2025. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA |
“GEUREA LORTU ARTE, NO VAMOS A PARAR”
Aurten aldarrikapen kanpaina baten aldeko apustua egin dugu, "Geurea lortu arte, no vamos a parar" lelopean adimen desgaitasuna duten pertsonen kolektiboak oraindik erronka ugari ditu aurrean, eta Atzegitik ez gara geldituko borrokan.
Kanpainari esker, Gipuzkoa inklusiboa pertsona guztien artean eraikitzen dela jakin nahi dugu; adimen desgaitasuna duten pertsonen eskubideak errespetatzea eta defendatzea nahi dugu, eta ezin dugu bakarrik egin.
Atzegi duela 65 urte sortu zen, seme-alaben eskubideen alde borrokatzeko batu ziren familia gutxi batzuen indarrari esker. Familiak beti izan dira elkartearen bizkarrezurra eta haien parte-hartzea ezinbestekoa da, badakigu gizartea asko aldatu dela eta gero eta zailagoa dela bat egitea komunaren alde borrokatzeko, baina familiak eta gizartea behar ditugu aurrera egiten jarraitu nahi badugu. Lanean jarraitu nahi dugu etorkizunean Atzegira hurbilduko diren familiek ere gaur egun duguna baino egoera hobea aurki dezaten.
Argi dago elkartea sortu zenetik aurrerapen asko izan direla, baina oraindik helburu asko ditugu lortzeko aisialdian, hezkuntzan edo etxebizitzan, adibidez, eta erronka berriak ere sortzen dira, hala nola zahartzeari buruz egi beharreko hausnarketa.
Gaur egun kolektiboak dituen erronkak ezagutarazteko dekalogo bat prestatu dugu.
DEKALOGOA

DATA GARRANTZITSUAK
Abenduak 2

PRENTSA-OHARRA
