Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2022. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

 NIRE ERARA BIZITZEKO ERRONKA 

Aurtengo sentsibilizazio kanpainak desgaitasun intelektuala duten pertsonek nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du eta kolektibo honen profilen eta bizi-aukeren aniztasuna islatu nahi du. Honela, kanpainaren helburua desgaitasun intelektuala duten pertsonek modu independentean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzea da.

'Nire erara bizitzeko erronka' lelopean, Atzegik gizartearen zati handi batentzat oraindik ezezaguna den alderdi bat ikusarazi nahi du. Adimen desgaitasuna duten pertsona askok modu independentean bizitzeko adina autonomia daukaeta eta gainontzekoen antzeko bizi-proiektua izan dezakete, betiere beharrezko laguntza jasotzen badute. 

Kanpainako protagonistak modu independentean bizi diren hainbat pertsona dira eta Atzegiren laguntza jasotzen dute, euren beharren arabera: babes emozionala, erosketekin antolatzeko gainbegiratzea, sukaldean laguntza edo etxeko ekonomian. Sentsibilizazio kanpainan, Atzegik errealitate hau islatu nahi du. 

Kartela

Profil eta bizi-aukeren aniztasuna islatu nahian, kanpaina honetan lau kartel sortu ditugu. Egunerokotasunean dauzkaten erronka txikiak aurkezten ditugu, bizitzeko lau modu ezberdinen bitartez. 

           

Bideoak

Aurten lau bideo sortu ditugu bizitzeko lau modu ezberdin islatzeko. Bideo hauek modu eskalonatuan argitaratuko ditugu urriaren 17tik aurrera. Hemen daukazue lehen bideoa: 

 

Kontuan izan beharreko data batzuk

Aurkezpen prentsaurrekoa

Urriaren 17an, 11.00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian. 

Aurkezpenak eskualdeetan

URRIAK 17:

  • BEASAIN (19.30, udaletxean)

 URRIAK 19:

  • TRINTXERPE (19.00, Serafín Esnaola plaza)
  • AZPEITIA (17.30, Basazabal

URRIAK 20:

  • EIBAR (18.00, txolarte)

  • HERNANI (18.30, udaletxeko arkupea)

  • LEGAZPI (18.00, txolarte)

URRIAK 21:

  • ZARAUTZ (18.30, txolarte)

URRIAK 25:

  • ARRASATE (19.00, udaletxeko pleno aretoa)

URRIAK 26:

  • TOLOSA (18.30, zerkausia)

URRIAK 27:

  • IRUN (17.30, Ensantxe plaza)

Kanpainako ekitaldi nagusia

Urriaren 18an, 18.30ean, antzoki Zaharrean. Sarrerak nahi badituzu, deitu Atzegira (943 42 39 42) eta eskatu. 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia