Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

FESTIVAL DEL CINEMA NUOVO. GORGONZOLA, ITALIA

Hemen gaude berriro! Jakingo duzuen bezala Gorgonzolako (Italia) “Cinema Nuovo” festibalean parte hartu dugu. Hau Milanetik oso gertu ospatu da urriak 11 eta 14 bitartean.

Aretxabaletatik 44 lagunekin beteriko autobus bat irten zen urriak 11ean. Bidaia eta esperientzia ederra izan dute! Eta leku ugari bisitatu dituzte: Monaco, Venecia, Milan... eta gainera Errebelazio Filma saria irabazi dute. Esperientzia ederra egun batzutan elkarbizitzearena: familiak, boluntarioak, ATZEGIko Aretxabaletako pisuko langileak, guztia Jokin Antxiak ederki antolatuta, ekimen honen bultzatzaile nagusia. Hemendik Gorgonzolan jasorik ongi etorria eta laguntza eskertu nahi genituzke, bereziki Riccardori jasoriko arretagatik, eta baita herriko autoritateei ere...

Irungo Txolarteko talde bat ere, 10 pertsonaz osaturikoa, bertan izan da. Hauek izan ziren joan den maiatzean ospaturiko ATZEGIren Lehenengo Laburmetrai Leihaketako irabazleak. Italian ere jaso zuten saria, “toma falsa” hoberenena hain zuzen ere.

Lehenengo argazkiak iritsi zaizkigu (Irungo taldearenak) eta hemen erakusten dizkizuegu.

Argazki gehiago ditugunean, jarriko ditugu, zuek ikusi ahal izateko. Laister izango duzue bidaia zoragarri honen inguruan berri gehiago.

Argazkiak ikusteko klik egin.

Klikatu hemen argazki gehiago ikusi ahal izateko.

Sariak (festibaleko web orrira lotura)



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia