VICTORIA EUGENIAKO IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIA EKAINAREN 12AN EGINGO DA |
Kurtso honetako ikasketa eta kultur ekintzak amaitzear dira.
Horregatik, urtero bezala, ekitaldi berezi bat egingo dugu hilabeteotan zehar ikasitakoa erakutsi eta ospatzeko.
Ekainaren 12an Donostiako Victoria Eugenia antzokian elkartuko gara dantzaz, antzerkiaz, musikaz, zineaz eta beste hainbat sorpresaz gozatzeko.
Zuen sarrerak eskatu ditzakezue 943423942 zenbakira deituta eta bulegotik pasa jasotzera.
Ateen irekiera 18:00etan izango da eta ekitaldia 18:30ean hasiko da.