ANTXIETAKO INAUGURAZIOA |
Urtarrilak, 15. Ez ahazteko data Atzegi osatzen dugun guztientzat. Hain zuzen ere, Antxietako etxea inauguratu dugu, Azpeitian.
Ekitaldi eder batean, etxe hau zabaltzea posible egin duten erakundeekin ospatu nahi izan dugu. Herritarren izenean, danborradaren konpanieen errepresentazioa ere han izan zen, bizilagun berriei harrera bero bat eman nahian.
Espero dugu, hainbeste elkarlan egin eta gero, han biziko diren 16 pertsona eta Eguneko Zentroa erabiliko duten pertsonek, ondo aprobetxa dezaten etxea, herria...
Zorionak denei!