Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZAHARTZAROA ETA DOWN SINDROMEARI BURUZKO FORMAKUNTZA SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAT

Datozen hilabeteetan, CITA-Alzheimer Fundazioak

Down sindromea duten pertsonen zahartzeari buruzko

6 prestakuntza-saio antolatuko ditu senide eta zaintzaileentzat.

Horietan, zahartzearekin loturiko osasun-arazo ohikoenei buruz hitz egingo da:

Alzheimer gaixotasuna, loaren gorabeherak, epilepsia, hipotiroidismoa, etab.

Saio bakoitzean arazo horietako bat azalduko da

eta ondoren mahai-inguru bat egingo da partehartzaileen artean.

Saioak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira,

eta online formatua eta formatu presentziala konbinatuko dituzte.

Saioen egutegia pixkanaka jakinaraziko da

sare sozialen eta posta elektronikoaren bidez.

CITA-Alzheimer Fundazioaren programa eta proiektuetan

parte hartzeko interesa baduzue mezu bat idatzi dezakezue

downsindromea@cita-alzheimer.org helbidera

edo deitu 943 021 792 telefonora.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia