Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

PRESUMIDAS BY KRIS-EKIN GABONETAKO ZORION-POSTAL BEREZIA

Gabonetan Atzegiko emakume talde batek Presumidas by Kris-ek egiten duten gabonetako zorion-postal berezian parte hartzeko aukera izan du. Cris Perez, moda aholkularia izateaz gain, "Moda en Modelos Reales" proiektuaren sortzailea ere bada, eta laugarren urtea da gabonetako zorion-postal baten bitartez modaren ikuspegi errealagoa erakusten duena. Aurtengoan Atzegiko emakume talde bat izan da erreportaiaren protagonista.

Aste osoa arropa eta osagarriak probatzen egon eta gero, abenduaren 17an izan zen argazki sesioa Londres Hotelean. Ilea apaindu, makillatu eta arropa eta osagarriak jantzi eta gero gure modeloak prest zeuden argazkietarako. 

Sakatu esteka honetan argazkiak ikusteko

Atzegitik eskerrak eman nahi dizkiegu Cris, bere taldea eta proiektuan parte hartu duten denda guztiei ere, esperientzia zoragarri honekin gozatzeko aukera emateagatik.

 


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia