Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BOLUNTARIOTZA SARIA 2017

Atzo oso egun berezia izan zen Atzegiko familia osatzen dugun guztiontzat. Atzo Atzegiko boluntarioek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik 2017ko boluntariotza saria jaso zuten. Sari hau ilusio askorekin jasotzen dugu, bereziki aurten gure sentsibilizatze kanpainarekin boluntarioek egiten duten lana eskertu nahi izan dugula. Gainera, ohore bat da Atzegirentzako Gipuzkoa erakunde eta elkarteek saritua aukeratzen dutela jakitea.

Ekitaldia Foru Aldundian izan zen eta bertan 150 pertsona elkartu ginen. Ekitaldi hunkigarria izan zen, musika, dantza eta bertsoekin girotua. Bertan egon zineten guztioi eskerrik asko!!!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia