Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ADIORIK EZ, JOSERRA!

Albiste triste bat jaso berri dugu. Joserra, gure laguna, boluntarioa, atzegizalea… zendu egin da.

Urte mordoa egin zuen Atzegin boluntario gisa: asteburu pasak, irteerak bere mendiko taldearekin, oporraldiak, Donejakue Bidea… Zenbat aldiz etorri ote den gure taldeekin batera, bere lagunekin, berak zioen modura. Beti esaten zuen bera ez zela boluntarioa, partaideak bere lagunak zirela, eta berak haiekin bere denbora librea pasatzea atsegin zuela, edozein pertsonak bere lagunek egiten duen bezala. Bere familiaren parte ziren. Eta pertsona hauengan utzi duen hutsunea zinez handia eta ordezkaezina izango da.

Duela urte batzuk, Atzegin egiten den lan boluntario guztia eskertu nahi izan genuen berriro ere, eta gure sentsibilizazio kanpainetako ekitaldi batean boluntariotzaren saria entregatu genuen (“Urteko Atzegizalea”). Saria Joserrak jaso zuen boluntario guztien izenean, eta oraindik gogoan ditugu bertan esan zituen hitzak: “Niretzat lagunak dira; ez naiz boluntarioa kontsideratzen, merezi duten pertsona hauekin bere bizitza konpartitzen duen norbait baizik”.

Atzegi bazalako famila-elkarte batentzat sekulakoa izan da Joserraren tamainako pertsona batekin kontatu ahal izatea. Desgaitasuna duten pertsona ugari zoriontsu egin ditu, gozatzen lagunduz, aisialdian zein aisialditik kanpo, haientzako askorentzat babes emozional garrantzitsu bat bilakatuta.

Besarkada handi bat bere senideei, eta betirako esker ona eskaini diguzun guztiarengatik, Joserra. ¡Zu alboan izateak bai merezi izan zuela!

Mila esker, bihotz-bihotzez!

Atzegiko lagunak



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia