorren larunbatean, maiatzak 28, urtero bezala BIdasoaldeko familien jaialdia ospatuko da. Aurten bazkaria Ramuntxo Trinketen egingo dugu 14etan. ...
Asteburu honetan ere Atsedeneko programa bete zen Villa Marin. Argazkiak ikusteko blogean sartu! Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com
Txolarte Egunean argazki gehiago ateratakoak bidali dizkugute... Ikusteko Klik hemen
Senda Vivan [2011/05/16]
Donostiko Txolarte talde bat (gazteena) Senda Vivara joan zen pasa den larunbatean. Argazki hauek pasa dizkigute: Argazkiak
Txolarte Eguna 2011 [2011/05/11]
Joan zen larunbatean, aurtengo Txolarte Eguna Hondarribin ospatu dugu. Ikusi argazkiak
TXOLARTEKO OPORRAK [2011/05/5]
Udarako oporretarako izen-ematea hasten da, aurten ondorengo lekuak izango ditugu: Tarragona, Altafulla, Jaca, Gijón, Burgos, Zarautz, Viella, Villa Mari, Salou, Santiago bidea eta Lekeitio. Animatu eta eman izena Web bidez, INSKRIPZIOAK –en inprimakia betez edo hurrengo egunetan etxera iristen zaizuen inprimakia bete eta Atzegin entregatuz.
Komentatu genizuen bezala, aurtengo Legazpiko Olaria saria Atzegirentzat izan da. Laisterrean, honen berri izango duzue eta bitartean han ateratako argazkiak ikusgai dituzue. Argazkiak Prentsan: http://www.diariovasco.com/v/20110504/alto-urola/emotiva-entrega-premio-olaria-20110504.html
Egun batzu barru, Atzegiko bazkideei azkeneko boletina eta iazko memoria iritsiko zaizue etxera. Dena den, hemen dituzue, ere, ikusgai Boletina 2010.go txostena
Joan zen apirilearen 3an, Errenterian, Oarsoaldea zonaldeko familien bazkaria ospatu genuen, oso giro alaiarekin. Klikatu argazkiak ikusteko
OHARRA [2011/04/14]
ALDAKETAK  ASTE
Atzo AIZU! aldizkarian Itsaso Armasek, Atzegiko boluntarioen arduradunak, egindako elkarrizketa atera zen. Bertan, elkarteko ...
Pauso Beeriko formakuntzan ari diren 14 ikasle bazkari bat antolatu zuten Villa Marin, formazio etapa hau bukatzear dagoenean. Gogoratu, sei hilabeteko formazioa egin eta gero, maiatzean praktikak egiteko asmoa dugula, esparru "normalizatu" batean. Ea ondo joaten den dena! Argazkiak
Atzo, martxoak 23,  Gargaune berri bat aurkeztu zuten Legazpin... Informazio gehiagorako: DIARIO VASCO: ...
Argazki hauek pasa dizkigute, Tolosako Iñauterietan ateratakoak. Mila esker! Argazkiak
OLARIA SARIA [2011/03/18]
Legapizko OLARIA saria, aurreko urtean egon zen ekimen onenari edota gizarte ekintza aipagarrienari eskainitako saria da. Bagenekien, aurten aukeratuak izan ginela...
Atzo egin zen prentsaaurrekoan, Irungo Liburutegian, Pablo Altunaren praktikari buruz hitzegin zen. Pauso Berriaren programaren barruan da eta hemen duzue prentsan azaldutako berria. http://www.diariovasco.com/v/20110317/bidasoa/irun-cuenta-tres-contratados-20110317.html
2011ko urtarrilatik aurrera dependentziaren legearen arabera 1. graduko eta 2. mailako balorazioa duzuenontzako prestazio eta laguntzak abian jarri dira. Beraz, egoera honetan aurkitzen zareten guztiak, zuen udalerriko gizarte zerbitzuetara jo beharko duzue eskaera egiteko. Prestazio honen kopurua 2011rako hilabeteko 180 eurokoa izango da familia inguruan zaintzeko prestazio ekonomikoaren kasuan eta 300 eurokoa zerbitzuari lotutako prestazioaren kasuan. Jakingo duzuen bezala, prestazio hauei zenbait deskontu egingo zaizkio iada jasotzen dituzuen zerbitzuen arabera. Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri zaitezkete (943 42 39 42
Donostiko Ihauteriak [2011/03/14]
Argazki hauek pasa dizkigute Donostiako Txolartekoek. Villa Marin ateratakoak dira, Ihauerietan. Ea zuen gustokoak diren! Klikatu hemen
Joan zen astelehentik,martxoak 7, zabalik dago Lasarteko kultur Etxean Atzegiko argazki eta kartelen erakusketa. Informazio gehiagorako: http://www.diariovasco.com/v/20110309/comarca/casa-cultura-acoge-muestra-20110309.html

Orrialdea: [10] : Guztira: [16] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16] Hurrengoa



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia