Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ATZEGIREKIN DUEN KONPROMISOA BERRITU DU ”LA CAIXA” FUNDAZIOAK

”La Caixa” Fundazioak Atzegiren aldeko apustua egingo du berriro

bizitza independenterako gure prestakuntza sustatuz.

Aurtengo Gizarte Proiektuetarako Deialdian

”La Caixa” Fundazioak 1,4 milioi euro bideratuko ditu

euskal erakundeen 55 proiektutara.

Atzegi erakunde horietako bat da eta, laguntza horri esker,

aurten ere prestakuntzak eskaintzen jarraituko dugu.

Prestakuntza hauetan, gure parte-hartzaileek trebetasun berriak ikasten dituzte

etorkizunean modu independentean bizi ahal izateko.

Aurreko ikasturtean ere ”La Caixa” Fundazioaren laguntza jaso genuen

eta, horri esker, 39 pertsonak parte hartu ahal izan zuten ikastaroetan.

Urriaren 18an, asteazkena, aukeratutako proiektuak aurkezteko ekitaldian parte hartu genuen

eta, Atzegitik, gure lana azaltzeko

eta jasotako laguntzagatik berriro ere eskerrak emateko aukera izan genuen.

 
 


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia