Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

'GENUINE REALA' PEÑA SORTU DA

Joan den igandean 'Genuine Rala' peña aurkeztu zen Donostiako Ilunion hotelean.

Genuine Ligan parte hartzen duen Realaren taldeko jokalarien eta euren senide eta lagunen ekimenetik sorturiko egitasmoa da.

Ekitaldian 60 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte: peñakideak, taldeko jokalariak eta Realaren Fundazioko eta Atzegiko ordezkariak, besteak beste.

Ilunion hotelean, peñaren egoitza, ongietorria egin zuten Jose Julián Arrizabalaga Ilunion Hoteleko zuzendariak eta Javier Dominguez ONCEko Iluniongo Euskadiko Negozio Garapeneko zuzendariak.

Andoni Iraola Realaren Fundazioko zuzendariak ere hitz egin zuen ekitaldian. Genuine taldearen proiektuak dakartzan gizarte eta kirol balioak nabarmendu zituen, eta klubaren armarriarekin jokalariek Gipuzkoa ordezkatzen dutela azpimarratu.

Atzegiko zuzendariak, Mitxel Lakunzak, Realaren Fundazioarekin batera ia 10 urtez egindako elkarlana aipatu zuen. Eta, denbora horretan, taldea osatzen duten jokalariek autonomia eta erantzukizun mailan egindako aurrerapenak balioetsi zituen.

Bestalde, peñako lehendakari den Isabel Garciak ere hitz batzuk bota zituen, eskerrak eman, taldearekin batera izandako bizipenak partekatu eta peñaren sorrera nola eman den kontatzeko. .

Halaber, Mitxel Loinaz, Jokin Uria, Xabi Prieto eta Aintzane Encinas joan ziren aurkezpenera, eta han bildutako pertsona guztiekin pasadizoz eta bizipenez betetako uneak partekatu zituzten.
 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia