Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ESKUALDEKO JAIALDIA ELGETAN

Joan den larunbatean, ekainaren 1ean, Elgetan Deba Goienako ATZEGIko bazkideen eguna ospatu genuen. Bertan familia ugari bildu eta giro ederrean para genuen eguna. Elgetako herritarrek ederki antolatu zuten guztia; bilera amaitzean, plazan pintxoa bero jan, zerbait edan eta dantza piska bat egin ondoren, taldearen argazkia atera genuen. Ondoren Espaloia Kafe Antzokira itzuli ginen, giro onean bazkaltzeko. Antzokian gainera Uliazpiko Zubillaga Doktorea Zentruko erabiltzaileen argazki erakusketa ikusi ahal izan genuen, Aliciak ateratako argazkiena. Eta bazkal ondoren, eskualdeko herri desberdinetako familien argazkiak ere izan genituen postre gisa! Ondoren, noski, urtero bezala, dantza! Mila esker antolaketan lanean ibili zineten familia eta boluntario guztiei!

 Argazkiak ikusi



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia