PERTSONNA EZGAITUEN JAIALDI ARTISTIKOA |
Datorren larunbatean, otsailak 3, 18,30etan Donostiako Kursalean, pertsona ezgaituen jaialdoi artistikoa ospatuko da, Gipuzkoako Foru Aldundia antolaturik.
Atzegitik partaidetza ugaria izango da. Alde batetik, jaialdia hasteko, Ander Alberdik bertso batzuk botako dizkigu. Gero, Atzegiko dantza taldea erakustaldi bat eskeiniko digu. "Bilintx" laburmetraia ere ikusteko aukera izango dugu. Dakizuen bezala, film honen protagonista nagusia Gorka Zufiaurre dugu.
Jaialdi honetan parte hartuko duten beste artistak hauexek dira: pertsonen gorren mimo taldea, Alaia ONCEko abesbatza, Maier King Lara, pianojolea, Verdini dantza Taldea eta Bazen Behin Clown taldeak antzeslan bat aurkeztuko dute.
Kursaleko atarian, eskulan eta margolanak ikus gai izango ditugu, Uliazpi, Gautena. Aspace, Segi Hiru, Diego letamendia, Iñaki Echano... egindakoak.