MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN LAGUNTZAILEEK DOAN BIDAIATUKO DUTE GARRAIO PUBLIKOAN |
Mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatuko dute Gipuzkoako garraio publikoan.
Gaurtik aurrera, mendekotasuna, ikusmen urritasun larria edo gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonek garraio publikoan laguntzaile bat doan eramateko aukera izango dute.
Horretarako, Mugi-ko erabiltzaileak izan beharko dute eta txartel berria eskatu beharko dute. Txartel horrek ahalbidetuko dio laguntzaileari doan joatea.
Interesa duten pertsonek formulario hau bete behar dute.
Hemen daukazue informazio guztia.