Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

BERRIAK

 

Orrialdea: [14] : Guztira: [16] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16] Hurrengoa

Bihar larunbata, apirilak 26, Bilbon Fevas-ek (Adimen urritasuna duten pertsonen euskal federazioa) hezkuntza jardunaldi bat antolatu du “Hezkuntza sistemari zer eskatu diezaiokegu?” lemapean. Atzegiko hezkuntza komisiotik lanean jardun gara egun honetan familiak hezkuntza sistemari eskatzen diotenaren inguruko erreflexio batzuen ekarpena egin ahal izateko. Jakin ezazue autobus bat antolatu dela Donostiatik joateko asmoa duten familientzako. (Atzegi, Aspace eta Gautena)
Ander Idoeta saritua izan da Azpeitiko igeriketa txapelketa batean. Informazio gehiago helbide honetan: http://www.diariovasco.com/20080409/costa-urola/oficinas-atencion-para-afortunados-20080409.html Klikatu argazkiak ikusteko
Lloret de Marrren , Aste Santuko argazkiak bidali digute. Hemen ipintzen ditugu denok ikusteko. Hemen klikatu
Erreala-Numantzia partiduan ateratako argazkia bidali digute. Partido horretara Atzegiko zenbait partaide hara joan ziren argazkian ikusteko aukera duzuen bezala.
Aste Santuko oporrak pasa berriak, laister jasoko duzue zuen etxean 2007.go jardueri buruzko txostena eta martxoko boletina ere. Dena den, hemen jarriko dizkizuegu biak, eskura edukitzeko. 2007.go jardueri buruzko txostenan, joan den urtean egineko ekintzaririk aipagarrienak azaltzen dira, arlo desberdinetan: familiei zuzendutako programetan, aisialdirakoak, etxebizitza, fundazio tutelarra...
Beste argazki sorta jaso ditugu eta hiru taldeetan banatu dizkizuegu: Txolarte Eibar Iñauteriak Eibarko Txolartean Eskiatzen, Donostialdekoak
2008ko udalekuak [2008/03/4]
Aurtengoan ere Gipuzkoako Foru Aldundia ATZEGI-rekin harremanetan jarri da gure bazkide GAZTEEI UDALEKUAK 2008 Kanpainan parte hartzeko aukera emateko. Programa hau 7-13 urte bitarteko haurrentzat udaleku eta udarako kanpamenduek osatzen dute eta 14-17 urte bitarteko gazteak aktibitate ezberdinak egiteko aukera ematen diete Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan. Aipaturiko bi kasuetan parte hartu ahal izateko, haurrak Gipuzkoan erroldatuak egon beharko dira eta baita Ikastetxe batean matrikulatuak ere.
Joan zen astelehenean, Antxieta etxeako 3. eta 4. pisuko ateak zabaldu egin ziren adimen urritasuna duten zenbait pertsonentzako. Urte bete baino gahiago zeramaten dagoeneko bizitzen etxe beran, 1go eta 2.go pisuan. Orain, etxea betetzen doa, sarrera berri hauekin. Zorionak zerbitzu hau martxan jartzeko ihardun ari diren pertsona guztiei!
Atzegiko dantza tadeko zenbait kide Gaska polikiroldegian dantzatu zuten joan zen urtarrilako 27ean. Biurrarena-UPV partiduko atsedenaldian erakutsi zuten zer nolako dantzak egiten dituzten. Klikatu argazkiak ikusteko
Argazki hauek dauzkagu zuei erakusteko: Somporten ateratakoak eta Donostian, Iñauterietan Klikatu ikusteko
Hemen jartzen dizkizuegu Donostiako Iñauterietan ateratako argazkiak. Klick ikusteko
Orain Madrideko argazkiak heldu zaizkigu. Gabonetan han ibili zen taldekoak. Kilk ikusteko
Parte Hartuzeko argazki gehiago iritsi zaizkigu. Benidorekoak dira, hain zuzen ere. Klikatu hemen ikusteko
Gabonetan Benidorren ateratako argazkiak bidali digute Parte Hartuzeko talde batek Klik ikusteko
Lehiaketan parte hartzeko epea iristear dagoenez hemen gogorazten dizuegu martxoaren 31 arte duzuela lanak aurkezteko. Lanean zaudetenei animatu eta besteei, oraindikan denbora duzuela esan nahi dizuegu. Lehiaketaren baseak berriro jartzen dizkizuegu.
  Atzegiren 2. laburmetraien lehiaketa PDF
Adimen urritasuna duten pertsonentzat Realeko partidua ikusteko aukera sortu da. Realetik deitu digute adimen urritasuna duten pertsonentzat bi sarrera bakoitzari eskeintzen. Eskaera hau jaso bezain pronto zuenganatu nahi izan dugu eta hemen duzue aukera. Interesatuak deitu Atzegira (943 42 39 42) eta Mariak argituko dizkizue zalantza guztiak.
PINeko argazkiak [2008/01/7]
Argazki hauek Judithek bidali dizkigu. Bilbon ateratakoak dira, PINen. Klikatu ikuisteko
Guraso berrien mariendaren argazkiak (07.11.01) bidali dizkigu Diego Pradoren aitak. Klikatu ikusteko
Iowaren argazkiak [2007/12/20]
Iowa Paternain zaldian ze ondo moldatzen den erakusten duten argazki batzuk dauzkagu.
Abenduko aldizkaria [2007/12/20]
Etxean jasoko zenuten dagoeneko abenduko boletina. Dena den, hemen ipintzen dugu denok ikusteko. Aprobetxatzen dugu, jai zoriontsuak desiatzeko eta ea datorren urtea erabat atzegizalea suertatzen zaigun. Zorionak!
Antzerkia Irunen [2007/12/18]
Datorren larunbatean, abenduak 22, Kabigorrin (Irunen) "El secreto de las cosas" Los desconocidos taldearen antzeslana estrenatuko da. Obra honetan adimen urritasuna duten pertsonek hartzen dute parte. Informazio gahiago:
Beste argazki erakusten dizkizuegu. Eibarko Txolartetikan Bilbon eta Arboledan ateratakoak dira batzuk eta besteak, Neurrian Txikis programaren barruan, Donostian patinatzen ateratakoak.
Pasa den azaroaren 13an eman zituzten jakitera Atzegik antolatuko Igo argazki lehiaketako irabazleen izenak. Epai mahaia osatu dutenak hauek izan dira: Miguel Mari Mitxelena (Argazkizaleen Elkarteko kidea), Maite Mentxaka (Lovader publizítate etxeko zuzendaria) eta Kontxi Rodríguez eta Mitxel Lakunza Atzegiren izenean.
Atseden Madriden [2007/12/10]
Pasa berri den zubian 11 pertsona Madriden izan dira, Atseden programaren barruan. Gauza asko ikusi dituzte: Prado museoa, metroa, Puerta del Sol, Retiro... eta gainera abioiez egin dute bidaia. Oso ondo pasa omen dute eta horren lekuko bidali diguten argazkiak.
Orri hau aurkitu dugu eta interesgarria iruditu zaigunez, hemen esplikatzen dizuegu zein den bere edukia: - irudi bidezko hiztegia gazteleraz (hitz bakoitzak bere irudia du). Gai desberdinen arabera sailkaturik dago (gorputzaren atalak, janariak...) - irudi bidezko hiztegia ingelesez - eta zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia, bideo laburren laguntzarekin hizkuntza hau ikasi ahal izateko http://www.leoloqueveo.org/
Hezkuntza Komisioa [2007/11/30]
“Hezkuntzako komisioa”ren berri eman nahi dizuegu. Talde berria dugu hau. Hezkuntza arloan interesak eta kezkak dituzten gurasoz osaturik dago. Gai honen inguruan lan egiteko osaturiko talde honek argi dauka etorkizunaren oinarria heziketan dagoela. Adimen urritasuna duten giza talde osoaren aldeko lana dugu hau eta ez bakoitzaren egoera konkretuei erantzuna emateko (hauek planteatzen direnean, dagokion zerbitzura bideratuko dira).
Yrmak bidalitako argazkiak dira. Ziur gaude zuen gustokoak izango direla.
Guraso Berrien Bazkariaren argazki gehiago iritsi zaizkigu. Ekainearen 6ean Usurbilen ospatu genuen festa. Klikatu argazkiak ikusteko
Ohitura jarraituz, azaroaren batean guraso berrien taldea elkartu zen merendola bat ospatzeko. Jende ugari bildu zen Usandizaga kalean (Villa Mary obretan bait dago) eta ondo pasa genuen umeekin, hizketan...
Zarautzeko Txolartea [2007/10/26]
Zarautzetik argazki hauek bidali dizkigute, zuek ikusteko Galizia 2004 2005 Errenteriko Txolarte egunean Zarautzeko Txolartea
Atzo, urriak 24 Bilbon, adimen urritasuna izateak ekonomikoki eragiten dituen ondorioen azterketa aurkeztu zuten. Atzegiko famili batzuk hartu zuten parte galdeketan eta adimen urritasuna duen familiakide bat izateak ekartzen dituen gastu "extrak" azaldu zituzten bertan. Izenburuan klikatu ezgero berria zabalago ikus dezakezue.
Atzegiko galdera [2007/10/22]
Hiru ilabetean behin galdera bat proposatzen dizuegu Atzegitrik joku gixa. Lehenengoan, Lexuri Artola suertatu zen irabazlea. Prest duzue hurrengo galdera. ea zorte duzuen. Klikatu hemen zuzenean joateko.
Urriaren 15ean amaitzen da argazki lehiaketaren parte hartzeko epea. Oraindik denbora duzue.
Dagoeneko iritsiko zitzaizuen iraileko boletina zuen etxera. Dena den, hemen ipintzen dizuegu bartan ikusi nahi ezkero.
Hasi zaizkigu oporretako lehenengo argazkiak heltzen. Hemen dituzue ikusgai. Disfrutatu izan zinetenek gogoratze...
Hemen ikusi dezakezue ekintza kulturalaren eskeintza, baita kirolarena ere eta baita Parte Hartuzeko proposamena. Adi egon eta animatu!
Angels Poncek idatzitako koaderno honetan anai arrebei nola lagundu hiru ikuspuntu desberdinetatik azaltzen digu.
Aurki martxan jarri nahi dugun programa pilotu baten berri eman nahi dizuegu. Bizitza independentearen aldeko Laguntza Programa da. Era independentean bizi nahi duten adimen urritasuna duten pertsonei ei eta hauen senideei laguntza eskaintzea da gure helburua, etxean beharrezko jotzen ditugun apoioekin bizi ahal izan daitezen behar dituzten baliabideak eskaintzea. Batzutan, adimen urritasuna duten pertsonek beren kasa bizi nahi izaten dute baina ez dute beraien asmoa aurrera ateratzeko modurik aurkitzen (etxea aurkitzeko zailtasunak, etxe kideekin konpartitzerik ez, etxean behar dituzten laguntzak aurkitzeko arazoak….)
Dantza bideo bat [2007/07/20]
Danza Mobile Sevillako elkarte bat da. Gehien bat dantza arloan dihardute eta bere web orrian bideo polit bat zintzilikatu dute, esan digutenez.
Aurreko kanpainan esan genizuen bezala eta Atzegiko boletiinean azaldu zen moduan, hemen dituzue argazki eta erreportaje fotografikoen lehiaketaren helburuak eta oinarriak. Anima zaitezte, ea denon artean datorren urterako egutegi polit bat egitea lortzen dugun. ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEI BURUZKO LEHENENGO ARGAZKI ETA ERREPORTAJE FOTOGRAFIKO LEHIAKETA
Konturatuko zinetenez, aldatu egin dugu web orriaren diseinua eta erantsi ditugu atal berri batzuk. Badakizue gure helburua toki dinamikoa eta freskoa izatea dela eta horregatik aldaketa hauek.
Zabalegiko argazkiak [2007/07/17]
Carmenen gurasoek, Carmelo eta Izaskunek, argazki polit hauek bidali dizkigute. Zabalegin aterarakoak dira. Han egiten du lan bere alabak eta urtero "azoka berezia" bat antolatzen dute.
Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak, non  Atzegi Kirol Elkartea parte hartzailea den, urritasuna duten ...
  Oztoporik gabeko bainua DOC
Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak, non  Atzegi Kirol Elkartea parte hartzailea den, heziketa berezia behar ...
  HEZIKETA BEREZIA BEHAR DUTEN HAURRENTZAT EKINTZA ANITZAK DOC
Jasoko zenuten dagoeneko zuen etxean ekaineko aldizkaria. Dena den hemen ere ikusteko parada duzue. Argazki lehiaketa bat proposatzen da irakurriko duzuen bezala. Baita beste nobedade bat: ...
Albiste onak Salamancatik. Yon Alonso, karateka, oso ondo ibili da han antolatutako konpetizioan. http://www.berabera.com/berabera/web/castellano/noticias.asp?seccion=karate&titu=4154
Bera Bera klubetik berri hau iritsi zaigu: Jon Alonsok parte hartuko du Salamancan judo txapelketa batean.
Asierren argazkiak [2007/06/18]
Asierren argazki batzuk. Ezagutzen al duzue? Bere irudia ezaguna egiten bazaizue, gogoratu... 2004.go kanpaina, buzeatzen... Klikatu argazkiak ikusteko
A ze argazki politak bidali dizkigun Yrmak! Usurbilen ateratakoak dira, txiki parkean. Klikatu ikusteko
Joan den ekainak 3an Deba Beheko bazkideak bildu ginen ATZEGI guztiok osatzen dugula gogoratu eta elkarrekin egun atsegin bat pasatzeko. Meza ondoren Unzaga plazan argazkia atera eta bazkaria izan genuen Arrate Hotelean. Amaiera dantza saio eder batekin eman geniolarik. Hemen dituzue zenbait argazki Klik argazkiak ikusteko
Denek dakizuenez abuztuan udako oporrak egingo dira eta boluntarioaren beharrean gaude, erabiltzaiekin joateko. Interesaturik bazaudete edo norbait ezagutzen baduzue interesaturik egon zitekeela deitu 943 42 39 42 telefonora edo email bat bidali helbide honetara: ocio@atzegi.org. Ziur gaude asko disfrutatuko duzuela!
Joan zen ekainaren 9ean Donostian adimen urritasuna duten pertsonentzat Igeriketaren XII. Txapelketa eta Futbolaren II. Torneoa jokatu ziren. Igeriketan 77 partaidetikan, 34 igerilari 4 entrenatzaleekin Atzegi Kirol Elkartetik izan ziren eta beste urtetan bezalaxe, domina asko irabazi zituzten. Futbol aretoan egineko torneoan, Atzegiko taldeak lehenengo eta bigarren postua eskuratu zituzten. Zorionak Denei!
Miguel eta Luci, Ainhoaren gurasoak, argazki hauek bidali dizkigute, ondoren doan notatxoarekin. "Jaunartzea Irungo Santo Cristo de Artiga-ko parrokian ospatu genuen maiatzaren 6an. Oso egun polita pasa genuen eta Ainhoa ere oso txintxo eta arduratsu egon zen."
Igandean, Larraitzen, Beasain eskualdeko bazkaria ospatu genuen. Ondo pasa genuen eguna elkarren berri ematen eta denetatik hitzegiten. Aragazkiak ere atera genituen.
Usurbilen ospatu berri dugu urteroko Guraso berrien bazkaria. Oso giro alaiean, jolastu, jan eta baita dantzatzeko aukera izan genuen, argazkietan ikus dezakezuen moduan.
Pasa den larunbatean, Pasaiako Lizeoan urteroko bilera eta bazkaria ospatu genuen. 60 pertsona elkartu ginen gutxi gora behera, Oarsoaldea eskualdeko batzordea konbokaturik. Batzordeak dena antolatu zuen, Mari Carmen Castro delegatua buru. Bazkaldu aurretik bilera txiki bat egin genuen, familien lana azpimarratuz eta baita bideo motz bat ere bota genuen, boluntarioen lana berriro aipatzeko eta bere garrantzia emateko. Bideo horrek "Nahi dudalako. Porque quiero" du izenburu. Eta gero, bazkaltzera eta dantzatzera...
"Joan den astelehenean, Arrasateko Gazteluondo ikastetetxean, Itsasondoko Eguneko Zentrutik etorri ziren Marisa, Kintina, Manoli, Aitziber eta Asunekin batera, ikasleen gurasoei zuzenduriko beste txarla bat eman genuen. Eskoletan egin ohi dugun sentsibilizazio lanaren zati bat da hau. Gure asmoa guraso horiek adimen urritasuna duten pertsonen inguruan informazio gehiago izatea da eta ingurune egoki bat, ingurune ATZEGIzalea izatearen garrantziaz jabetu araztea."
Kirola udaran [2007/05/30]
Kaixo kirolariak! Hemen ipintzen dizkizuegu bi artxibo. Batean, geuk antolatutako kirol ekintzen berri duzue. Bestean, ate irikien ihardunaldiaren berria dijoakizue.
 
Joan den maiatzak 26an Deba Goienako bazkideen bilera orokorra izan genuen Eskoariatzan eta baita eskualdeko bazkideen urteko jaialdia ere. Bileran zerbitzu berriei buruzko informazioa emateaz gain, monitore boluntarioei familien esker ona erakutsi nahian, "Nahi dudalako" bideoa ikusi genuen. Bideo honetan monitore boluntario batzuk beraien esperientzia esplikatzen dute, beste batzuk boluntario egitera animatzeko . Ondoren Eskoriatzako museoa bisitatu genuen. Eta ederki bazkaldu ondoren, dantza saio atsegina izan genuen!
Maiatzaren 13an Miriamek bere lehenengo jaunartzearen eguna ospatu zuen. Bere amak pare bat argazki bidali dizkigu eta oso egun polita pasa zutela komentatu digu. Zorionak, Miriam!
Eibarretik, Koldo Carranza gaztea ipuin polit hau bidali digu. Bere ikastolan, down sindromeri buruz erredakzioa egin behar zuten eta Koldok honako hau idatzi zuen. Oso sakona iruditu zaigu Koldo atzegizalearen jarrera eta denok gozatzeko hemen duzue. Eskerrik asko, Koldo!
Sagardotegia 2007 [2007/05/22]
Aurten ere, ohi den bezala, Ikaztegietan 200 pertsona baino gahiago elkartu ginen, tradizioa bihurtu den afari honetan. Argazki hauek bidali dizkigute zuek ikusteko.
Komentatu genizuen bezala, ilero, azkenengo igandean, TVEko 2. kateak programa berri bat egin du, "Nosotros también" hain zuzen ere. Igande honetan, maiatzak 27, 12,30etan bere bigarren saioa izango da. Oso interesagrria izango delakoanv komentatzen dizuegu.
  Nosotros también PDF
Txolarte Eguna 2007 [2007/05/15]
Joan zen igandean, Donostiako Gaska polikiroldegian aurtengo Txolarte Eguna ospatu genuen. Izugarrizko giroa sortu zen: musika, dantza, magia... denetatik izan genuen. Arantzak dagoeneko argazki batzu bidali dizkigu eta aukera duzue ikusteko. Animatu nahi zaituztegu zuek ateratako argazkiak bidaltzera. Animo!
Aste honetan, bazkide zareten familiak, kolaboratzaileak eta atzegizaleak zuen etxean bai martxoko boletina eta bai 2006.go txostena jasotzeko aukera izango guzue. Nahiez gero, hemen klikatuz, ikusteko parada duzue.
Bihar, maiatzaren 8an, Donostiako Txolartearen erreformaren proiektua zabalduko da, Villa Marin eguerdieko 12,00etan. Erreforma lanak irailan hasiko dira eta 12 ilabete gutxi gora behera iraungo dute. Komunikabideei nota hau luzatu zaie:
Gaztetxo Antzerki Eskolatik informazio hau jaso berri dugu. "El jorobado de Notre Dame" funtzioa errepresentatuko dute laisterrean eta xehetasun guztiak zuenganatzen ditugu. Oso aukera ona izan daitekelakoan, desberditasunaren gainean zertxobait pentsatzeko... Hona hemen datu gehiago:
Aisialdi zerbitzutik Txolarte Eguna 2007 antolatzen ari direla jakin izan dugu. Denok gonbidatuta zaudete zita honetara: Eguna: Maiatzaren 12an, LARUNBATA 11,00etatik 16,30etara. Tokia: Donostiako Josean Gaska polikiroldegian.
