GURE TXANDA DA |
Atzegin beti baloratu izan dugu asko adimen desgaitasuna duten pertsonek gizarteari egiten dioten ekarpena.
Oro har, gizarteak pertsona horiei ematen diena baino ez da ikusten.
Baina buelta ematen badiogu?
Hori da "Gure txanda da" deitu diogun programa honekin lortu nahi duguna.
Programa honi esker, adimen-desgaitasuna duten pertsonek boluntariotza egiten dute.
Horretarako, hainbat erakunderekin lan egiten dugu Gipuzkoa osoan zehar.
Erakunde horiek mota guztietakoak izan daitezke (kulturalak, kirolekoak, sozialak...).
Boluntariotzaren bidez, adimen desgaitasuna duten pertsonek gizartean parte hartzeko aukera dute, haien autonomía bultzatuz eta gizartearatzea sustatuz.
Programa hau Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Rural Kutxak babesten dute.
Argazkiak
|
|||||||||||||||
|
|||||||||||||||
|