Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ATZEGIK GARATU, BULTZA ETA BESTEREN BATEKIN EGINDAKO JARDUERAK

Atzegik gure kolektiboaren alde lan egiten duten beste erakunde batzuekin dihardu eta, bereziki, gure elkarteak sortu eta gobernuan parte hartzen dutenekin, erabaki egokiak har daitezen eta familienganako hurbiltasuna eta elkar ulertzea sustatzeko.
  
Gureak lantegiekin, taldearen kudeaketa onean laguntzeaz gain, aipagarria da Atzegik eta Gureak batera garatutako Pauso Berriak programa, ekintza berriak zabaltzeko aukera ematen gaituelako bere izaera berritzailearekin, bere langilegoa ehunekoetan urritasunaren arabera honela sailkatua dagoelarik; %38a adimen urritasunare, % 23a urritasun fisikoare, %16a adimen gaixotasuna, %6a zentzumen urritasunarekin eta besteak urritasunik ez daukaten pertsonak. dira. 
 
 
Goienetxe fundazioarekin,  elkartea, bere kudeaketa egokiaz elkararduratzen da, lokalak eskuratzea erraztuz zerbitzua Gipuzkoako eskualde guztietan ematea bermatu dadin.
 
  
Uliazpi Fundazioarekin, hitzarmen estrategikoa mantentzen dugu 1989an sortu zenetik, Atzegik eskaintzen zuen zerbitzua bermatu, finkatu eta garatzeko, senideenganako informazioa eta komunikazioa hobetzeko, elkarrekin beharrak aztertzeko eta, batik bat, momenturo arreta egokiena eskaintzea baliabide egokienekin. 
 
 
Fevas y Feapsekin (Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko euskal eta espainiar federazioak) batera egiten dugu lan sektoreari osotasunean dagozkion arauen garapenean denek batera indar egiteko,federazioko beste kideekin informazioa partekatu eta guztiontzako interesgarriak diren gaien inguruko proggrama formatiboak garatzeko eta Feapsek garatutako kalitate akreditazio eredua erakundeetan txertatzea sustatzeko eta guztiontzako txosten eta ikerketak garatzeko.
 
Federazio hauetan partehartzeak gure zerbitzuak hobetzea baliatzen gaitu praktika onak elkartrukatuz, erkidegoz gaindiko erakundeetatik datozen laguntza ekonomikoak jasotzeko aukera ematen digularik.
 
 
 

 

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.