Aurreko astelehenan, ekainak 29an
beste anai-arreben topaketa egin genuen.
Tailerrean bizitzan zehar anai-arreben arteko harremanak
nola aldatzen diren inguruan hitz egin genuen.
Era berean, oroitzapenak, kezkak,
etorkizunerako ilusioak eta desioak partekatu genituen.
Pertsona bakoitzak nahi zuen bezala parte hartu ahal izan zuen.
Batzuek asko hitz egin zuten eta beste batzuek entzun besterik ez zuten egin.
Jardunaldiaren balorazioa oso positiboa izan zen.
ATZEGIn argi daukagu anai-arrebekere beraien lekua behar dutela.
Horregatik, tailer berriak antolatzen jarraituko dugu.
Adimen desgaitasun duen pertsona baten anaia edo arreba bazara
eta oraindik ez baduzu parte hartu,
hurrengo topaketara etortzera animatzen zaitugu.
Ez du axola zein adinetan zauden, ezta zein unetan zauden ere.
Beti da une egokia elkar ezagutzeko, partekatzeko
eta berdinen arteko laguntza-sare bat eraikitzea.
Eskerrik asko etorri zineten anai-arreba guztiei,
eta, batez ere, antolatzen lagundu zenigutenei!
Hurrengora arte!