FESTA GIROKO TOPAKETA EGIN DUTE DEBAGOIENAKO FAMILIEK ELGETAN |
Pandemiarekin galduriko ohitura berreskuratuz, Debagoienako familiek urteroko topaketa egin zuten larunbatean.
Zita Elgetan izan dute honakoan, goizetik hasi eta bazkari batekin jarraitu zuen festa giroarekin.
Musika, dantza eta ederki pasatzeko beste hainbat jarduera izan zituzten.
Topaketak eskualdeko familiak elkartzeko balio izan zuen. Bertan, orain arte komisioko kideak izan direnek lekukoa pasa zieten familia gazteei.
Egunera arte eginiko lana eskertzeko eta omentzeko ospakizun bat izan zen. Eta baita datorrenarekin ilusionatzekoa ere.
Eskerrik asko guztiei!