Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GOMENDIOA: 'SULTANAREN AMETSA' ERAKUSKETA

Zabaltoki eta Goiako pisuko neskek ‘Sultanaren ametsa’ erakusketa bisitatu zuten duela egun gutxi.

Esperientzia asko gozatu zuten,

eta horregatik Atzegiko Berdintasun Taldetik erakusketa hau gomendatu nahi dizuegu:

Tabakaleran kokatuta dago, Donostian,

eta asteartetik igandera bisitatu daiteke, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Bertan ‘Sultanaren ametsa’ pelikularen sortze-prozesua ezagutuko duzue.

Filme hau Isabel Herguerak zuzendu du

eta aurtengo Zinemaldian aurkeztu dute.

Pelikula Indiako idazle batek idatzitako ipuin feminista batean oinarritzen da,

eta emakumeek gobernatutako mundu utopiko bat planteatzen du.

Bisitak doakoak dira Tabakalerako 2. Erakusketa Aretoan.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia