IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIA VICTORIA EUGENIAN |
Astelehenean, hilaren 13an, ikasketa eta kultur ekintzen amaiera ekitaldia egin genuen.
Victoria Eugenia antzokian izan zen.
Ekitaldian parte hartu zuten Legazpi, Beasain eta Donostiako dantza taldeek, antzerkiko taldeak, musika tailerreko taldeak eta zumbako taldeak.
Zine tailerrekoen bideo bat ere ikusi genuen.
Oso ondo pasatu genuen eta guztia oso ondo atera zen!