GOMENDIOA |
Berdintasun Taldeak liburu berezi bat gomendatu nahi dizu.
Joan den otsailaren 17ko bileran aukeratu genuen.
"Cuando brillan las manzanas" du izena,
eta Rosa Díez Urrestarazu egilearena da.
Eleberri hau Gipuzkoan gertatzen da
eta Fraisoroko Sehaska Etxean elkar ezagutzen duten
hiru emakumeren istorioa kontatzen du.
Liburuak garai hartan ama ezkongabeentzat bizitza zein zaila zen azaltzen du.
Era berean, emakume horiek aurrera egiteko nola borrokatu zuten erakusten du,
gizartearen isiltasuna eta aurreiritziak gaindituz.
