ATZEGIKO WEBAREN EGUNERATZEA |
Sortu genuenetik Atzegiko web orria, beti orria eguneratuta mantentzea izan da helburuetako bat. Horrela, atal berri bat zabaldu dugu, Lanaren boltsa, hain zuzen ere, zuei aukera emateko Atzegin lan egiteko. Beste helbide interesgarriak atal barruan ere aldaketa batzu egin ditugu, informazio gehiago zuenganatzeko.
Zuen iradokizunak, iritziak eta abar eskertuko genituzkela berriro esan nahi dizuegu. Hauxe da Atzegiko orria denon artean egiteko bide bakarra eta gainera atzegizaleen ekarpenak asko aberastuko lukeelako Atzegiko orria.
Berri honen ondoan, Javier de Antonioren argazki bat ipiñi dugu. Askok ezagutuko duzue (Atzegiko "beteranoetako bat" bai da). Interneten ondo manejatzen dan eta baita ere laguntzen digu web hau eguneratzen. Ea zuek Javi bezalaxe animatzen zareten...