Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ELKARRION FUTBOL INKLUSIBOAREN III. SARIA

Maiatzaren 1ean Elkarrion Futbol Inklusiboaren III. saria ospatuko dugu Zubietan. Jardunaldi honetan Erralako harrobiko 32 jokalari, Atzegiko 50 kirolari eta aurtengoan ere Billabona, Ostadar eta Añorga jokalariak ere parte hartuko dute.

Jardunaldia goizeko 10.00etan hasiko da. 5 kirolariz osatutako 20 taldeek 4x4ko partidez osatutako ligaxka jokatuko dute eta 14.00ak aldera sariak banatuko dira.

Atzo izan zen Saria aurkezteko prentsaurrekoa eta bertan izan ziren Anodnio RIaola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria, Luki Iriarte Errealako harrobiko futbolaren zuzendaria, Mitxel Lakunza gure zuzendaria eta Iban Salaberria gure kirolarietako bat.

Bideoa ikusi nahi baduzu sakatu hemen

Prentsakoak ere jardunaldiaren berri eman dute. Ondorengo esteketan sakatu berriak ikusi nahi badituzu.

Diario Vasco

Mundo Deportivo

Noticias de Gipuzkoa

Hurbildu zaitez kirolaren jaialdia honekin gozatzeko!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia