Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SENTSIBILIZAZIO KANPAINA BERRIA AURKEZTU DUGU

Gaur gure sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu dugu.

Ni prest nago, eta Gipuzkoa? leloarekin, kanpainak aldarrikatzen du enplegu publikoko plazak adimen desgaitasuna duten pertsonentzat gordetzea.
 
Legez, enplegu publikoko plazen %2 adimeneko ezgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatuta egon beharko lirateke. Eta errealitate hori oraindik ezezaguna da pertsona askorentzat.
 
Eskubide hori errealitate bihurtzeko, ezinbestekoa da gaitegi, prozesu eta azterketak adimen desgaitasuna duten pertsonentzat egokitzea.
 
Azken urteotan erakunde batzuk beren prozesuak egokitzen hasi dira eta ATZEGIk bultzada hori baliatu nahi du beste administrazio batzuk urrats bera ematera bultzatzeko.
 
Kanpainaren aurkezpena
 
Gaurko aurkezpenean, Josean Idoeta Atzegiko lehendakariak, Patricia Ayo kanpainako arduradunak, Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendari nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak kanpainaren nondik norakoak azaldu dituzte.
 
Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian emandako prentsaurrekoan, kanpainarako egin ditugun bideoak ere erakutsi ditugu.
 
Datozen egunetan aurkezpen ekitaldi gehiago egingo ditugu eskualdeetan, eta urriaren 23an kanpainaren ekitaldi nagusia egingo dugu Donostiako Antzoki Zaharrean.
 
Urriaren 23ko ekitaldirako sarrerak eskatzeko Atzegira deitu dezakezue (943422942).
 


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia