Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AISIALDIKO BIDEOA

 

 

ATZEGI FEAPS elkartearekin batera ari da bideo bat prestatzen aisialdi integratzaileaz komunitateko zerbitzuei eta Konfederazioko bazkideei zuzentzeko. Bideoak Elkarteetako aisialdia zerbitzu integratzaileak bultzatzeko balioko du horrelako oinarrizko mezuak emanez: komunitateko aisialdia pertsona guztiek duten eskubidea da,  komunitateak aisialdia jardueretan beste guztiek bezala parte hartzeko eskubidea bermatu behar die, aisialdia pertsonen zoriontasun eta bizitza- kalitatearentzako funtsezkoa da, prozesuan parte hartzen duten agente guztien (baliabide komunitarioak, senideak, erakundean…) inplikazioa oso garrantzitsua da, egungo gizartean eskaintza ugari dago baina guztiak ez dira urritasuna duten pertsonentzako erabilgarriak.
 
Bideoan Atzegiko 4 senide eta profesionalen lekukotzak azalduko dira, bizipen hauek baloratuz (txikien aisialdiko taldea, helduen padel eskolak, Lazkaoko igeriketa taldea eta Errealaren partidu bat), guztiak ere Neurrian Programaren barruan sartutako esperientziak. Gureez gainera, beste bi esperientzia azalduko dira bideoan, Madrilekoa bata eta Almeriakoa bestea.


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia