UDAKO PARTE HARTUZEKO OPORRALDIETAKO INFORMAZIOA |
Jada antolatu ditugu uda honetako Parte Hartuzeko izen-emateak.
Aukeratutako destinoak Cambrils, Salou, Lloret de Mar, Comarruga, Isla, Santander eta Madrid izan dira.
Oporretako 4 txanda egongo dira: abuztuaren 1etik 7ra, 6tik 12ra, 11tik 17ra eta 16tik 22ra.
Izen emateak maiatzaren 26tik 29ra (18.00ak arte) izango dira.
Izen emateak bulegora deituz edo Atzegiko webgunearen bitartez egin behar dira.
Aurten plaza mugatuak egongo dira baina ez dira izen-emate ordenaren arabera banatuko.
Informazio guztia arauen eta irizpideen orrian daukazue, oso garrantzitsua da irakurtzea.