TVEk bere 2.katean datorren igandean, apirillak 29an, programa berri bat aurkeztuko du. Bere izena "Nosotros también" da eta adimen urritasuna duten pertsonak dira benetako protagonistak. Hona hemen TVEtik bidalitako programaren informazioa:
Atzo, apirilal 25, Beasaingo bi etxe inauguratu ditugu. Proiektua “Bizitza independientearen programa” lelopean kokatzen da. Eusko Jaurlaritzak FEVAS(Euskadiko adimen urritasuna duen pertsonen aldeko erakundea) erakundeari utzi egin dizkio eta honek Atzegiri, guk proiektua martxan jarri dezagun. Nahiko aurreratuta dago (etxeak prest, pertsonekin eta bere familiekin hitzegin dugu dagoeneko) ilusioz beterik doan programa berri hau. Bere ardatz nagusia, pertsonen bizitzeko independentzia da. Beraiek antolatuko dute etxea nahi duten moduan eta baita erabaki ze laguntzak beharko duten eta nork eskeini laguntza horiek. Laguntza neturalen oinarrituta dago programa (familiak, bizilagunak, gizartea...) eta Atzegiko koordinatzaile bat izango dute laguntza guzti horiek koordinatzeko.
Joan den astelehenean, apirilak 23an, Lasarteko Landaberri ikastolako guraso talde bati adimen urritasunari buruzko informazio txarla bat eskaini genion. Itsasondoko Eguneko zentruko Marisa, Koldo, Kintina eta Aitziberrekin batera eskainiriko txarla honetan ingurune positibo bat izatearen garrantziaz hitzegin genuen besteak beste.
Argazki gehiago iritsi zaizkigu. Eskerrik asko bidaltzearren eta denos ikusteko aukera izateko. Eskiatzen. Eibarko Txolartea. Iñauteriak. Eibarko Txolartea. Eskiatzen
Hiru egun pasa dute Atzegik duen Donostiako Intxaurrondo auzoan, EVAHko 13 personek. EVAH (Espace de Vie pour Adultes Handicapés) Iparraldeko elkarte bat da eta bere proiektu berrien artean, Urrugnen etxebizitza bat laister irekiko dute. Han hasi baino lehen, proba hau egin dute, elkarbizitzaren hainbat gauzak lantzeko. Oso esperientzi polita izan da, eta Atzegi eta Evahren arteko erlazioa indartuz, kolaborazio trnsfronterizo proiektu baten barruan, beste hainbeste elkarlan dute helburu.
2007ko apirilan Europan inoiz ez den programatu saio berria ikusi ahal izango dugu TVEko 2. katean."Gu ere" izango da hain zuzen ere, adimen urritasuna duen pertsonek egindakoa guztiz, behar duen laguntzekin. Beraiek aurkeztuko dute, dekoratuak, gaiak eta erreportaiak beteko dituzte, hau dena FEAPSeko kolaborazioarekin (Espainiako adimen urritasuna duten pertsonen elkartea).
Aisialdi eta gizarte parte artze zerbitzutik informazio hau bidaltzen digute: Natur ekintzak: mendi irteerak 2.007.go apiriletik Atzegi kirol elkartea antolaturik 3.natur ekintzen kurtsoa hasi da. Donostialdean eta Tolosaldean egiten da. Gipuzkoan zehar ibilbide desberdinak ezagutuko ditugu eta parte hartzaile guztiei natur ekintzen ezaugarri nagusienak erakutsiko zaizkie.
Argazki batzu jaso berri ditugu. Hemen dituzue: Juditek bidalitakoak, Victoria Eugenian dantza egin eta gero. Eskiko taldea. Irungo dantza taldea.
Gureaken, Donostian, joan zen larunbatean, martxoak 10, tailer bat antolatu zen "nola aurre egin estreseko egoereei" buruz. Goizeko 10,00etan hasita arratsaldeko 16,30arte Angels Ponce psikiloga katalana tailera koordinatu zuen. Benetan interesgarria suertatu zen eta denok besteen experientziekin ikasi genuen. Aholku batzuk ere jaso genituen eta "etxeko lanarekin" atera ginen, entzun genuenarekin eta pentsatseko propositoarekin.
