Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak
adimen edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako
Osasun Txartel Indibidual (OTI) lehentsia jarri du martxan.
Zer da aurrerapen hori?
- Itxarote-denbora gutxiago
- Kontsulta denborak doitzea, pazientearen premia espezifikoetara egokituta.
- Norbaiten laguntza malgua eta iraunkorra.
- Komunikazio eta irisgarritasun hobea prozesu osoan
Urrats garrantzitsua da osasun eskuragarriagoa,
pertsonalizatuagoa eta pertsona guztiekiko begirunetsuagoa lortzeko.
ATZEGIk positiboki baloratzen dugu aurrerapen hori,
elkarte mugimenduaren eskaera historiko bati erantzuten baitio
eta osasunerako eskubidea berdintasunean bermatzen laguntzen baitu.
Informazio gehiagorako:
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Osasun Sailak adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako Osasun Txartel Indibidual (OTI) lehenetsia jarri du abian