GOBERNUAK ADIMEN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO 301 ENPLEGU PUBLIKOKO PLAZARAKO DEIALDIA EGIN DU |
Espainiako Gobernuak adimen desgaitasuna duten pertsonentzako
enplegu publikoaren deialdi berria argitaratu du.
Guztira, 301 lanpostu finko eskaini dira Estatuko Administrazio Orokorrean.
Gipuzkoan 4 plaza daude, guztiak Donostian, Zerbitzu Orokorren arloan.
Deialdian parte hartzeko beharrezkoa da
%33ko edo gehiagoko adimen desgaitasuna aitortuta izatea.
Ez da ikasketarik eskatzen eta ez da azterketa-tasarik ordaindu behar.
Aurkezteko epea 2026ko abuztuaren 5era arte egongo da zabalik.
Izena ematea internet bidez egin behar da,
Estatuko Administrazio Orokorraren webgunearen bidez.
Azterketaren data eta lekua aurrerago jakinaraziko dira.
ATZEGIn uste dugu deialdi hau aukera ona dela
enplegu publiko egonkorra lortu nahi duten pertsonentzat.
Beti bezala, interesatuak badaude,
azterketa prestatzeko klaseak antolatuko ditugu.
Informazio gehiagorako:
