GURE EGITEKOA, IKUSPEGIA ETA BALOREAK |
Gure egitekoa
Atzegi, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarte, familia talde batek sortu zuen, adimen desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde egiteko.
Gaur egun lanean jarraitzen dugu, pertsona horien eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko, eta saiatzen gara haien gizarteratzea erraztuko duen ingurune egoki eta lagunkoi bat sortzen, Gipuzkoan inklusiboagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa izango den gizarte bat eraikitzen..
Gure ikuspegia
Gure helburua da kalitatezko bizitza bat eskaintzea adimen desgaitasuna duten pertsona bakoitzari, bere inguruko gizarte bizitzan parte hartzeko aukera, bere ahalmenen eta nahien arabera.
Bestetik, laguntza eta baliabideak eman nahi dizkiegu adimen urriko pertsonen familiei, bizi kalitate egokia izan dezaten, eta gai izan daitezen senideei laguntzen jarraitzeko, ahalik eta hobekien.
Gainera, gizarte inklusiboagoa eraikitzen lagundu nahi dugu, gizarte bidezko eta solidarioagoa, kapaz izango dena dibertsitatea guztion etorkizunerako funtsezko oinarri gisa baloratzekoa eta adimen desgaitasuna duten pertsona bakoitzaren ekarpenari balioa emateko. Azken batean, pertsona horiei gizarte bizitzan parte hartzeko aukera emango dien gizartea, parte hartze hori denontzat mesedegarria dela ulertuko duten herrikideen laguntzaz.
Horregatik, herritarrek tresna eraginkor gisa ikus gaitzaten nahi genuke, adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitza errazteko, gizarte kohesioa sendotzeko eta elkarlanean aritzeko gure gizartearen bilakaera eragina duten Gipuzkoako erakunde publiko eta pribatuekin.
Gure balioak
Gure egitekoaren oinarrian dauden balio eta printzipio etikoak, gure jardueretan nahiz laguntzaile edo partaide gaituzten egitasmoetan, honako hauek dira:
Atzegi
Okendo 6, behea
20004 Donostia
Tel: 943 42 39 42
IFK: G20044095