Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ETORKIZUNERAKO AHOLKULARITZA

Etorkizunerako Aholkularitza Programaren helburua gurasoek adimen urritasuna duten euren seme-alaben etorkizunaren inguruan duten arduraren aurrean laguntza eskaintzea da. Horretarako, banakako laguntza eta aholkularitza eskaintzen diogu familia bakoitzari euren seme-alaben etorkizuna prestatzeko beharrezkoak diren tramite juridiko eta legalen inguruan, baita hezkuntzaren, harremanen eta giza baliabideen, ... arloan ere.

Gure lanaren oinarria:

  • AHOLKUAK ETA LAGUNTZA ematen diegu familiei euren senideen babeserako beharrezkoak diren tramite juridikoen inguruan baita dauden baliabideen inguruan ere
  • Tramite juridikoak egiten LAGUNTZEN diegu
  • Familia egoera bakoitzaren JARRAIPENA egiten dugu
  • Adimen urritasuna duen senidearen etorkizuna planifikatzeak eta beharrezkoak diren neurriak hartzeak duen garrantziaren inguruko SENTSIBILIZAZIO lana egiten dugu

Familiekin izaten ditugun elkarrizketa indibidualez gain, eskualde ezberdinetan hitzaldiak antolatzen ditugu gaitasuna moldatzearen prozedurak, oinordetza, tutore izendapena eta etorkizuna prestatzeko garrantzitsua den informazio garrantzitsua zabaltzeko.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.