Laburmetraiak ikusi ondoren Victoria Eugenian ostegunean, ostiralean, Kutxak Andia kalean daukan aretoan kanpainako ekitaldi nagusia ospatu genuen. Argazkiak, musika, dantza... denetikan izan zen. Hitzaldi labur bat ere bai, Angels Ponceren eskutik, familiak dudan garrantsia gure elkarteari buruz. Jose Luis Zalduari ere omenaldi txiki bat egin genion. Javi de Antoniok bere andreari lore batzuk eman zizkion, denon partetik.
Martxoak 8an Donostiako Victoria Eugenia antzokian Atzegiko film laburren lehiaketaren bost pelikula ikusteko aukera izan genuen. Benetan zoragarri dago antzerkia eta baita ere ikusitako pelikulak. Aretxabaletako kuadrila argazki hauek bidali dizkigu.
Aurtengo kanpainaren inguruan gabiltza dagoeneko. Aurten beste urtetan baino lehen ( hauteskundeak, aste santua eta abar direla eta). Martxoaren 5ean hasiko da (prentsa aurrekoa) eta 10 egunean nonnahi ikusi behar gaituzte: karteletan, irratian, telebistan, egunkarietan... denon ardura da gure mezua zabaltzea.
Donostiako Txolartean ateratako argazkiak, iñauteritakoak, bidali dizkigu Mari Carmenek, Amaiaren amak. Ikusio ze mozorro politak!
Asteburu honetan, Adimen urritasuna duten pertsonentzako Karateko txapelketa ospatu zen Mallorkan. Jonek parte hartu zuen bertan eta bi kata egiteko aukera izan zuen eta bertan jasotako txaloak garrantzitsuak izan ziren bertako guztientzat. Atzegitik Joni zorionak eman nahi dizkiogu.
2007ko Martxoko bi asteburuetan Txolartetako erabiltzaileekin Fondoko Eskia egitera joango gara. Donostia, Irun , Errenteri eta Zarautzeko Txolartekoak Martxoaren 2,3 eta 4ean joango dira eta Tolosa, Beasain , Eibar, Azpeitia, bergara, Urretxu eta Legazpiko Txolartekoak berriz Martxoaren 9,10,11ean. Sompot (Aragoiko Prirneoak)-era joango gara eta bi egunetan fondoko eskia egiteko aukera izango dugu. Horretarako, Atzegiko begirale boluntarioetaz gain, begirale adituak izango ditugu eta egun bakoitzean 2 ordutako ikastaroak emango dizkigute. Horretarako 55 plaza daude turno bakoitzean eta balioa 115 eurokoa da; bertan 2 eguneko pentsio osoa, 2 Forfait, materialaren alokairua, asegurua, bidaia eta ikastaroak sartzen dira.
Datorren Apiriletik aurrera, Atzegi kirol elkartetik, Naturan egiten diren ekintzen 3. ikastaroa hasikoa da. Hauek Donostialdean eta Tolosaldean antolatuko dira eta ikastaroan Gipuzkoatik ibilaldia desberdinak antolatuko dira eta partehartzaileei Naturako ekintzen antolaketarako behar diren ezagupen garrantzitsuenak erakutsiko dira. Informazio gehiagorako 943 42 39 42 telefonora deitu eta Oskarrengatik galdetu
Errealaren bazkide! [2007/02/13]
Joan den astean Lazkaoko Gruas Pingon Kooperatiba gurekin kontaktuan jarri zen Juan Gorrotxategiren (Atzegiko bazkide baten anaia) bidez. Bertan aisialdi eta gizarte parte hartze zerbitzuko, Txolarte programako bazkideentzat , Errealeko abonu batzuek ateratzeko donazio bat eskaini ziguten. Zerbitzuaren barnean oso ideia interesgarria iruditu zitzaigun eta Errealeko arduradunekin kontaktuan jarri eta gero eta beraien jarrera positiboa ikusi eta gero, hurrengo partidutik aurrera (Erreala- Real Madrid), era jarraian Txolarte desberdinentzako abonuak izango ditugu eta honetaz gain laguntza harreman bat hasi dugu Atzegi eta Errealaren artean.

Orrialdea: [14] : Guztira: [16] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16] Hurrengoa



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.