Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BIZITZA INDEPENDENTERAKO FAMILIA LAGUNTZA

Bizitza Independenterako Familia Laguntza Programaren helburua adimen urritasuna duten eta bakarrik bizi nahi duten pertsona eta euren familiei norberaren bizitza autonomorako proiektua abian jartzen laguntzea da. Horretarako, aholkularitza, laguntza eta orientazioa eskaintzen dugu bizitzako arlo guztietan. 

Gure lanaren oinarria:

  •  Bizitza independenteko proiektua abian jartzeko aukerak ESKAINTZEN ditugu
  • Kalitatezko bizitza bat eramateko baliabideak bilatzen LAGUNTZEN dugu
  • Behar duten zereginetan LAGUNTZEN dugu
  • Kasu bakoitzeko JARRAIPENA egiten dugu beste zerbitzuekin koordinazioan
  • LAGUNTZA eta AHOLKUAK ematen dizkiegu familiei

2019ko urtarrilaren 31ean 42 pertsonek (23 gizonezko eta 19 emakumezko) jasotzen dute laguntza programa honen bitartez, Gipuzkoako udalerri ezberdinetan (Irun, Zarautz, Tolosa, Andoain, Zumarraga, Lasarte, Ordizia, Beasain, Donostia, Hondarribia, Azpeitia, Arrasate, Bergara, Legazpi, Getaria, Pasaia, Errenteria eta Orio).

Honez gain, berriki martxan jarri dugu Bizitza Independenterako Formazio Programa bat. Honen helburua, adimen urritasuna duten pertsonak modu independentean bizi ahal izateko beharrezkoak diren trebetasunak lantzea eta norberaren egoerara egokitzen den bizimodua bilatzea da.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.