Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BERDINTASUNAREKIN KONPROMISOA

 BERDINTASUN PLANA

Sakatu hemen indarrean dagoen Berdintasun Plana eskuratzeko

2014az geroztik, Atzegi elkartean emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekiko dugun konpromisoa benetakoa eta eraginkorra izan dadin lanean ari gara. Konpromiso horren ondorioz, 2015ean Atzegiren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana (2015–2018) jarri genuen martxan, erakunde bidezkoago eta berdinzaleago baterantz aurrera egiteko neurriak ezartzeko helburuarekin.

Lehen plan horrek funtsezko urratsa ekarri zuen genero-berdintasuna lan-baldintzetan txertatzeko, eta, elkartearen xede soziala kontuan hartuta, genero-ikuspegia gizarte-inguruneko esku-hartze guztietan barneratzeko ere bai. Horrela, desgaitasuna duten pertsona guztien aukera-berdintasuna hobetzen laguntzea izan zen helburua.

2021ean, Atzegiren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Plana (2021–2024) onartu zen. Plan horrek egindako aurrerapenak sendotzea eta abiatutako neurriak sakontzea ahalbidetu zuen.

 

Ibilbide horri jarraipena emanez eta gure konpromisoa berretsiz, Atzegik Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako III. Plana onartu du. Plan berri honek genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna indartzen du erakunde osoan, neurriak egungo arau-esparrura egokitzen ditu, eta berdintasun erreal eta eraginkorraren alde aurrera egiten jarraitzeko jarduera berriak zehazten ditu.

 Emakunderen Lankidetza Erakundearen Aitortza

2017ko otsailaren 7an, Emakunde–k, Emakumeen Euskal Erakundeak, Atzegi elkarteari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzailea izendapena eman zion, berdintasunaren alde duen konpromisoa aitortuz. 

Ordutik, aitortza hori bi urtez behin berritu da, Atzegik berdintasunaren arloan egiten duen lanaren jarraipena eta sendotzea islatuz. Azken berritzea 2024an onartu zen.

 

Sexu jazarpena eta jazarpen sexualaren aurkako protokoloa

Protokolo hau Atzegi elkarteak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planen esparruan sustatutako neurrien multzoaren parte da. Hasiera batean I. Berdintasun Planarekin (2015–2018) onartu zen, eta ondorengo berdintasun planetan berretsi eta eguneratu da, III. Berdintasun Plana barne. 

Protokoloaren helburua da sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzea eta desagerraraztea, bai eta egoera horien prebentziorako zein halako egoeren ondorioz kaltetutako pertsonek aurkez ditzaketen salaketak edo erreklamazioak bideratzeko prozedura argi eta espezifikoak ezartzea ere.

Ondorengo esteken bitartez protokoloaren bi bertsioak eskuratu ditzakezue:

Bertsio Osoa

Bertsioa irakurketa errazean

 

 

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia