Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

PARTE HARTUZ OPORRALDIETARAKO BILEREN LEKUA ETA ORDUA

Larunbat goizean Atzegiren Parte Hartuz programako udako oporraldiei buruzko bilera informatiboak egingo ditugu.

Bilerek bidaia bakoitzaren xehetasun guztiak azaltzeko balioko dute, eta baita partaideek, senideek eta boluntarioek elkar ezagutzeko ere.

Garrantzitsua da gogoratzea bilera guztiak ez direla Villa Marin izango, aurten Morlans 17ko lokal berria ere erabili ahal izango dugulako.

Jarraian bilera bakoitzaren lekua eta ordua zehazten dizkizuegu:

VILLA MARI

  • 09:00: Salou (1-7), Lloret (1-7). Calella (1-7).
  • 10:15: Salou (6-12), Calella (6-12), Ledesma (6-12).
  • 11:30: Salou (11-17), Jaca (11-17).
  • 12:45: Isla (16-22), 3 naciones zirkuitua (13-19).

MORLANS

  • 09:00: Isla (1-7), Gijón (1-7).
  • 11:30: Lloret (16-22).
  • 12:45: Calella (16-22).

Oporraldiaren aurretik burutuko den bileran partaideak eta arduradun edo tutoreak parte hartzea derrigorrezkoa izango da.

Soilik justifikatutako arrazoi batengatik huts egin ahal izango da. Bilera ondorengo astean bulegora deitu beharko du arduradunak, bileran landutakoak partekatzeko.

Bulegora deitu ezean ulertuko da oporraldiko plazari uko egiten diola, ondorioz, plaza galduko du.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia