Aurten Pazko Asterako Saloura bidaia antolatu dugu
talde batentzat Imserso programari esker.
Txanda hau apirilaren 6tik 12ra arte izango da.
Izen emateak otsailaren 9tik 12ra izango dira.
Izena emateko, email bat bidali beharko duzue dokumentazio guztiarekin
leire@atzegi.eus helbidera edo bulegora ekarri beharko duzue.
Plaza mugatuak daude.
Imsersok jartzen dituen balorazio irizpideen arabera banatuko dira plazak.
Izena ematerakoan, garrantzitsua izango da telefono zenbaki bat uztea,
ahal dugun azkarren zuekin harremanetan jartzeko
eta ea plaza tokatu zaizuen edo ez adierazteko.
(boligrafo urdinarekin betetzea komeni da).
Edozein zalantza badaukazue, deitu Atzegira (943 42 39 42)
eta galdetu Leirerengatik.